Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Analisi dokumentala egin dugu jakiteko haurrek eta nerabeek nola erabiltzen dituzten sare sozialak: Haurrak eta nerabeak: sareari lotuta

Hamar eta hamazazpi urte bitarteko gazteen %66k badute profila sare sozialetako batean, eta interakzio tresna gisa eta beren nortasuna adierazteko tresna gisa erabiltzen dituzte, helduengandik bereizita

 

Interneteko sare sozialek errotik aldatu dute pertsonekin interakzioan aritzeko modua. IAB Spain erakundearen arabera (komunikabide digitaletako publizitatearen arloa ordezkatzen du Espainian), 16 eta 55 urte arteko 15,4 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dituzte sare sozialak maiz samar Espainian. Herritar horietako askorentzat gauza berriak dira sare sozialak, baina "natibo digital" esaten zaienei guztiz ohikoak egiten zaizkie (teknologia berriak erabiltzeko kulturaren barrenean jaio diren gazteei esaten zaie horrela). Pertsona hauentzat ez dago alderik online edo offline bizitzearen artean.

EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du gazteenak zer-nola hurbiltzen diren sare sozialetara eta nola erabiltzen dituzten. Horretarako, zenbait informazio iturri erabili ditu: Espainiako Estatistika Institutua (INE), Espainiako Barne Ministerioa, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Komunikabideak Ikertzeko Elkartea (AIMC), Europako Batzordearen EU Kids Online ikerketa sarea, Gazteriaren Institutua (Injuve), Espainiako Interneteko Segurtasun Zentroa Adingabeentzat (Protégeles), PantallasAmigas eta IAB Spain, eta horietaz gain, baita unibertsitateko zenbait ikertzailek egindako azterlanak ere.

Zer-nolako bilakaera izan du erabilerak

Haurrek eta nerabeek aspaldi samarretik txertatzen dituzte teknologia berriak beren egunerokoan: INEren arabera, 10 eta 15 urte arteko haurren %94k Internet erabiltzen dute. Eta Interneteko mundu erraldoi horren barrenean, sare sozialak lehentasunezko lekua hartzen ari dira gazteek on-line egiten duten jarduera horretan.

2011. urtean, EU Kids Online izeneko ikerketan (Sarea erabiltzen zuten 9 eta 16 urte arteko 1.000 adingaberekin baino gehiagorekin egin zuten Espainian), gazte horien %59k onartzen zuten sare sozialak erabiltzen zituztela, besteen profilak bisitatzeko besterik ez bazen ere.

Espainiako nerabeek Interneten eta sare sozialetan dituzten erabilera ohiturak azterlanean, berretsi egiten zen erabilera handi hori ('Comunicar' aldizkarian argitaratu zen, 2013. urtean). Lan horretan, Antonio Garcia, Mª Cruz Lopez de Ayala eta Beatriz Catalina Garcia irakasleek (Rey Juan Carlos Unibertsitatean ari ziren, Madrilen) 12 eta 17 urte arteko 2.000 neraberi baino gehiagori egin zizkieten elkarrizketak.Inkestari erantzun zioten nerabeen %75 oso maiz konektatzen ziren gizarte sareetara: 15 eta 17 urte artekoetan, %84 sartzen ziren, eta 12 eta 14 artekoetan, %68.

2014. urtean, Espainiako adingabeek eta gazteek Interneten eta sare sozialetan dituzten erabilera ohiturei eta segurtasunari buruzko inkesta lanean (Espainiako Barne Ministerioak egin zuen, 10 eta 17 urte arteko 1.500 haur eta neraberekin baino gehiagorekin), %94k adierazi zuten azken hilean bideoak ikusi zituztela Youtuben, %82k zioten berehalako mezularitza erabiltzen zutela eta %68k sare sozialetako profilak bisitatzen zituztela (berea edo beste norbaitena).

2015. urtean, berriz, sare sozialen sarbidea %97koa da 14 eta 17 urte artekoen artean, datu hori eman du IAB Spain erakundeak. Gehienak ordenagailu bidez sartzen dira, arratsalde erdian edo mugikor bidez, gauerdian.

Facebook da gehien atsegin duten sarea, eta atzetik datoz Twitter eta Instagram. Sailkapen hori ez dator guztiz bat nerabe horiek gehien erabiltzen dituzten sare sozialen sailkapenarekin: Facebook ageri da lehen tokian, eta Youtube eta Twitter ondoren. Instagram eta Tuenti datoz ondotik (azken hori desagertu egin zen 2016ko otsailean), eta zerrendaren bukaeran daude Spotify, Google+, Badoo, LinkedIn eta Pinterest.

Nortasuna eraikitzea

Sare sozialak eta adingabeak elkarri eskua emanda daude, eta horren arrazoia, hein batean, nerabe izateari berari lotua dago. Belinda de Frutos eta Tamara Vazquez ikertzaileek (Valladolideko Unibertsitatean eta CEU San Pablo Unibertsitatean ari dira, hurrenez hurren) azterlan kualitatibo bat egin zuten, Sare sozialak nerabe eta gazteengan: autoerregulazioranzko ikaskuntza izenekoa, eta 15 eta 19 urte arteko pertsonekin egindako eztabaida taldeetan bildutako informazioa erabili zuten ondorioak ateratzeko. Aditu horien iritziz, sare sozialak garrantzitsuak dira nerabeentzat, "interakzioan aritzeko beharrizana gauzatzeko tresnatzat hartzen dituztelako, eta aukera ematen dielako beren irudi pertsonala eraikitzeko, helduen mundutik bereizita".

Antzeko iritzia ematen du Lucia Merinok Injuve-rentzat egindako analisian (Gazteria gizarte sareetan: gizarteratze digitalaren esanahiak eta praktikak), non 14 eta 17 urte arteko 300 gazteri egin zieten inkesta: "Harremanetan egotea funtsezkoa alderdia da nortasuna eraikitzeko prozesu dinamikoan, eta teknologia berriek aukera ematen dute lagunekin etengabe harremanetan egoteko". Egiaztatu zuenez, "sare sozialen eta berehalako mezularitza zerbitzuen bidez egiten dute talde lotura hori eta interakzioa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto