Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Nati Cabrera, doktorea eta teknologia eta heziketa arloan espezialista Kataluniako Universitat Oberta-n: "Seme-alaben mugikorra zaintzeak ematen duen segurtasuna itxurazkoa da"

 

Nati Cabrera doktorea eta ikertzailea da teknologia eta heziketaren arloan, eta Kataluniako Universitat Oberta-n (UOC) aritzen da irakasle. Berak etorkin digitalen sailean sartzen du bere burua. "Ez nintzen jaio Interneten aroan, baina ikasi dut tresna ahaltsua eta aldakorra dela, mundu guztiaren eskura dagoena, eta, horregatik, modu seguruan erabiltzen ikasi behar dugu", adierazi du Bartzelonako alaba honek, zeina 18 eta 19 urteko bi semeren ama ere baden. Cabrerak ez ditu asko maite gurasoek erabiltzen dituzten kontrol aplikazioak, haren ustez heziketa, konfiantza eta elkarrizketa baitira gako nagusiak. Onartzen du seme-alabak zelatatzeko aplikazioak "bolada-boladan" daudela, baina adierazi du berak ez dituela sekula erabili. Eta saiatu ere ez da egiten: "Kontrolatzea ez da heztea. Nerabeei tresnak ematea da gure betebeharra da, horrela erakutsiko diegu hazten eta Internet modu seguruan erabiltzen".

Noiz hasi zinen interesatzen Sarearekin eta haren arriskuekin?

Munduko lehen unibertsitate birtualaren sorreran parte hartzeko zortea izan nuen: UOC, 1995ean. Internet tresna ahaltsua da, aldakorra eta mundu guztiaren esku dagoena, eta, horregatik, garrantzitsua da modu seguruan erabiltzen ikastea.

Espainian, 10 urtez azpiko haurren %30ek telefono mugikorra dute, eta 12 urte bitartekoetan, %70era igotzen da portzentajea. Hortik aurrera, izugarri gora egiten du zifrak: 14 urtetan %83k daukate, halaxe ageri da Protégeles elkarteak egindako azterlan batean (GKE bat da eta Interneten adingabeak babesteko baliabideak eskaintzen ditu). Sarea arriskutsua izan al daiteke haur eta nerabeentzat?

Internet eta mugikorrak arrisku bat izan daitezke ez badira behar bezala erabiltzen. Hamar urteko haur bat ez da gai izango arriskuez jabetzeko; hori dela eta, oso egoera jakinetan erabili beharko luke mugikorra eta oso erabilera jakina eman behar lioke. Nerabeek bai, horiek jakin egin behar dute zer-nolako arriskuak dituen mugikorra desegoki erabiltzeak. Gazteek gaur egun badakite tresnak ikuspuntu teknikotik erabiltzen, baina lagundu egin behar diegu modu seguru eta osasungarrian erabiltzen.

Gurasoek mugikorra eta Internet kontrolatzearen alde al zaude?

Kontrolatu baino gehiago, iruditzen zait gurasoen jarduna heztea dela eta inplikatu egin behar dugula teknologia gure seme-alaben bizitzan nola barneratu asmatzeko; erabaki, guztien artean, non jarriko ditugun mugak.

Erabili al dituzu inoiz zure semeen mugikorrak kontrolatzeko aplikazioak? Espainiako gurasoek dagoeneko deskargatu dituzte milioi bat (GPS bidezko bilagailuak, WhatsApp mezuak zelatatzeko aplikazioak, eta abar). Gomendatzeko modukoak iruditzen al zaizkizu?

Ez ditut sekula erabili. Heziketa konfiantzatik eraiki behar da. Geokokapeneko aplikazioak, zure haurra une oroz non dagoen jakiteko aukera ematen dutenak, boladan daude, baina ematen duten segurtasuna itxurazkoa baino ez da.

Interneten, zelatatu edo hezi?

Beti hezi. Helburua da haurrek eta nerabeek Interneten erabilera baliagarria eta segurua egin dezatela, eta ez Internet ez dezatela erabili.

Hala ere, gurasoen %60k ez dute pasatzen ordubete baino gehiago seme-alabei erakusten nola zaindu behar duten beren pribatutasuna Sarean, horixe ondorioztatu du Mozillak egindako inkesta batek. Zer-nolako hiru aholku emango zenizkieke?

Lehenbizi, modu seguruan nabiga dezatela. Sare sozialetan pribatutasuna konfiguratu egin behar da, argiratzen dutena ez dadin egon mundu guztiaren eskura, eta azaldu egin behar zaie "laguna" kontzeptuak Interneten duen esanahia ez dela egiazko bizitzan duen bera. Bigarren kontuak osasunarekin du zerikusia: sareko eta berehalako mezularitzako erabilera batzuek mendetasuna eta kontzentrazio arazoak sortzen dituzte. Hirugarrena informaziorako sarbideari lotuta dago: haurrek eta gazteek beren adinari dagozkien edukiak eskuratu behar dituzte. Iragazkiak ez dira hutsik gabeak: hobe da azaltzea non nabigatu eta webgune seguru eta kalitatezkoak bilatzen erakustea.

Europak berriki onartu du datuak babesteko legeari berrikuntza bat egitea, eta horrek ekar lezake 16 urtetik beherako adingabeek gurasoen baimena behar izatea sare sozialetara sartzeko. Zer iruditzen zaizu?

Gurasoen baimenak ez du bermatzen sare sozial bat ongi erabiliko dutenik. Internet modu arduratsuan erabiltzeko, nerabeak jabetu egin behar du zer-nolako arriskuak dituen, eta hori ez da gertatuko lege batek kontuak ematera behartzen dituelako.

Dirudienez, blokeo digitala ez da eraginkorra: neska-mutilen %70ek onartu dute aurkitu izan dituztela formulak gurasoen kontrolari ihes egiteko, datu hori eman du MacAfee etxeak.

Kontrolatzea ez da heztea. Kontrolak gezurrezko lasaitasun irudipena eman digu gurasoei eta itxurazko segurtasuna. Internet modu osasungarrian erabiltzeko tresnak ematea da gure zeregina. Horrela bakarrik lortuko da haiek heltzea eta gu lasai egotea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto