Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: zorroko patata frijituak: Zorroko patata frijituak: zapore leherketa kurruskatsua

Zizka-mizken saileko produktu honen aldaera asko daude eta oso gustagarriak dira baina nutrizio arloko piramidearen muturrean jartzen dute, oso noizbehinka jateko elikagaien taldean alegia

 

Leku handi samarra hartzen dute mahai mota guztietan: kandelak itzaltzen direnetan, jaiotzak ospatu, kartetan jolastu, bideo-jokoetan... Guztiek atsegin dituzte eta era askotakoak daudenez -15 mota baino gehiago aurki daitezke merkatuan-, jende gutxik egiten die uko haien zaporeari. Patata frijituen industria etenik gabeko bilakaeran dago, formula erakargarriak sortu nahian; oinarrian, dena den, antzeko osagaiak dituzte guztiek: gantzak, gatza eta patataren almidoia, zeina gustagarria izateaz gain, mendekotasun-sortzailea ere baden.

Elikadura arloko industriarentzat zizka-mizka "gozoa" da oso, zalantzarik gabe; gorantz egiten ari da, eta salmentak %5 handitzen dira urtetik urtera. Aperitibo Ekoizleen Elkartearen arabera (AFAP), Espainiako Estatuko herritar bakoitzak 1,39 kilo patata frijitu jan zituen 2013. urtean. Sekula ez zuen halakorik pentsatuko George Crum-ek, patata frijituen sortzaileak, 1853. urtean bezero bati lezio bat ematea erabaki zuelarik. Sukaldari horrek Moon Lake Lodge's jatetxean lan egiten zuen, New Yorken, eta nazkatuta zegoen ohiko bezero bat beti kexaka aritzen zitzaiola, patatak behar bezain fin mozten ez zituelako, nonbait. Harekin aspertuta, fin-fin moztea erabaki zuen, sardexkarekin hartu ahal izateko baino finago. Bezeroa harrituta gelditu zen, eta oso gustura. Berehala, bezero guztiak hasi ziren espezialitate berri eta bitxi hura eskatzen. Izena ere jarri zioten: Saratoga Chips. Arrakastak jarraitu egin zuen, eta 1920. urtean patatak zuritzeko lehen makina asmatu zuten, eta chip erakoak gaur egun ezagutzen ditugunak bezalakoak hasi ziren izaten.

Era guztietakoak

Baten batek pentsa lezake Aperitibo Ekoizleen Elkarteak (AFAP) emandako datua ez dela hainbesterako ere, baina patata frijituek lekua 'jaten' diete elikagai osasungarriagoei. Gure gizartean, gero eta larriagoak dira gizentasunaren zifrak eta mokadu bakoitza da garrantzitsua. Otordu artean zizka-mizka horiek jateko ohitura izanez gero, aldatu egin daiteke dieta osasungarriaren eredua, eta ez bakarrik patatak jateagatik, baita patatekin batean gisa bereko beste zizka-mizka batzuk jateko joera izaten delako, horiek ere nutrizio dentsitate apalekoak. Askotan, ohikoa izaten da edari azukretsuak eta/edo alkoholdunak hartzea horiei "bultza egiteko".

Ezberdinak?

Lauak, kizkurtuak, zaporezkoak, hautatuak, light erakoak... Nutrizioaren ikuspegitik denak berdintsuak dira, light erakoak eta moreak izan ezik. Komeni da jakitea, dena den, zer-nolako aldea dagoen zizka-mizken eta zorroko patata frijituen artean:

  • Zizka-mizkak: ale bakoitzeko pisu gutxi dute, gehienean produktu jakin batzuen almidoietatik abiatuta manufakturatzen dira: patata, artoa, arroza, garia eta landare jatorriko beste elikagai batzuk. Horietaz gain, elikadura arloko beste osagai batzuk ere izaten dituzte. Estrusio bidez, trokelatuz edo bestelako bitarteko batzuk erabiliz egiten dira, eta jateko balio duen oliotan edo gantzetan frijituta egon daitezke.
  • Patata frijituak: osasuntsu dauden patatekin egiten dira, zuritu, garbitu, moztu eta frijitu ondoren (oliba oliotan edo beste olio eta gantz begetal batzuetan).

Azken batean, aperitiboen mundua oso zabala da. Zizka-mizkak eta patatak antzeko produktuak dira. Izena desberdina dute, bistan da, baina nutrizio balioa oso antzekoa, eta hori dela eta, dieta osasungarri batean oso noizbehinka jatekoak dira, eta neurrian betiere.

Kolaren eta arrain zopa mikatzaren zaporekoak

 

Izugarrizko aukera dago patata frijituen zaporeetan. Espainiako Estatuan, joera tradizionala da nagusi, eta urdaiazpiko zaporea dutenak maite ditu gehien jendeak, gazta zaporekoak, tipula zaporekoak eta barbakoa erakoak. Baina Txinan, esaterako, "Pepsi and Chicken" izeneko patatak daude (oilaskoa eta kola) edo "Hot and Sour Fish Soup" erakoak (arrain zopa mikatz eta minaren zaporea duten patatak). Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, hanburger eta gazta zaporekoak edo cappucino zaporekoak. Eta askoz gehiago.

Industria arazorik gabe egokitzen da kontsumitzaileen gustuetara. Eta nola egiten duen? Behin xerratu eta frijitu ondoren, ontzian sartzeko prest egoten da patata. Justu ontziratu aurretik, danbor erraldoi batzuen bidez, abiadura handian biraka jartzen dituzte eta orduan estaltzen dituzte gatzez edo zapore bakoitzari dagokion estraktuz. Zapore-emailea gainazalean gelditzen denez, berehala sumatzen da ahoan sartu orduko. Batzuetan, gatz kopuruarekin lotu ohi dugu, baina berez ez da horregatik. Zapore- edo lurrin-emaile horiek ez dute zertan izan lurrin artifizialak besterik gabe. Gero eta maizago, industriak elikagai naturalen hautsak erabiltzen ditu patatak gazitzeko. Horrelaxe lortzen da gazta edo urdaiazpiko zaporea ematea. Horrek garestitu egiten du produktua, baina, era berean, aperitibo askoz "naturalagoa" aurkezteko aukera ematen du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto