Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: lekaleak: Lekaleak, Mediterraneoko tradizioa

Ezinbesteko mantenugaiak ematen dituzte, zuntza, proteinak eta aminoazidoak, eta lagundu egiten dute gizentasunari aurka egiten eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen, diabetesari, gaixotasun koronarioei eta minbiziari adibidez

 

Lekaleak oso elikagai sustraituak dira gure kultura gastronomikoan. Zerealekin batean, gizakien bilakaera gastronomikoaren lehen arrastoei lotuta ageri dira, ordu arteko elikagaiak basafruituak izaten baitziren ia erabat, edo, asko jota, ehizakiren bat sutan erreta. Historikoki, lekaleek leku nabarmena eduki dute Espainiako dieta tradizionalean. Egiptoko zibilizaziotik hasi eta gaur egun arte, garbantzuak eta dilistak etengabe agertu dira gure elikaduran. Aurrerago, 'Mundu Berria' aurkitu zutelarik, babarrunak eta lekak erantsi zitzaizkien, bi horiek Ameriketatik etorri baitziren. Eta etorri ondoren, horiek ere indarrez finkatu ziren Mediterraneoaren inguruko mahaietan.

Tradizio handikoak izateaz gain, lekaleak oso garrantzitsuak dira nutrizioaren ikuspegitik ere. Dilistak, lekak, ilarrak edo garbantzuak dieta osasungarri baten zati dira, lagundu egiten baitute gizentasunari aurka egiten eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen, diabetesari, gaixotasun koronarioei eta minbiziari esaterako. Ezinbesteko mantenugaiak ematen dizkiete pertsonei, proteinak eta aminoazidoak, eta ingurumenarentzat ere labore iraunkorrak eta onuragarriak dira. Landare lekadunek gaitasuna dute nitrogenoa finkatzeko, eta horrek lagundu egin dezake lurraren emankortasuna areagotzen. Besteak beste arrazoi horiengatik, Nazio Batuek erabaki dute 2016.a Lekaleen Nazioarteko Urtea izango dela.

Halako tradizioa eta halako onurak eduki arren nutrizioaren ikuspegitik, lekaleak lekua galtzen ari dira gure ohiko dietan. Hain zuzen, elikaduraren arloan garaiotan gertatu den aldaketarik handienetakoa lekaleetan islatzen da. 1960. urteaz geroztik, horien kontsumoa %50 murriztu da Espainian, datu hori eman du Nutrizioaren eta Elikaduraren Espainiako Azterketak (ENNA-1). Analisi horrek dioenez, gaur egun astean behin baino ez dira jaten, gure dietan areagotu egin baita haragi gorriak eta elikagai prozesatuak jateko joera. Gainera, lekaleak gehien jaten eta gehien atsegin dituen adin multzoa 50 urtetik gorakoena da.

Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) eman dituen datuen arabera, lekaleen ekoizpena honako hau izan zen Espainian 2014-2015 ekitaldian: 16.000 tona dilista, 32.000 garbantzu eta 9.800 babarrun. Zifra horiek agerian uzten dute, garbantzuen kasuan izan ezik, labore horietara bideratzen den gainazala murrizten ari dela urtetik urtera. Espainia defizitarioa da lekaleen ekoizpenean 70eko hamarkadatik eta, hortaz, inportaziora jotzen du kontsumoko beharrizanak asetzeko. Hala ere, lekaleen inportazioa %20 murriztu zen 2014. urtean aurreko urtearekin alderatuta.

Ez da harritzekoa, beraz, kontsumoaren pertzepzioa oso urruti egotea egiazkotik. Kalkuluek diotenez, 2014. urtean pertsona bakoitzak 3,10 kg lekale jan zituen Espainiako etxeetan, 2013an baino %6 gutxiago. Munduan, pertsona bakoitzak, batez beste, 7 kg lekale jaten ditu urtean, datu hori eman du Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO). Berriki egin diren zenbait inkestatan ageri denez, indartzen ari da garbantzuak, babarrunak eta dilista jateko joera (hiru lekale horiek dute estimurik handiena Espainiako Estatuan). Albiste ona da hori, baina ikusi egin behar litzateke ea osasun arrazoiengatik eta ohitura aldaketen eraginez etorri den igoera hori, edo krisi ekonomikoak eragina izan den, zeinak areagotu egin duen produktu asegarriak, elikagarriak eta merkeak hautatzeko joera.

Lekale etiketadunak

 

Espainian badira Jatorri Izen Babestua (JIB) duten bi lekale mota eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) duten zortzi. Europako Batasunak erregistratuta daude guztiak. Honako hauek dira:

  • Alubia de la Bañeza-León (Gaztela eta Leon)
  • Faba Asturiana (Asturiasko Printzerria)
  • Faba Lourenza (Galizia)
  • Fesols de Santa Pau (Katalunia)
  • Garbanzo de Escacena (Andaluzia)
  • Garbanzo de Fuentesauco (Gaztela eta Leon)
  • Judías de El Barco De Ávila (Gaztela eta Leon)
  • Lenteja de La Armuña (Gaztela eta Leon)
  • Lenteja de Tierra De Campos (Gaztela eta Leon)
  • Mongeta Del Ganxet (Katalunia).

Ikuspegi komertzialetik, lekale lehorrak beren ezaugarrien eta kalitatearen arabera sailkatzen dira. Merkatuan honako sail hauek aurki daitezke:

  • Estra Saila. Kalitate onena duten lekaleak dira edo kalitate gorena aitortzen zaienak. Ez dute izaten akatsik, garbiak izaten dira itxuraz, kolore homogeneoa izaten dute eta formaz denak ere oso antzekoa dira.
  • I. Saila. Kalitate oneko lekaleak dira, baina akats txiki batzuk eduki ditzakete, nahiz eta horrek ez dien eragiten ez nutrizio arloko ezaugarriei eta ez kontserbazioari ere.
  • II. Saila. Salgai jartzeko behar diren gutxieneko baldintzak betetzen dituzte lekale horiek. Ez litzateke harritzekoa akatsak aurkitzea aleen forman, kolorean eta uniformetasunean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto