Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Fernando Prieto, Ekologian doktorea eta Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendaria: "Espainian ez dago borondate politikorik bioaniztasunari eusteko"

 

Ekologian doktorea eta Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendaria da Fernando Prieto, eta haren iritziz, Espainian egoera txarrean dago bioaniztasunaren kontserbazioa. Aditu honen ustez (25 urteko esperientzia du ingurumen gaietan), ez da beharrezko neurririk hartzen espezieak eta ekosistemak babesteko. Berak zuzentzen duen erakundeak txosten bat aurkeztu du hilabete honetan, "SOS16", non zenbait datu kezkagarri ematen diren bioaniztasunak gure herrialdean duen egoeraren inguruan.

Zer-nolako egoeran dago bioaniztasuna Espainian?

Espainiak bioaniztasun handia du, baina kontserbazio egoera txarrean dago. Suntsitze prozesu bat pairatzen ari da, planetako gainerako lekuak pairatzen ari direnaren antzekoa. Bereziki kezkagarria da arrain espezieen egoera, eta deigarria da beste talde batzuen inguruko ezagutza falta, ornogabeen ingurukoa, adibidez. Erleei kalte larria egiten diete pestiziden erabilerak eta zenbait izurritek. Eta espezie enblematikoak ere ez daude behar bezala zainduta, otsoa, hartza eta katamotza, esaterako. Ez Administrazioak eta ez enpresek hartzen dute behar bezalako neurririk. Nazio Batuen Erakundeak 2011-2020 aldirako egin zuen Bioaniztasun Biltzarraren bost helburu handiak bete egin behar ditu Espainiak, baina ez du egiten edo zati batean baino ez.

Zer espero daiteke datozen urteetarako?

Gauzak larritzea. Klima aldaketaren ondorioak dira mehatxu nagusia, tenperatura handitzea, adibidez, ur falta handiagoa eta indar handiko ekaitzak. Berriki onartu den Kosten Legea arrisku handia da itsasertzetako ekosistementzat.

Zuen behatokiak txosten berria egin du Espainiako Bioaniztasunaren inguruan, "SOS16"; zer nabarmenduko zenuke?

Basoetako suteek gainazal handiak kiskaltzen dituztela urtero. 2015. urtean, 193 hektarea erre ziren, 2014an halako bi eta gehiago, eta basoen gainazala kontuan hartuz, hiru halako. Gainera, mehatxupean daude anfibioen %34, narrastien %32, arrain kontinentalen %54, ugaztunen %20 eta hegazti ugaltzaileen %25. Planifikazio falta handia dago basoko ekosistema askotan. Gainazal babestu asko paperean baino ez dira babestuak. Hain zuzen, autonomia erkidego batzuek gainazal babestu gutxiago dute beste batzuek baino, adibidez Galiziak.

Zergatik gertatzen da hori?

Arrazoi nagusiak dira habitatak galtzea eta hondatzea, baliabideen gehiegizko ustiatzea, aldagarritasun genetikoak galtzea, kutsadura, espezie inbaditzaileen bilakaera, klima aldaketa eta desertifikazioa. Ez dira hartzen zientzian oinarritutako erabakiak. Landa eremuak eta abeltzaintza estentsiboa bazterrean uztea hondamendia da bioaniztasunari eusteko. Kontserbazio politika berriak gerriko berde handiak ezarri behar ditu mediterraneoan eta atlantikoan. Hiriek bioaniztasuna sartu behar dute beren bektore guztietan, landareak izango dituzten teilatu lauak diseinatu behar dituzte, fatxada berdeak, ur xaflak, habiak... Eta faunarentzako igarobideak ere egin behar dira, edo bioaniztasun handiena duten ekosistema jakin batzuetan eragin txikiagoa izango duten azpiegiturak diseinatu.

Ba al da nabarmentzeko moduko kasu larriren bat?

Badira batzuk, bai. Sabiñanigon Inquinosak egin dituen isuri ezin larriagoak, Fertiberiak Huelvako paduretan egin dituenak edo Ercross-ek Flix-eko urtegian egindakoak. Hor daude, halaber, suak urtero harrapatzen dituen gainazalak edo higiezinen burbuila gorenean zegoenean lurzoru artifiziala 5 hektarea handitzea ordu bakoitzeko; egoera horiek ez lukete berriz gertatu behar. Badira beste gai deigarri batzuk ere, adibidez diru asko erabiltzea katamotzak hazteko eta neurririk ez hartzea ibilgailuek harrapa ez ditzaten. Edo otsoak ehizatzea, ekosistemen ingeniari handi horiek, zerbidoak eta basurdeak kontrolatzen dituztenak. Horretaz gain, negargarria da ur kontinentalen egoera; iragazki berdeekin urak arazteko plan handi bat behar da udalerri guztietan.

Zein dira arduradun nagusiak?

Espainian jarraitu egiten da bioaniztasunaren kaltetan diren diru laguntzak ematen, adibidez Nekazaritza Politika Bateratuko zenbait jarduerarentzat. Baita hirigintza eta azpiegiturak ere. Funtsean, ez dago borondate politikorik bioaniztasunari eusteko.

Hilabete honetan ospatuko da Bioaniztasunaren Mundu Eguna. Ba al dago herrialderen bat bereziki aktiboa dena kontserbazio politiketan?

Yale eta Columbiako unibertsitateek Ingurumen Errendimenduko Indizea kalkulatzen dute, eta horren arabera, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Polonia eta Alemania dira Europako herrialderik aktiboenak. Espainia 21. lekuan ageri da. Frantziak, adibidez, politika egokiak egiten ditu hirietan bioaniztasuna txertatzeko; Kenyak eta Tanzaniak kontserbazio politika aktiboak dituzte, eta safarien bidez bihurtzen dituzte errentagarri.

Natura Kontserbatzeko Fundazioen Elkarteak esaten du Europako Batasunean natura eta landa garapena sustatzeko ziren milioi asko beste helburu batzuetarako erabili direla. Ados al zaude?

Bai. Nekazaritza Politika Bateratua berritu egin behar da, eta enborreko bihurtu behar du bioaniztasunarekin eta klima aldaketarekin zerikusia duen guztia. Landa eremuak jendez hustea mehatxu larria da bioaniztasunarentzat, eta NPBk ez dio behar bezalako arretarik jartzen. Itsasertzen politikak edo azpiegiturenak ere ez dute aintzat hartu.

Zer egin dezakegu herritarrek?

Bioaniztasuna hobetuko duten ekintzak egin egunero, adibidez suteei aurrea hartu, olio erabilien edo produktu toxikoen isuriak saihestu, ahalik eta inpaktu txikiena duten produktuak kontsumitu, adibidez nekazaritza ekologikoaren bidez eskuratzen direnak, produktu naturalak... eta espezieen kontserbazioa gehien babesten duten aukera politikoen alde egin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto