Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida: txibiak, olagarroa eta txipiroiak: Latako txibiak, olagarroa eta txipiroiak: berehalako proteinak

Kontserba horiek moluskuen nutrizio ezaugarri eta zapore guztiari bere horretan eusten diote; kontsumo gomendioek diote astean behin jan behar liratekeela, gutxi gorabehera

Zer-nolako elikagaiak ematen dituzten

Nutrizio arloko analisia

 

Zer-nolako osagaiak izaten dituzte molusku-zepalopodo horien kontserbek? Lehengai nagusiaz gain (proteina iturri bikainak dira, gorputzean zati jangarri gehien duten espezieak baitira proportzioan), honako hauek izaten dira kontserba horiek ohiko beste osagai batzuk:

  • Gatza. Nahiz eta produktu seguruak diren, ez da komeni neurrigabe jatea, eta elikatzeko modu orekatu baten barrenean egin behar zaie lekua. Nutrizioaren ikuspegitik, gatz kopurua izaten dute mugarik handiena, osagai hori kontserbagarri gisa erabiltzen baitute guzti-guztietan (kontserbako arrainaren 100 gramok sei aldiz sodio gehiago izaten dute, batez beste, arrain fresko kopuru berak baino). Aztertu ditugun kontserbetan, 0,7 eta 1,95 gramo artean agertu da gatza ezarri dugun errazioarentzat (115 gramo), eta azken kopuru hori asko da, egunaren buruan hartu behar litzatekeenaren ia %40. Garrantzitsua da adieraztea arrain kontserbak gero eta gatz gutxiagorekin merkaturatzen dituztela, ez baitiete gatzik eransten elaborazio prozesuan. Horri esker, zenbaitetan %65 gatz gutxiago izaten dute arrain kontserba normal batekin alderatuta.
  • Metal astunak. Arrain handiek metal astun kontzentrazio aipagarriak izaten dituzte (merkurioa, beruna, kadmioa), eta, ondorioz, elikadura arloko segurtasunagatik, ez da komeni kontserba horiek atunarenak eta hegaluzearenak izatea nagusiki, eta hobe da nutrizioaren aldetik antzekoak diren espezie txikiagoekin txandakatzea (sardinak, antxoak, txitxarroa eta melba). Aholku hori oso garrantzitsua da haurrentzat, andre haurdunentzat eta bularra ematen ari direnentzat. Itsaskien multzoak handitu egiten du itsasoko produktuak jateko aukera (latakoak), baina neurri batzuk hartu behar dira hor ere. Multzo horretan sartzen dira krustazeoak eta moluskuak ere, bai bi maskorrekoak eta bai zefalopodoak ere. Txokoa, txibia eta olagarroa neurrian jatekoak dira bi maskorrekoen aldean, horiek berezko joera baitute itsasoko kutsadura iragazteko (artsenikoa, gernuarekin 2 edo 3 egunean kanporatzen duguna). Kontuan hartu behar da faktore askoren mendekoa izaten dela toxikotasun maila: zer itsasotan arrantzatu den, zer arrain mota den, urte sasoia eta ugaltze garaia.
  • Kolesterola. Txibiak hiru aldiz kolesterol gehiago du beste edozein moluskuk baino (ganbek eta otarrainxkek baino gutxiago hala ere), nahiz eta bere lipidoen izaera ez den hain kaltegarria osasunarentzat, betiere neurrian janez gero (saturatugabeak ditu gantz azidorik gehienak). Gure gibela arduratzen da kolesterol exogenoa xurgatzeko prozesua mugatzeaz (elikagaietatik datorrena alegia), baina horrek ez du esan nahi neurrigabe jan ditzakegunik halako kontserbak eta gure dieta osatzen duten elikagaiak aukeratzeko garaian burua erabili behar ez dugunik; horrekin batean, gainera, landare jatorriko produktu fresko ugarirekin orekatu behar ditugu.
  • Olioak. Aztertu ditugun kontserbetan, gisa honetako oharrak aurkitu ditugu: "Oliba oliotan" eta "Oliba olioarekin". Lehenak esan nahi du lehengaia estaltzen duen olioa olibarena dela %100ean, eta bigarrenak adierazi nahi du oliba olioa bigarren mailako osagaia dela kontserba horretan, eta olio nagusia beste bat dela (soja edo ekilore olioa).
  • Ura. "Naturalean" datozen kontserbetan ez da olioa erabiltzen likido estalgarri gisa, ura baino ez (produktua egosteko erabili dena) eta gatza ere bai zapore emaile eta kontserbagarri gisa. Begi bistakoa da "oliotan" datozenek baino kaloria gutxiago ematen dutela. Edonola ere, zefalopodoen kontserba gehienak olioz estaliak egoten dira edo bestelako saltsaren batekin.
  • Kontserbagarriak eta koloratzaileak. Kontserben ezaugarrietako bat da, elaborazio prozesua halakoa izaten dutelako, ez daramatela kontserbagarririk, eta eramanez gero ere, kopuru txikietan izaten dituztela. Horrekin batean, giroko tenperaturan biltegiratu daitezke, eta toki eta egoera askotan jan. Erabilienen artean, E-153 eta E-160c daude; lehenbizikoak beltz-ikatz kolorea ematen du eta bigarrena piperrauts estraktua da (papikra).

Bere tintan datozen txipiroiek eta amerikar saltsan datozenek antzeko osagaiak izaten dituzte: tomatea, oliba edo ekilore olioa, tipula, almidoi moldatua eta espeziak, gatza, azukrea ere; batzuetan, aipatu ditugun koloratzaileak.

Txipiroi beteentzako, beren garroak erabiltzen dituzte betegarria prestatzeko, xehe moztuta, eta saltsa mota bat baino gehiago erabil daitezke laguntzeko (amerikarra, oliba olioa, galiziarra...), eta bakoitzak bere ukitua ematen dio zaporea: mina, gozoa, espeziaduna...

Olagarroa prestaera sinpleagoekin aurkezten da gehienean, oliba oliotan edo baratxuri eran; molusku horren garroak izaten dira, eskuz moztuak, eta bere-berea duen zapore berezi horrekin gozatzeko aukera ematen du.

Nutrizio arloko semaforoa

Merkatuan dauden aukera guztien artean, osagai gutxien duten eta modurik sinpleenean prestatuta dauden kontserbek eman dituzte nutrizio baliorik onenak, adibidez olagarro eta txipiroi zatiek, izan baratxuri eran edo oliba oliotan.

Saltsa landuagoak dituztenek baino gantz saturatu gutxiago ematen dituzte, adibidez, amerikar saltsan datozenek baino gutxiago, zeinak azukre eta gatz gehiagokoak ere badiren. Aukera osasungarriago horiek oso onak dira haurrei eskaintzeko edo osasun arazoengatik gatza/sodioa eta gantzak oso zorrotz zaindu behar dituztenei emateko.

Proteina kopurua ere aski aipagarria dute bi kontserba horiek, 115 gramoko errazioak 7,8 eta 30 gramo artean baitabiltza. Tarte zabalak dira oso, eta, horregatik, arretaz irakurri behar da etiketa. Proteina gutxien duten kontserbek, oro har, kopuru txikiagoetan izaten dute lehengai nagusia (zafalopodoak).

Ingurumena eta produktu kimikoak

 

Kontserben arloko industriak erantzukizunez jokatzen du ingurumenarekin. Alde batetik, kontserbak hotzik eman gabe biltegiratzeko modua lortu du, eta horrek energia asko aurreztea dakar; bestetik, ontzi birziklagarriak erabiltzen ditu.

Azaldu dugun bezala, ekoizteko eta egiteko moduagatik, kontserba latek begi bistako onura dakarkiote ingurumen arloko segurtasunari. Lehenik eta behin, elikagaia hartzen duen ontziak eta ontzia biltzen duen kutxak errespetatu egiten dituzte birziklatze arau guztiak. Munduan gehien birziklatzen den metalarekin eginak daude latak, eta eraldatze prozesu bat eman ondoren, berrerabili egiten dira. Ontzi horiek egoera onean kontserbatzeko, gainera, ez dira hotzetan eduki behar, eta hor energia asko aurrezten da. Eta horrek bi onura nabarmen ditu: ekonomikoa, kontsumitzailearentzat, eta ingurumenari dagokiona. Ildo horretan, kontserben arloak lanean jarraitzen du ekoizpen prozesu guztietan ingurumena errespetatzeko, hasi espeziak arrantzatzen direnetik eta ontzietan sartu arteraino.

Konposatu kimiko toxikoei dagokienez, A bisfenola edo BPA esaten zaiona (plastikoaren eratorri bat da) asko erabiltzen da elikadura arloko industrian latak estaltzeko material gisa, freskagarrienak, kontserbenak edo tetrabrikak. Plastifikatu horrek saihestu egiten du latak duen edukiak lata bera herdoiltzea; material hori, beraz, elikagaiekin harremanetan egoten da, eta egun ere aztertzen ari dira zer-nolakoa den elikagaietara pasatzeko arriskua. Kutsatzeko arrisku potentzial hori saihestu egiten da beirazko ontzietan datozen kontserbak aukeratuz gero.

Europako Batasunak, Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agintaritzaren bitartez (EFSA), arautua du substantzia horren gehienezko kopurua, eta muga horiek seguruak dira herritarrentzat, nahiz eta zenbait herrialdetan -Frantzian, adibidez- araudia are zorrotzagoa den. Hala ere, azken aldian Ekoizleen Elkartea (Anfaco) presioa egiten ari da, eta gero eta lata gehiago merkaturatzen dira BPArik gabe, eta inbertsioak egiten ari dira ontzi horien inguruko ikerketak egin eta emaitzak hobetzeko.

KONPARAKETAKO TAULA

LATAKO TXIBIA, OLAGARRO ETA TXIPIROIEN EZAUGARRI NAGUSIAK

ZER ERAKUSTEN DIGU NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROAK?*

Errazio batean (115 g) ENERGIA GANTZA GANTZ SATURATUA AZUKREAK GATZA ZUNTZA
(kcal) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1) (g) %, EKarekiko (1)
Txipiroi oso eta beteak beren tintan, CALVO, oliba oliotan 220,0 11,0 13,8 19,7 2,1 10,5 1,5 1,7 0,8 16,0 0,0 0,0
Txipiroi oso eta beteak, CALVO, oliba oliotan 207,0 10,4 13,8 19,7 2,1 10,5 1,1 1,2 1,8 36,0 0,0 0,0
Txibiak beren tintan, CALVO (3 x 80 g edo 1 x 115 g) 247,0 12,4 16,1 23,0 2,5 12,5 0,0 0,0 2,0 39,0 0,0 0,0
Olagarroa oliba oliotan, FRINSA (111 g) 152,0 7,6 1,7 2,4 0,4 1,8 0,0 0,0 1,7 34,0 0,0 0,0
Olagarroa baratxuri eran oliba oliotan, VALCARCEL (115 g) 152,0 7,6 5,4 7,7 0,9 4,5 0,0 0,0 1,7 34,0 0,0 0,0
Txibia zatiak amerikar saltsan, EROSKI (115 g edo 3 x 80 g) 259,0 13,0 20,7 29,6 2,3 11,5 4,9 5,4 1,1 22,0 0,0 0,0
Txibia zatiak beren tintan, EROSKI (115 g edo 3 x 80 g) 258,0 12,9 21,9 31,3 2,3 11,5 4,4 4,9 1,0 19,6 0,0 0,0
Txibia garro zatiak baratxuri eran, EROSKI (115 g) 176,0 8,8 6,1 8,7 0,8 4,0 0,0 0,0 1,7 34,0 0,0 0,0
Txibia garro zatiak ekilore oliotan, EROSKI (3 x 85 g) 176,0 8,8 6,1 8,7 0,8 4,0 0,0 0,0 1,7 34,0 0,0 0,0
Txipiroi oso eta beteak, EROSKI, oliba oliotan (111 g) 268,0 13,4 17,3 24,7 2,9 14,5 0,0 0,0 1,0 20,0 0,2 0,8
Txibia betea oliba oliotan, DANI 190,0 9,5 10,4 14,9 1,8 9,0 0,0 0,0 0,7 14,0 0,0 0,0
Pazifikoko txokoaren zatiak galiziar saltsan, DANI (2 x 78 g edo 1 x 111 g) 178,0 8,9 6,9 9,9 1,2 6,0 0,0 0,0 1,6 32,0 0,0 0,0
Txipiroi betea bere tintan, CUCA, (115 g) 271,0 13,6 20,9 29,9 4,1 20,5 0,0 0,0 0,7 14,0 0,0 0,0
Txipiroi betea oliba oliotan, CUCA (115 g) 212,0 10,6 10,8 15,4 1,2 6,0 0,0 0,0 0,7 14,0 0,0 0,0
Latako 14 molusku mota (txibiak, olagarroa eta txipiroiak) erosita atera zaigun semaforoa, kontsumo errazio bat aintzat hartuta: 115 g. (1) Mantenugai bakoitza zer-nolako proportzioan ematen duen adierazten du, heldu batek mantenugai bakoitzetik hartu behar lukeen Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta: 2.000 kcal., 70 g. gantz, 20 g. gantz saturatu, 90 g. azukre, 5 g. gatz eta 24 g zuntz. Nutrizio arloko semaforoak kolore sistema bat darabil: berdea-kopuru txikia (KGaren %7,5 ematen du), horia-kopuru ertaina (KGaren %7,5 eta %20 artean) eta laranja-kopuru handia (%20 baino gehiago).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto