Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Analisi dokumentala egin dugu, jakiteko Espainiako Estatuan eta nazioartean zer-nolako kontrol eta zainketa sistemak dauden elikagaiak kaltegabeak eta kalitatezkoak direla bermatzeko: Bizitzak salbatzen dituzten sareak

Urtero, 600 milioi lagun gaixotzen dira munduan elikagai kutsatuak jateagatik, eta horrexegatik dira hain garrantzitsuak kontrol sistemak, bai Espainiako Estatuan erabiltzen direnak eta bai nazioartekoak

 

Bi hilabete baino ez dira pasatu elikadura arloko azken alerta gertatu zenetik. Mars multinazionalak eskaera egin zien 55 herrialderi (Espainiari ere bai) bere produktuetako batzuk merkatutik ken zitzaten, Alemaniako kontsumitzaile batek zentimetro erdiko plastiko zati bat aurkitu zuelako Snickers txokolatina baten barrenean (Herbehereetako planta batean egina zen). Konpainiak berak eskatu zuen produktu horiek merkatutik ateratzeko, norbait itotzeko arriskua egon zitekeela eta; dena den, Alemaniako agintarien esanetan, legez behartuta zegoen hori egitera.

Gisa horretako alertek egonezina eragiten dute kontsumitzaileen artean. Jendeak gero eta maizago galdetzen du nola ekoizten, lantzen eta merkaturatzen ote diren jaten dituen produktuak, eta zer-nolako kontrol sistemak ote dauden horiek kaltegabeak eta kalitatezkoak direla bermatzeko, bai kanpotik ekarritako produktuak eta bai herrialdean bertan egiten direnak. Eta ez da gutxiagorako, zeren Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia dioenez (AECOSAN), "bakterioak, birusak, parasitoak edo substantzia kimiko kaltegarriak dituzten elikagaiek 200 gaixotasun baino gehiago eragiten dituzte, hasi beherakotik eta minbiziraino".

EROSKI CONSUMERek azterketa bat egin nahi izan du jakiteko nola funtzionatzen duten elikadura arloko alertak kudeatzeko sistemek (bai Espainiako Estatuan eta bai Europako Batasunean); alerta horien helburua izaten da osasun publikoa babestea, iruzurrari eta engainuari aurre hartzea, elikagaien faltsutzea saihestea eta merkataritza sustatzea. Horretan ari dira, hain zuzen, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea da (FAO) eta Osasunaren Mundu Erakundea (OME).

Azterketa hori egiteko, zenbait iturri erabili dira: OME, FAO, EUFIC (Elikadurari buruzko Informazioaren Europako Kontseilua, ingelesezko siglekin adierazia), Europako Batzordea, AECOSAN, FIAB (Elikagaien eta Edarien Industriako Espainiako Federazioa), ELIKA (Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) eta OCU (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto