Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bidaiariak zer-nolako eskubideak dituen aztertu dugu bidaia zenbait garraiobidetan egiten duenean: Eskubideekin bidaiatzearekin bermea

Bidaiarien garraioak 2.000 milioi joan-etorri inguru izaten ditu urtero Espainian

 

Espainiako Estatuko bi herritarretatik batek udan bidaiatzeko asmoa zuen, halaxe dio Ipsos-ek Europ Assistance enpresarentzat egindako azterlan batek. Horretaz gain, Celetem behatokiak ekainean egindako kalkuluen arabera, udako oporraldian herritar bakoitza 1.010 euro gastatzekoa zen batez beste, eta diru horren zatirik handiena jatetxeetara joanez, erosketak eginez eta Espainian barrena bidaiatuz eta hoteletan eta apartamentuetan ostatu hartuz gastatzeko asmoa zuen.

Oporraldiek aukera ematen dute aisialdirako denbora hartzeko, lasai egoteko, hurbilekoekin edo bakarka, eta horixe dute alderdirik onenetakoa. Edozein gorabeherak okertu egingo lituzke urte guztian pilatu ditugun itxaropenak. Horixe gertatu zaie, hain zuzen, ekainean eta uztailean Vueling konpainiarekin hegan egin nahi zuten ehunka bidaiariri (IAG enpresarena da eta low cost hegaldiak eskaintzen ditu); konpainia horrek gorabehera asko izan ditu eta hegaldi asko atzeratu eta ezeztatu behar izan ditu "planifikazioa eta baliabideak" falta izan dituelako.

Bidaiarientzat funtsezko alderdia izaten da helmugaraino iristeko garraiobide jakin bat hautatzea. Bidaiarien garraioak 2.000 milioi joan-etorri inguru izaten ditu urtero Espainian. Gehienbat lurreko garraiobideak erabiltzen ditu jendeak (kasuen %90etan), eta airekoa ondoren.

Ildo horretan, EROSKI CONSUMERek aztertu egin nahi izan du bidaiariek zer-nolako eskubideak dituzten udako oporretan zenbait garraiobide erabiltzeko garaian, herritarrei funtsezko informazioa eskaintze aldera ustekabeko bat gertatuz gero ere erabakirik egokienak har ditzaten.

Horretarako, kontsumitzaileak babesteko zenbait erakundek argitaratu duten materiala erabili dugu: EBko herritarrei eta haien senitarteei aholkuak eta laguntza emateko "Tu Europa" on-line plataformak, Facua-Kontsumitzaileak martxan elkarteak, Kontsumitzailearen Europako Zentroak Espainian duen ordezkaritzak, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU).

Leku batetik bestera joateko orduan, zenbait gatazka sor litezke garraiobideetan, eta horietan nola jokatu daitekeen aztertu dugu. Joan-etorri horiek ez ditugu hartu bidaia konbinatu baten zati balira bezala (zerbitzu konbinazio bat biltzen duten bidaiak izaten dira konbinatuak, 24 ordu baino gehiago irauten dutenak edo gau bateko egonaldia izaten dutenak); joan-etorria norberak kudeatu balu bezala aztertu dugu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto