Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Cesar Gutierrez Calvo, Espainiako Bidaia Agentzien Elkarteen Federazioko presidentea: "Arazoak asko gutxitzen dira bidaia ongi planifikatuta"

 

Hegaldiak atzeratzea, bertan behera gelditzea eta esku orrikoarekin zerikusirik ez duten hotelak egokitzea. Bidaiatzeak, askotan, desilusioak eragiten ditu eta norberaren eskubideak urratu egiten dituztela ere sentitu ohi dugu behin baino gehiagotan. Baina haserretik eta deserosotasunetik harago, kontsumitzaileak ba al du modurik bidaian arazoak izateko arriskua gutxitzeko? Cesar Gutierrez Calvo Espainiako Bidaia Agentzien Elkarteen Federazioko presidentea da, eta haren arabera, erantzuna baiezkoa da: "Opor planifikatuek gutxitu egiten dituzte arazoak".

Milioika herritar oporretan daude dagoeneko edo udaz gozatzeko prestatzen ari dira. Zein da zure aholkurik oinarrizkoena bidaian irten behar dutenentzat?

Planifikatzea. Bidaiatu aurretik, oso ongi antolatu behar da non, zenbat denbora eta nola. Jakin egin behar da Europako Batasunetik kanpo bidaiatzen badugu bisa beharko dugula agian, eta hori ez da lortzen egun batetik bestera. Bidaia batean sor daitezkeen arazoak asko gutxitzen dira oporrak ongi antolatzen eta planifikatzen baditugu. Ildo horretan, bidaia agentziek segurtasuna ematen diote bidaiariari, eta asko laguntzen diote.

Bidaietan sortzen diren arazoek eraginak dira kontsumitzaileek jartzen dituzten salaketen herena, halaxe dio Europako Batzordeak. Lau bidaiaritatik batek atzerapenen bat izan du hegaldian. Nola saihestu daiteke hori?

Atzerapenekin eta hegaldiak bertan behera gelditzearekin zerikusia duten arazoak aire-konpainien, aireportuen eta aireko zirkulazioaren mendeko egoerak izaten dira, eta zaila izaten da horiek planifikatzea. Zorionez, Europako Batasunak oso ongi arautua du nola erreklamatu behar den hegaldi bat atzeratzen edo bertan behera gelditzen denean, eta zer-nolako eskubideak ditugun. Arazoa da bidaiari askok ez dakitela nora jo edo nola kudeatu erreklamazio hori. Hori bai, bidaia agentzia baten bitartez kontratatu baduzu bidaia, hark lagundu egin zaitzake eta bitartekari lanak egin.

Beste arazo bat overbookinga izaten da...

Overbookinga legezkoa da baina ez dakit ulergarria den. Txartel bat erosten duenak bere tokia nahi izaten du haren bila joaten denean. Bidaia aseguruek ere laguntza ematen dute ildo horretan: lasaitasuna ematen dizute zerbait gertatuz gero ere.

Internet bidez erosteko modalitate berriekin, bidaia eta zorro turistiko asko berehala ordainduta hartzen dira, aldatzeko eta dirua berriz jasotzeko aukerarik gabe. Bidezkoa al da hori bidaiarientzat?

Bidaia agentziak bermatu egiten dizu hori ez dela gertatuko: hark kontratatzen ditu zerbitzu guztiak eta haren ardura izango da oporraldian sortzen den edozein arazo konpontzea.

Baina bada uda guztietan maiz samar gertatzen den egoera bat: bidaiariak kontratatu du bidaia bat agentzia baten bitartez eta, hotelera iritsitakoan, logelarik ez. Babesten al duzue bidaiaria egoera horietan?

Agentziak ahal duen guztia egingo du logela bat lortzeko, gutxienez kontratatu zenaren berdina. Eta hala ere ez bada pozik gelditzen, erreklamazio jar dezake berme guztiekin.

Legezkoa da egonaldi bat luxuzko turismogune batean izango dela agindu eta ostatu batean bukatzea?

Ez. Hotelak arazo bat badu eta bidaiaria aldatu egin behar bada, legeak dio ezaugarri berak dituen gune bat bilatu behar zaiola.

Baina zer egin behar da iruzur bat gertatzen denean eta hotela ez denean esku orriak esaten zuena bezalakoa?

Orduan, bidaia agentziari egin behar zaio erreklamazioa. Bidaiariak aukera handiak izango ditu ordain bat jasotzeko.

Bidaiariak oinutsi eta gerrikorik gabe edo maletak zabal-zabalik aireportuetan kontrolak pasatu behar dituztelako. Eskubideak galdu al dituzte bidaiariek?

Araudiak dio, garai hauetan, aireportuetako segurtasun kontrolak beharrezkoak direla bidaiariak babesteko, eta ez zaigu besterik gelditzen. Onartu egiten dut, baina bidaiari gisa zer iruditzen zaidan galdetzen badidazu, esango dizut ez ditudala atsegin.

Datuek diote espainiarrak nagiak direla erreklamatzeko orduan. Ia 5.500 bidaiarik izango lukete ordain bat eskatzeko aukera, baina erdiek baino ez dute egiten. Zergatik aurkezten ditugu hain erreklamazio gutxi?

Erreklamazioa jartzeko, bizpahiru ordu egin behar dituzu ilara batean, oporraldiei denbora kendu behar diezu eta eragozpenak sortzen ditu. Ulertzen du batzuetan bertan behera uztea. Estresatzeko gogorik ezak eta ezagutza faltak azaltzen dute hain gutxitan erreklamatzea. Gainera, erreklamatzea zaila izan daiteke beste hizkuntza batean egin behar baduzu. Ez hori bakarrik: oporretan gaudela gauzak erlatibizatzeko joera izaten dugu. Kontsumitzailea babesteko elkarteek diote, gainera, ez dugula erreklamatzen zaila delako agentziarekin edo aire-konpainiarekin harremanetan jartzea, formulario baten ondotik beste bat etorri ohi dela, eta ondoren ezezkoa. Agentziek murriztu egiten dituzte bidaiarien arazoak. Gero eta espezializatuagoak gaude, helmugako herrialdeetako enpresekin lan egiten dugu eta arazoak gutxitzea lortzen dugu. Eta lortzen dugu, halaber, sortzen direnean, gorabeherak lehenbailehen konpontzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto