Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Neurri antropometrikoak aztertu dizkiegu 3.966 pertsonari, Espainiako Estatuan gehiegizko pisuak eta sabelaldeko gizentasunak zenbateko prebalentzia duten jakiteko: Gehiegizko pisua dute bost lagunetatik hiruk 25 eta 64 urte artean

Gehiegizko pisuaren prebalentzia %39,6ekoa da Espainiako helduetan eta gizentasunarena %21,6koa. Espainiako Herritarren Nutrizio Inkestak berriki azaldu dituen datuak dira, EROSKI FUNDAZIOAK abian jarritako azterketaren ondoren

 

Gizentasunaren prebalentzia bikoiztu egin da mundu osoan 1980. urtetik 2014. urtera, halaxe adierazi du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). 2014. urtean, 18 urte edo gehiago zituzten pertsona helduen %39k gehiegizko pisua zuten eta %13 gizenak zeuden. 2013an, bost urtez beherako 42 milioi adingabek gehiegizko pisua zuten.

OMEk honela definitzen ditu gizentasuna eta gehiegizko pisua: gantz pilaketa anormal edo gehiegizkoa da, osasunarentzat kaltegarria izan daitekeena. Arazo hori sortzen da, batez ere, desoreka energetiko bat dagoelako hartzen eta xahutzen diren kalorien artean. Oro har, gizateriak orain gehiago jaten ditu elikagai hiperkalorikoak (ugari ematen dutenak gantza, gatza eta azukreak, eta gutxi bitaminak, mineralak eta beste mikromantenugai batzuk), eta askoz gutxiago egiten du jarduera fisikoa eta nabarmen areagotu da sedentarismoa.

Gehiegizko pisua osasun publikoaren arloko arazorik garrantzitsuenetakoa da gaur egun munduan. OMEren arabera, bai gizentasunak eta bai gehiegizko pisuak heriotza gehiago eragiten dute pisu txikiak baino. Gorputz Masaren Indizean (GMI) eta sabelaldeko gizentasunean balio handiak edukitzeak lotura du hilkortasunarekin, eritasun kopuruarekin, desgaitasunarekin eta, ondorioz, osasun txarrez luzaro bizitzearekin eta bizi kalitate apala izatearekin. Horretaz gain, gizentasuna arrisku faktore bat da beste zenbait gaixotasunentzat: 2 motako mellitus diabetesa, bihotz-hodietako gaixotasunak eta minbizi mota batzuk.

EROSKI Fundazioak, berriz, Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE) jarri zuen abian 2014. urtean; horren helburua da ikustea zenbateko prebalentzia duen gizentasun orokorrak eta sabelaldeko gizentasunak herritarren artean (lagin adierazgarri bati egin dio jarraipena) eta aztertzea nola banatuta dauden gorputzeko adipositate adierazleak (gorputz masa guztia hartuta, zenbateko portzentajea osatzen duten gantzek).

Ikerlana

Guztira, Espainiako lurralde osoko 3.801 pertsonak eman dituzte beren neurri antropometrikoak (210 baino gehiago autonomia erkidego bakoitzean). Emakumeak izan dira %51, eta parte-hartzaile guztiak 25 eta 64 urte artean ibili dira: 45 eta 54 urte artean eduki dituzte %30ek, 34 eta 44 artean %28k, 55 eta 64 artean eta %21ek eta 25 eta 34 artean %20k. %43k lehen mailako ikasketak edo hortik beherakoak eduki dituzte, %34k bigarren mailakoak eta %23k goi mailakoak.

Zenbait espezialista ibili dira ikerlana zuzentzen: zuzendaria, Javier Aranceta (Nutrizio Komunitarioan irakaslea, Nafarroako Unibertsitatean, SENCeko presidentea eta CiberOBN Sarean ikertzailea); Carmen Perez Rodrigo koordinatzailea (SENC-FIDEC Fundazioa); eta Goiuri Alberdi ikerlariak (SENC-School of Medicine, Dublingo Unibertsitatea) eta Sonia Lazaro (Sprim). Horrez gain, Revista Española de Cardiología argitalpenak argitaratu zituen, 2016ko apirilean ikerketaren ondorio nagusiak (Aranceta-Bartrina J, Pérez-Rodrigo C, Alberdi-Aresti G, Ramos-Carrera N, Lázaro-Masedo S. Gehiegizko pisuaren eta sabelaldeko gizentasunaren prebalentzia herritar helduetan (25-64 urte) 2014-2015: ENPE azterketa. Rev Esp Cardiol. 2016;69(6): 579-587).

Neurketak eta kalkuluak

2014ko maiatzetik 2015eko maiatza bitartean bilduak dira datuak. 3.801 lagunen datu baliozkoak lortu ziren, eta gizonak izan ziren %49 eta emakumeak %51.Inkesta egile profesionalek, ikerlan hau egiteko berariaz prestatuta egon direnek, banan-banan egin dituzte neurketak, parte-hartzaileak zutik jarrita, oinutsik eta arropa arinarekin. Honako neurri antropometriko hauek hartu dizkiote bakoitzari:

  • Luzera (cm): estadiometro eramangarri batekin, burutik oinetarainoko distantzia neurtu dute.
  • Gorputz pisua (kg): baskula digitalekin neurtu da, bi zangoen artean banatuta.
  • Gerrialdeko perimetroa (cm): zinta metriko luzagarri batekin, saihetseko azken ertzaren eta gandor iliakoaren erdigunea aurkitu, eta puntu horretan, gerrialdearen zirkunferentzia neurtu da.
  • Aldakaren perimetroa (cm): hori ere zinta metriko luzagarri batekin, zirkunferentzia handieneko puntua neurtu da ipurmasailen gainean, plano horizontalean jarrita.

Luzerak eta gorputz pisuak Gorputz Masaren Indizea ematen dute (GMI). OMEk dio GMI pisuaren eta luzeraren arteko harremana azaltzen duen adierazle sinplea dela, eta maiz erabiltzen dela helduen artean gehiegizko pisua eta gizentasuna dagoen jakiteko. GMIak informazio baliagarria ematen duen arren gehiegizko pisuaren inguruan, OMEk gomendatzen du orientazio gisa erabiltzeko, gerta bailiteke pertsona guztientzat ez balio izateak lodiera maila berak.

Gerrialdeko perimetroa, berriz, sabelaldeko gizentasunaren prebalentzia kalkulatzeko erabiltzen da. Adierazle horrek, dena den, desitxuratu egin dezakete norbanako luzeen eta txikien arriskua, ez baitu kontuan hartzen pertsonaren luzera. Hortaz, ENPEko adituek beste aukera bat proposatu zuten, gerrialdea-luzera adierazlea hartzea hain zuzen, ongi finkatzen baitu sabelaldeko adipositatea (gerrialdearen perimetroaren antzekoa da).

KONPARAKETAKO TAULA

ENPE inkestan pisua sailkatzeko erabili den eredua

Orokorra Adierazlea
Gehiegizko pisua IMC e 25
Gizentasuna IMC e 30
SEEDOk ezarritako irizpideak aintzat hartuta
Pisu txikia IMC < 18,5
Normopisua IMC = 18,5-24,9
Gehiegizko pisua I IMC = 25,0-26,9
Gehiegizko pisua II IMC = 27,0-29,9
Gizentasuna I IMC = 30,0-34,9
Gizentasuna II IMC = 35,0-39,9
Gizentasuna III IMC = 40,0-49,9
Gizentasuna IV IMC e 50
ITURRIA: Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE) eta Revista Española de Cardiología..

ENPE inkestan sabelaldeko gizentasuna (SG) sailkatzeko erabili den eredua

OMEren irizpideak aintzat hartuta Adierazlea
Gerrialdearen perimetroa (GP) kontuan hartuta
SG gizonetan PC > 102 cm
SG emakumeetan PC > 88 cm
Gerrialdea-aldaka (G-A) adierazlea aintzat hartuta
SG gizonetan C-C > 0,90 cm
SG emakumeetan C-C > 0,85 cm
Gerrialdea-luzera (G-L) adierazlea aintzat hartuta
OA gizon eta emakumeetan C-T > 0,5 cm
C-T > 0,55 cm
ITURRIA: Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE) eta Revista Española de Cardiología..

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto