Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako Estatuko herritarrek azukretan eta eztitzailetan egiten duten gastuaren inguruko azterketa, MAPAMAren elikadura Kontsumo Paneleko datuetan oinarritua: Azukrea eta eztitzaileak: gozoaren indarra

Herritar bakoitzak gehienezko azukre kopuru gomendatuaren %22 hartzen du egunean (50 gramokoa da) eta eztitzaileentzat onartzen den gehienezko kopuruaren %67 (batez beste, 0,93 gramokoa da kopuru hori 70 kg pisatzen duten helduetan)

Herritar bakoitzak 4,28 euro zentimo ordaindu zuen gehienezko azukre dosi bakoitzagatik, eta batez beste 1,03 euro zentimo eztitzaile dosiarengatik

 

Zapore gozoak erakarri egiten gaitu, eta gehienoi zail egiten zaigu uko egitea. Eztitzaileen Nazioarteko Elkartearen arabera, "gizakiok berezko joera dugu zapore gozoa maitatzeko, zeinak eragin egiten baitu gure jokamoldean".

Egia da, ordea, herritarrak gero eta gehiago kezkatzen direla osasunarekin eta zalantzan jartzen dute, batzuetan neurriz kanpo ere bai, zenbait elikagai jatea komeni ote den. Horixe gertatzen da azukrearekin, frogatua dago-eta mendebaldeko elikaduran gehiegi hartzen dela eta horrek kalte egiten diola osasunari. Hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) murriztu egin du eguneko kopuru gomendatua, eta 50 gramoan utzi du.

Hala eta guztiz ere, ez gara gai zapore gozo erakargarri horri ezetz esateko. Eta hor sartzen dira jokoan eztitzaile kaloriagabeak edo kaloria gutxikoak; elikadura arloko gehigarriak dira, eta sakarosak edo ohiko azukreak baino askoz ahalmen handiagoa dute gozatzeko. Horien abantaila nagusia da oso kaloria gutxi ematen dutela edo ia bat ere ez, eta ez dutela eraginik odoleko azukre mailan; gainera, hortz-haginetako txantxarra kontrolatzeko aukera ematen dute.

Sortu zirenetik, eztabaida handia dago eztitzaileen inguruan, batzuek kaltegarritzat jotzen baitituzte eta beste batzuek segurutzat. Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak (Elika) zera oroitarazten digu: "eztitzaile artifizialen erabilera arautua dago, eta baimenduta dauden guztiak aztertu egin dituzte elikadura arloko segurtasun agintariek, zeinak kontsumo kopuru egokiak gomendatu dituzten horietako bakoitzarentzat. Hortaz, neurrian hartuz gero, ez dute sortzen osasun arazorik".

Nolanahi ere, Julio Basulto nutrizionistak 2015. urtean Ser Consumidor irratsaioko elkarrizketa batean esan zuen bezala, "azukrea ez da pozoia eta eztitzaile artifizialak ez dira panazea, eta alderantziz ere ez".

Azterlana

EROSKI CONSUMERek aztertu egin nahi izan du Espainiako Estatuko herritarrek zer-nolako gastua egiten duten eztitzailetan eta azukretan. Horretarako, otsailean, etxeetan egindako azukre eta eztitzaile kontsumoa aztertu dugu, Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren (MAPAMA) Kontsumo Panelak emandako datuetan oinarrituta. Zehazki, kantitatea edo bolumena aztertu da (kilotan), per capita kontsumoa eta gastua, eta kiloak 2013ko uztailetik 2016ko uztailera batez beste izan duen prezioa.

MAPAMAren arabera, eztitzaileen sailean sartu dira "sakarina eta zapore gozoa ematen duten beste gehigarri kimiko batzuk, izan pastillak edo konprimatuak, izan likidoak, pikordunak...". Ez dakigunez zer beste gehigarri kimiko erabili diren sakarinaz gain, azterlan honetan kontuan hartu dira Europan gehien kontsumitzen diren eztitzaile kaloriagabeak edo kaloria gutxikoak (Nutrición Hospitalaria aldizkariak egindako zerrendatik hartu ditugu): K azesulfamea, aspartamoa, ziklamatoa, sakarina, sukralosa eta estebiol glikosidoa edo estebia.

Azterlan honetan bada kontuan hartu beharreko beste alderdi funtsezkoa bat: MAPAMAk argitaratu dituen datuetan, herritarrek eurek kanpotik hartzen duten azukrea edo eztitzailea bakarrik hartu da aintzat. Alde batera uzten dira bi elementu horiek erantsita dituzten produktu prozesatuak (gailetak, karameluak, txokolateak, freskagarriak, marmeladak, eta abar).

Azken hamarkadetan, izan ere, herritarrek hartzen duten azukre eta eztitzaile gehiena elikadura arloko industriak elikagai prozesatuei eransten diena da. Dieta bidez hartzen denari buruz Estatuan egindako inkestan (ENIDE) ageri diren kalkuluek diote herritarrek hartzen dutenaren %20 azukre esaten zaien karbohidratoetatik datorrela (azukrea, txokolatea eta eratorriak, esnezkoak ez diren edariak eta nahas-mahas erako edariak), baina ez dakigu herritarrek zehazki zenbat azukre eta eztitzaile hartzen duten kanpotik eta zenbat etxetik.

Ez da aztertu izan, adibidez, jendeak zenbat azukre hartzen duen, nahiz eta hainbat eragilek egin izan duten eskabide hori, tartean Azukrea eta Erremolatxa Ikertzeko Institutuak (IEDAR). Isabel Vasserot da erakunde horretako zuzendaria, eta haren esanetan, "urte askoan eskatu zaio Gobernuari ikerketa bat egin dezala hartzen den azukrearen inguruan. Industriaren ekoizpen datuak baino ez ditugu, eta azukreari erabilera handia ematen zaio elikaduraren arlotik kanpo ere". Dirudienez, Nutrizioaren Espainiako Fundazioak (FEN) horren inguruko azterlan bat argitaratuko du laster.

KONPARAKETAKO TAULA

EZTITZAILEAK*

Ahalmen

gozagarria(1)

EKO(2)/gorputzak

duen kg-ko (mg)

EKO(2)/70 kg-ko

70 (3) (mg-tan)

EKO/70

kg-ko(3) (g-tan)

K azesulfamea 200 9 630 0,63
Aspartamoa 200 40 2.800 2,80
Ziklamatoa 30-50 7 490 0,49
Sakarina 300-500 5 350 0,35
Sukralosa 600 15 1.050 1,05
Estebiol gilkosidoak edo Estebia 200-300 4 280 0,28
*Europan gehien kontsumitzen diren eztitzaile motak, Nutrición Hospitalaria aldizkariaren arabera. (1) Substantzia batek sakarosaren edo mahaiko azukrearen aldean duen ahalmen gozagarria neurtzeko modua (X aldiz gozoagoa azukrea baino; 1 g sakarosaren ahalmen gozagarria 1 izango da). (2) EKO: eguneko kopuru onargarria, gorputzak duen kg bakoitzeko, Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agintaritzak ezarria (EFSA siglak ditu ingelesez). (3) Batez besteko gorputz pisua, Espainiako Estatistika Institutuak ezarria (INE).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto