Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

PAPEREZKO BERTSIOA.
2017ko urtarrila

Erosketa gida: gisatu prestatuak: Gisatu prestatuak, tradizioa lata barrenean

Latan datozen kontserbak erabiltzea ez da bizimodu osasungarriaren aurkakoa; osagairik onenak eta orekatuenak dituztenak hautatzea da kontua

 

Lata bat edo erretilu bat eta minututxo batzuk mikrouhinean edo eltze batean, ez da besterik behar gisatu platerkada on bat jateko. Denboraz larri bagabiltza eta ongi jan nahi badugu, elikadura arloko industriak irtenbide bat eskaintzen digu: aurrez prestatuta datozen gisatu kontserbak (kalitatez nabarmen hobetu dira azken urteetan). Kontserba horiei esker, "etxean bezala" jan dezakegu, baina lan handirik hartu gabe.

Garai batean denbora ez zen izaten halako eragozpena, eta gure amak edo amonak ateratzen zuen tartea gisatu gustagarriak prestatzeko, su eztian eta mimo handiz. Orduan, segur aski ez zuten izango hainbeste osagai eskura, baina ederki asmatzen zuten plater gustagarriak nola prestatu, lanarekin eta irudimenarekin. Gaur egun, aldiz, elikagai mordoa dugu eskura. Denborarik ez, ordea. Oso erraza da, adibidez, garbantzu batzuk lortzea, baina ez eltzekari bat jatea, denbora hartu behar baita halako otordu bat antolatu eta prestatzeko, baita presioko eltzea erabilita ere.

Aurrez prestatuta datozen platerak

Ezin bestean, kultura eta elikadura elkarri lotuta doaz. Gaur egun, mundu guztiak ez dauka aukerarik slow food (janari geldoa) esaten zaion horrekin gozatzeko. Aitzitik, jende askoren bizimoduan lekua hartzen ari dira aurrez prestatuta datozen elikagaiak, lan gutxiago ematen dutenak eta azkarrago prestatzen direnak. Plater horietan, esan liteke ekoizleak bere gain hartzen duela denboraren, energiaren eta prestaeraren zati handi bat, eta lanak erraztu egiten dizkiola kontsumitzaileari.

Beste herrialde batzuetan ere finkatu da plater prestatuak jateko ohitura, Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan esaterako (azken horretan, plater prestatuak dira saltzen diren elikagai guztien erdiak). Espainiako Estatuan, MAPAMA Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren estatistikek ere goranzko joera islatzen dute.

Gure bizimodu presatuaren eraginez, gero eta maizago jotzen dugu "jateko prest" dauden elikagaietara. Garai batean, hestebeteak edo kontserbak erabiliz egiten zen hori, baina aurrez prestatuta dauden platerak merkatuan agertu direnetik, etxean beti prest eduki dezakegu otordua, platera osatzen duten osagai freskoak erosten ibili beharrik gabe. Gero eta aukera gehiago dago plater prestatuetan, eta landuagoak ere bai. Elikadura arloko merkatuak formatu ugariko produktu prestatuak eskaintzen dizkigu, batzuk gehiago prozesatuak eta besteak gutxiago, eta horien artean daude gisastuak, eltzekariak, fabadak...

Aurrez prestatuta dauden platerak beti ez dira elikadura arloko ohitura onen etsaiak. Gourmet merkatuan, gero eta ohikoagoa da kalitate handiko plater prestatuak aurkitzea, oso erraz prestatzen direnak, labean kolpetxo bat emanda, mikrouhinean edo maria bainuan. Zapore eta testura bikainak izaten dituzte, baina garestiak izaten dira. Beste aukera bat izat daiteke latan edo plastikozko ontzi karratuetan datozen platerak hautatzea, kalitate aldakorra izaten dutenak; errezeta apalagoak eta herrikoiagoak eskaintzen dituzte, eroso eta azkar prestatzen dira, eta askoz ere merkeagoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto