Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aztertu egin dugu Espainiako kontsumitzaileek zer-nolako jokabidea eta ikuspegia duten baliabideen eta hondakinen kudeaketaren inguruan: Ez da arduraz kontsumitzen

Erosketa egiteko orduan, kontsumitzaileek ez diote lehentasunik ematen ingurumena zaintzeko irizpideari

Ontzien ugaritasuna ez da arazo gisa ikusten harik eta hondakin bihurtzen ez diren arte

Krisiarekin, kontsumitzaileek neurtu egiten dute zenbat elikagai erosi, deus ere ez dadin alferrik galdu

 

Kontsumitzaileek beren esku dute egunero-egunero modu arduratsuan kontsumitzeko aukera eta, horrekin, ingurumena zaintzen lagundu dezakete, mundu bidezkoagoa lortzen eta dirua aurrezteko ere balioko die. Zazpi jarrera hartu behar dituzte kontuan: gogoetatu, baztertu, murriztu, berrerabili, birziklatu, birbanatu eta erreklamatu.

Hauxe dio, izan ere, Nazio Batuen Erakundeak 2002. urteko Lurraren Goi Bileran argitaratu zuen Adierazpen Ofizialak: "Kontsumo eta ekoizpen eredu jasanezinak dira, bereziki herrialde industrializatuetakoak, mundu osoan ingurumena hondatzen jarraitzeko arrazoi nagusietako bat".

Herritarrak informatu, trebatu eta kontzientziatu egin behar dira, ohar daitezen garrantzitsua dela elikagaiak alferrik galtzeko joerari aurrea hartzea eta murriztea, kontsumo arduratsua sustatzea eta etxean sortzen diren hondakinak hobeto kudeatzea. Helburu horrekin, HISPACOOPek azterketa bat egin du (Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kooperatiben Espainiako Konfederazioa da, eta bertako kide da EROSKI ere), ikusteko kontsumitzaileek zer-nolako jokabidea eta ikuspegia duten baliabideen eta hondakinen kudeaketaren inguruan.

Horretarako, bi teknika konbinatu ditu bere lanean: kualitatiboa eta kuantitatiboa. Lehenbizikoan, 3 eztabaida talde antolatu ditu (focus group), Madrilen, Valentzian eta Sevillan, 25 eta 65 urte arteko gizon-emakumeekin. Bigarrena gauzatzeko, berriz, telefono bidezko inkesta bat egin du Estatu osoan urriko hilabetean, eta adinez nagusi diren 2.000 kontsumitzaile galdekatu ditu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto