Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Nieves Rey, Komunikazio Korporatiboko eta Marketineko zuzendaria Ecoembes erakundean: "Birziklatzea ez da negozio bat, gizartearen beharrizan bat da"

 

Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi ondoren, birziklatzeko prozesuak jarraitu egiten du bere zikloan, eta ehunka instalaziok eta milaka profesionalek esku hartzen dute. Edukiontzi horiko eta urdineko hondakinak Ecoembes-ek kudeatzen ditu; irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta Nieves Rey du Komunikazio Korporatiboko eta Marketineko zuzendaria. Hark nabarmentzen duenez, arlo horrek oraindik ez du goia jo lanpostuak sortzeari eta berrikuntzari dagokionez, eta egiten den lana herritarren eta ingurumenaren mesedetan izaten da.

Zer gertatzen da hondakinekin edukiontzian utzi ondoren?

Edukiontzi horikoak gure udaleko kamioiak biltzen ditu eta Espainia guztian dauden 94 plantetako batera eramaten ditu. Edukiontzi urdinekoak paper lantegi batera joaten dira, eta han probetxua ateratzen diete (Espainian egunero saltzen den egunkari paperaren %80 paper birziklatu horretatik dator); beira, berriz, beira lantegietara joaten da, non ontzi berriak egiten dituzten. Azken bi kasu horietan, hondakinak birziklatzailearengana joaten dira zuzenean. Ez dute behar edukiontzi horikoen tarteko pausoa (tratamendu plantak) bildutako ontziek izaten dituzten hiru material motak bereizteko: plastikoa, metala (aluminioa eta altzairua) eta brikak.

Zer egiten da tarteko pauso horretan?

Tratamendu plantetan bereizi egiten dira materialak eta ondoren bakoitza bere birziklatzaileari eramaten zaio (250 baino gehiago daude homologatuta), berriz lehengai bihur ditzan eta berriz ere birziklatzearen gurpila has dadin. Horregatik, ez dut atsegin zaborra dela esatea, hondakinak baizik, baliabide gisa hartu eta eraldatu egiten direnak lehen ziren hori edo are zerbait hobea sortzeko. Orain Europatik entzuten den ideia handiak, ekonomia zirkularrak, enpresei eta gobernuei esaten digu aurrerantzean hondakinak ez direla lurperatu behar.

Nola funtzionatzen dute bereizte planta horiek?

Gela desordenatu bat hartu eta paketeetan ordenatzea bezala da. Planta horietan jende asko arduratzen da birziklatzaileak behar bezala antolatuta jaso ditzan materialak. Langileak aritzen dira, teknikariak, kalitate arduradunak, triaderoak edo materialak bereizteko ardura dutenak, eta abar. Materialak aztertu egiten dira, kalteren bat edo lohitasunen bat duten ikusteko, garbitu egiten dira eta urtu, berriz erabil daitezen. Planta batzuetan eskuz egiten dute eta, modernizatu ahala, modu automatikoan.

Zenbat pertsonak lan egiten dute birziklatzearen arloan?

Edukiontzi horiaren eta urdinaren inguruan kontatu ditugunak bakarrik 9.600 lanpostu zuzen dira eta zeharkakoak 42.000 inguru. Gaur egun oso industria ahaltsua eta profesionalizatua da, lehen ez zeuden lanpostuak sortu dituena. Lehen informaltzat hartzen zuten sektore hau, baina orain ez da hala. Orain jendea berrikuntzan ari da lanean material biodegradagarriak egiteko, sentsoreak sortzeko edukiontziak beteta dauden jakin eta bilketa eraginkorragoa egiteko... Enplegu berdea sortzeko iturri bat da, hazten ari den iturria.

Edukiontzietan biltzen den guztiari ateratzen al zaio probetxua?

Bai, bestela ez lirateke hainbeste kamioi ibiliko kaleetan, ez lirateke hainbeste planta egongo bereizteko eta birziklatzeko, hainbeste lanpostu eta azpiegitura. Prozesuak optimizatu egiten dira, adibidez PET plastikoa birziklatzen duen planta bat gai izan dadin material horrekin eginak ez dauden tapoiak berreskuratzeko, gero beste erabilera bat eman diezaieten.

Ohikoa al da edukiontzietako hondakinak biltzean akatsa egitea, adibidez hondakin batzuk eta besteak nahastea kamioian.

Ez. Baliteke inoiz gertatu izatea, kamioi asko daude eta milioi erdi edukiontzi. Udalen batek edo kontrataren batek uneren batean ez badu ongi egiten, guztion artean salatu behar dugu. Birziklatu nahi ez duenak darabilen ohiko aitzakia da bere kontzientzia txarra ezkutatzeko, baina ez du zentzurik, dena ongi antolatua dagoelako.

Zer egin behar dugu zerbaitetan ez direla ongi ari ikusiz gero?

Edozein egoera, adibidez edukiontziak gainezka egotea edo behar adina ez izatea, kamioiak ez pasatzea behar adinako maiztasunarekin... gure udalari jakinarazi behar diogu, normalean hura arduratzen da-eta biltzeaz. Hori egiteko, ohiko bideak erabil daitezke edo sare sozialak. Hiri bat garbi ikusteak parte hartzeko gogoa sentiarazten dio jendeari.

Birziklatzearekin kritiko direnek esaten dute hau negozio bat dela, herritarrek lana egin eta etekina enpresa batzuek ateratzen dutela.

Birziklatzeak guztioi egiten digu mesede, baita ingurumenari ere, eta hiri bat zaintzeko egin daitekeen gauzarik onenetakoa da. Ez da negozio bat, gizarteak duen beharrizan bat da, eta material berriak lortzeko balio du, energia aurrezteko, ura, lanpostuak sortzeko, eta abar. Guztiok nahi dugu hiri garbi bat eta birziklatzeak lagundu egiten du horretan. Herritarrak dira onuradun nagusiak.

Zer egin dezakegu herritarrek hobeto birziklatzeko?

Horretan sinetsi eta ohitura automatiko bihurtu, autoan segurtasun uhala jartzen dugunean bezala. Eta, guztiok eginda, birziklatzen ez duena lotsarazi, herritar onek egiten duten keinu gisa har dadila. Kontzientzia hori gero eta handiagoa da, ingurumenak sekula ez du axola izan orain adina. Oinarri hori finkatu egin behar da eta bultzaka jarraitu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto