Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

PAPEREZKO BERTSIOA.
2016ko abendua

Erosketa gida: angulen ordezkoak: Angulen ordezkoak: berrikuntza arrakastatsua

Angulen ordezko edo suzedaneoak elikagai interesgarriak dira, zapore atsegina dutelako eta erraz prestatzen direlako; ez dute izaten kaloria eta gantz askorik, baina zaindu egin behar da errezetaren gatz kopurua

 

Angulen ordezkoak ikusita, ez dago zalantzarik aingira kumeen oso antzekoak direla neurriz, itxuraz, kolorez eta testuraz. Angulak ohiko elikagaiak izan dira oraintsu arte Eguberri garaian, baina gaur egun oso garesti daude, merkatuan gutxi daudelako batetik eta harrapatzea zaila delako bestetik. Kume horien prezioa aldatu egiten da harrapatu diren garaiaren arabera. Azken hiru urteetan, angulak ekoizteko ohitura duten lekuetan -Nalon ibaian eta Ribadesellan adibidez-, 193 eurotik 3.000 euro bitarte saldu da kiloa enkantean.

Angulen ordezkoak surimiarekin egiten dira. Japonierazko hitza da horrako hori, eta "arrain gihar xehatua" esan nahi du. Surimia asko erabiltzen da itsaskien eta arrainen ordezkoak egiteko, bai hotzean edukitzekoak eta bai izoztekoak.

Japonian, milaka urte badira surimia lantzen dutela. Arrain fresko batzuen giharra papurtu, eta beroa emanez, produktu berri bat sortu zuten, kamaboko izenekoa. Era horretan, normalean jaten ez ziren arrainak merkatura ateratzea lortu zuten eta, aldi berean, luzatu egiten zuten horien iraupena. XX. mendean, 70eko urteetan, Japonian asko handitu zen surimiaren ekoizpena, eta hurrengo hamarkadan Europara ere iritsi zen.

Surimia, azken batean, arrain zuriz egindako pasta bat da. Merkatuan estimu gutxi duten espezieak erabiltzen dira egiteko, kopuru handietan arrantzatu arren saltzen ez direnak. Gehienetan arrain horien solomoekin egiten dute. Gehigarriak eta koloratzaileak ere izaten ditu surimiak, lortu nahi den produktuaren araberakoak.

Ekialdeko kulturan, edozein eratan eta hainbat zaporerekin jaten dute surimia (gozoa, gazia, ketua, frijitu...), baina Mendebaldean, aldiz, itsaskia eta arraina (karramarroa, otarrainxka, otarraina, angulak...) imitatuko duten produktuen lehengai gisa baino ez da erabiltzen surimia gehienetan. Eta badira aldeak herrialdetik herrialdera ere: Espainiako Estatuan, adibidez, lurrin bizi-bizirik ez duten produktuak maite ditu jendeak, nagusiki itsaski zaporea dutenak. Testurak ere askotarikoak izaten dira; leuna eta hezea bada, hobea iruditzen zaio jendeari.

Balio erantsia

Surimia, berez, ez da produktu bukatu bat, tartekoa baizik, hainbat elikagai berregituratu eta analogo egiteko erabiltzen dena. Gulak izan daitezke adibide bat: angulak imitatzen dituzte. Produktu horiek, jatorrizko arrain edo itsaskien lurrina eta zaporea mantentzeaz gain, berezko balioa ere badute: nutrizio balio handia, jateko erraztasuna, segurtasuna eta aukera ugaritasuna.

Surimiak aukera ematen du gel termoegonkorrak sortzeko, hau da, hiru dimentsioko proteina sare bat eratzen du, gai dena urari eusteko eta erantsi zaizkion beste osagai batzuei ere bai. Horixe du, hain zuzen, ezaugarririk garrantzitsuena. Hainbat gai aglutinatzailerekin nahasi daiteke surimia, adibidez gatzarekin, soja proteinarekin, almidoiarekin edo arrautza gorringoarekin, eta horrela, aldatu egiten zaio testura. Emultsionatzeko gaitasuna ere badu eta, esan bezala, urari eustekoa ere bai.

Surimia ekoizten duen sektorean edo arloan, berrikuntza eta garapena erabakigarriak izan dira eta egun ere hala dira; produktu horren prozesua eta izena patentatu zuen lehenbiziko enpresarentzat, adibidez, hil edo bizikoa izan zen berrikuntzari ekitea.

Angulas Aguinaga enpresak (60ko urteetan sortu zen, angulak ekoizten zituzten lau enpresa batuta) krisi handia izan zuen aingiren kumeak ibaietatik desagertzen hasi zirenean. Horrelaxe hasi ziren ordezko baten bila, eta surimian aurkitu zuten, Japonian hainbat mendetatik jaten duten arrainarekin egindako produktuan.

Apustu sendoa egin zuen, eta 90eko urteen hasiera, Irurako enpresako horrek (Gipuzkoa) patentatu egin zuen bere produkturik ezagunena, "gula del norte" delakoa, eta horren ondotik, beste marka eta patente arrakastatsu batzuk ere erregistratu ditu.

Arlo hori etengabeko bilakaeran ari da, eta halaxe islatzen dute kontsumoko datuek eta azken urteetan sortu diren produktu berriek. Produktu asko eta asko dira surimiarekin eginak eta gure merkatuetan ohikoak direnak, adibidez karramarro haragiaren ordezkoak, arrain saltxitxak edo arrain makilatxoak, bieiren ordezkoak, ganbenak edo angulenak. Orain plater prestatuen mundurantz abiatu da berrikuntza, eta laster ikusiko ditugu emaitzak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto