Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Dokumentu azterketa egin dugu kalitate ziurtagiri bereziak (JIB eta AGB) dituzten nekazaritzako produktuen egoera zertan den jakiteko: JIBak eta AGBak: nortasun, tradizio eta aniztasun ikurrak

2013. urtean nekazaritzako 175 produktuk zeuzkaten Espainian Jatorri Izen eta Adierazpen Geografiko babestuen zigilua (ardoak eta beste edari alkoholdun batzuk kontatu gabe)

 

Nekazaritzako produktu batek edo elikagai batek izaten duen Jatorri Izen Babestuak (JIB) eta Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB) kalitate bereziko produktua dela ziurtatzen eta bermatzen du, eta horretaz gain, adierazi egiten du zer jatorri geografiko duen, zer-nolako tradizioa eta lehengaiak dituen, eta nolako prozedurak erabiltzen dituzten ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko. Balio berezi eta bakana ematen diote produktuari.

Produktu baten jatorria eta hura egiteko motodoak zaintzea tradizioari lotutako lana izan da. Geografia izendapen zaharrenak ardoari eta oliba olioari lotuta sortu ziren, mahatsondoak eta oliobondoak oso sentiberak baitira naturako faktoreen eraginetara. Hala ere, lehenbiziko izendapen babestua aurkitzeko, XVII. mendera egin behar dugu atzera: 1666. urtean, Tolosako Parlamentuak (Okzitania, Frantzia) halaxe aldarrikatu zuen: "Roquefort bakarra dago, eta hori da Roqueforten ontzen dena antzina-antzinatik herri horretako leizeetan".

Beste kontzeptu batzuek, berriz, ez zuten jaso lege bidezko onespenik XX. mendeak ongi aurrera egin arte, honako hauek besteak beste: "adierazpen geografikoa", "jatorri izena" eta "jatorri geografikoa". Mercasa-ren arabera azokagune handiak biltzen dituen erakundea da, ordu arte "Roquefort gazta egin zitekeen Espainian eta Jerez ardoa Australian, eta halaxe egiten zen, gainera". Merkatu Bateratuarekin, ordea, arau eta muga batzuk jarri zizkieten elikagaien izendapenei.

Gaur egun, Mercasak 4.000 izendapen zerrendatu ditu mundu osoan, eta gehienak Europako Batasunean daude (EB) . Italiak ditu gehien, Frantziak ondoren eta Espainiak gero. Kalitate berezia duten produktu horiek lagundu egiten dute nekazaritza arloko industrien lehiakortasuna eta landa eremuaren bilakaera eta iraunkortasuna, eta baliagarriak dira herrialdeko produktuak atzerrian sustatzeko.

EROSKI CONSUMERek sakon aztertu nahi izan du Espainiako Estatuan kalitate zigilu bereziak (JIB eta AGB) dituzten nekazaritzako produktuen egoera zein den (salbu eta ardoarena, sagardoarena eta edari destilatuena). Horretarako, hainbat txosten eta dokumentu aztertu ditugu, egile batek baino gehiagok landuak: Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA), Mercasa enpresa publikoak eta jatorri izenen Espainiako elkarteak (Origen España); horrekin batean, Pablo de Olavide Unibertsitateko eta San Telmo Nazioarteko Institutuko adituek egindako azterlanak ere erabili ditugu esku artean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto