Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Asuncion Ruiz, SEO/BirdLife erakundeko zuzendaria: "Dena ez da birziklatzea, beharrezkoa da gogoeta egitea, heztea eta aldarrikatzea ere"

 

Kontsumitzaile gisa, birziklatzea da ingurumenaren aldeko jarrera eta kontzientzia erakusteko modurik onenetakoa. Halaxe nabarmentzen du Asuncion Ruizek, SEO/BirdLife erakundeko zuzendariak (Espainian ibilbiderik luzeena egin duen GKEa da). Haren esanetan, baina, beharrezkoa da gehiago eta hobeto birziklatzea, hori da bidea gure inguruan eragiten dugun kaltea murrizteko eta Europak ezarri dituen helburuak betetzeko, zeinak gero eta zorrotzagoak baitira. Horrexegatik gomendatzen du naturak egiten duena imitatzea eta, zehazki, hegaztiek egiten dutena, gauza guztiei ateratzen baitiete probetxua.

Zergatik da garrantzitsua birziklatzea?

Ez dagoelako beste aukerarik: naturako baliabideak mugatuak dira. Ekologiaren hiru arau ospetsuei (murriztu, berrerabili eta birziklatu) beste hiru erantsiko nizkieke kontsumitzailearentzat, lehenbiziko horiek baino lehenago datozenak gainera: gogoeta egin edo jabetu kontsumismoaren kontzeptua ez dagoela naturan; balioetan hezi, geure burua aldatu dadin; eta aldarrikatu, gauzak aldatu daitezen.

Batzuk birziklatzearen aurka daude, iruditzen baitzaie enpresa batzuek etekina ateratzen diotela lan horri.

Egunero egiten ditugun ekintzen artean, birziklatzea da modurik onena ingurumena zaintzeko kontzientzia badugula erakusteko. Baina dena ez da birziklatzea, beharrezkoa da lehen aipatu ditudan ekologiaren arau guztiak abian ezartzea ere. Herritar gisa, arduraz kontsumitu behar dugu, zabor horri ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko. Normala da enpresa batzuek etekina ateratzea hondakin horiei; kritikagarria izango litzateke gehiegizko irabaziak aterako balituzte.

Birziklatzen ez dutenek eman izan duten beste arrazoi bat da ikusi izan dituztela zaborra biltzen duten kamioiak edukiontzi bateko eta besteko hondakinak nahasten.

Birziklatze prozesuaren katea ez da perfektua eta esan ere ez digute guztia egiten, baina horrek ez du esan nahi utzi egin behar zaiola birziklatzeari. Horregatik aldarrikatu behar da sumatzen dugun edozein irregulartasun.

Birziklatzeak nola laguntzen du natura zaintzen?

Birziklatzea oinarrizkoa da natura kontserbatzeko. Ekonomia zirkularraren Europako estrategiak zazpi helburu funtsezkoen artean jarri du. Natura, berez, birziklatzeko makina perfektua da, guk geuk ikasi eta aldatu behar dugu. Adibidez, zaborretara botatzen ditugun farmako askok uretan bukatzen dute. Ez birziklatzeak gure osasuna arriskuan jartzea du. Ongi egitera behartuta gaude eta informazioa eskatzera edozein zalantza sortzen zaigunean.

Zer neurritan birziklatzen ditugu sortzen ditugun hondakinak?

Oraindik ere oso urruti dago hondakinen %100a birziklatzea. Europak oraintxe onartu berri du 2030. urterako ontzietatik sortzen diren hondakinen %80 birziklatu beharko direla eta hondakin guztien %70. Urruti gaude hori betetzetik. Beste neurri handinahi bat da 2025. urterako ezingo dela hondakinik eraman zabortegietara, arriskua izaten baitute kutsadura larriak eragiteko (ura kutsatzeko edo suteak sortzeko, adibidez).

Kontsumitzaileok ba al dakigu birziklatzen edo oraindik huts egiten dugu zaborra edukiontzietan uztean?

Asko aurreratu dugu eta orain ez dugu lehen adina huts egiten edukiontziak erabiltzean, baina besaulkiaren gizartean bizi gara: edukiontzia urruti dagoela esaten dugu eta nagikeria sartzen zaigu. Askoz ere ardura handiagoz jokatu behar dugu eta guztion onerako dela jabetu. Zalantza txikiak sor daitezke, sendagaien hondakinekin zer egin adibidez, eta horrexegatik indartu behar da heziketa.

Jabetzen al gara zer gertatzen den guk sortzen dugun zaborrarekin?

Ez dut izan nahi katastrofista, baina utzi egin behar diogu natura horrela deuseztatzeari. Gaur egun ekonomia zirkularraz hitz egiten da, eta hori, funtsean, natura imitatzea baino ez da, eta horrek lagundu egin diezaguke bizirik irauten. Sistema horrekin, zaborra baliabide bihurtzen da eta balio ekonomikoa ematen zaio. Naturan, bestalde, sortzen den edozein hondakin gaurko edo biharko organismo bizien zati izatera igarotzen da. Gure gorputzeko atomoen zati bat trilobiteetatik, dinosauroetatik, eta abarretatik pasatu dira aurrez. Hegaztiek, adibidez, dena birziklatzen dute.

Nola?

Adibide asko daude. Espezie batzuek habiak egiteko erabiltzen dituzte aztoreei erori zaizkien luma eta ileak (basoetako hegazti harrapari bat da). Zuhaitz belatza (Afrikan ematen du denborarik gehiena) zain egoten da beleak bere habia utz dezan hura berrerabiltzeko. Guk botatzen ditugun hondakinei ere probetxua ateratzen diete hegaztiek, itsastxoriek zabortegietan adibidez edo txantxangorriek (2016. urteko hegazti izendatu dute), zeinak zigarrokinak bildu eta beren habietan erabiltzen dituzten. Horretaz gain, hilotz bat mendian gelditzen denean, hegazti sarraskijaleek guztiari ateratzen diote probetxua, eta hor ikus daiteke birziklatzearen eta lankidetzako ekonomiaren adibidea. Berrikuntzak gehiago imitatu behar luke natura. Ez da deus ere alferrik galtzen. Askoz ere sarraskijaleagoak izan behar genuke eta ez hain pajaroak.

Inon erabiltzen al dituzte hondakinak horietatik produktu deigarriren bat ateratzeko?

Enpresa batzuek, Ecoalf-ek adibidez, sandaliak, bizkar zorroak eta kalitate handiko arropak egiteko erabiltzen ditu hondakinak. Oso proiektu handia dute itsasotik plastikozko hondakinak bildu (adibidez itsasontzien sareak) eta ehungintzako produktuak egiteko. Hondakinik egon ez dadin gogotik saiatzea iturri paregabea da enplegu berdea sortzeko, ekodiseinuan lan egin behar da, eta hondakinak kalitatezko produktu bihurtzeko ere bai.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto