Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Maria Jose Cornax, Oceana erakundeak arrantza arlorako Europan duen zuzendaria: "Espainiako herritarrek zeresan handia dugu legez kanpoko arrantzaren auzian"

 

Bakailaoa erosi eta etxera pangarik eskasena eraman. Horra hor arraina erostera joan eta kontsumitzaileei sartzen dizkieten zirien adibide bat. Oceana erakunde kontserbazionistak berriki egin duen azterlan batek oso kasu deigarriak azaleratu ditu; horien artean, Bruselan saltzen den atungorriaren %95 ez dela atungorria. Eta, hain zuzen, Bruselan egiten dira legez kanpoko arrantzaren aurkako legeak... Oceana erakundeak arrantzaren arlorako Europan duen zuzendariak dioenez, Maria Jose Cornaxek, Europako Batasunean (EB) Espainiako herritarrek dute arrantzale "piratak" izateko osperik handiena, baina ez dira bakarrak. Nazioarteko krimen organizatuaren sare gisa jokatzen dute, eta itsasoko espezieei eragiten dizkieten kalte larriez gain eta osasunari sortzen dizkioten arriskuez gain, urtean 7,3 mila milioi eurotik gorako galerak eragiten dituztela kalkulatzen da.

Zer-nolako neurria du legez kanpoko arrantzak?

Ustelkeria eta droga bezala da, oso zaila gertatzen da neurtzea. Harrapatzen duenaren berri ematen ez duen ontzi txikiaren iruzurrarekin hasi eta nazioarteko uretan munduko herrialde guztiek legez kanpo egiten duten arrantza handiraino doa.

Eta Espainian?

Espainiako herritarrek zeresan handia dugu. Iazko Eguberrietan, espainiarrenak omen ziren itsasontziak antzeman zituzten Antartikako nazioarteko uretan legez kanpo arrantza egiten, Ameriketako Estatu Batuetan asko saltzen den espezie bat harrapatzen hain zuzen, Poloko bakailaoa, desagertzeko zorian dagoena.

Zer-nolako emaitzak lortu dituzue zuen azterlanean?

Bruselako zenbait jatetxetan egindako ADN testek erakutsi dute kontsumitutako hiru arrainetatik bat ez zela esaten zuten arrain hori. Kasu batzuk oso deigarriak ziren: atungorriaren %95 ez zen atungorria eta bakailaoaren izenarekin panga saltzen zuten, Asia hego-ekialdean baldintza txarretan hazten duten arrain bat. Europan erabakitzen duten politikariei erakutsi nahi genien haiei ere sar diezaieketela ziria, neurriak har ditzaten. Eskari asko iritsi zaizkigu EBko administraziotik. Eta ez da azterlan bakarra. CSICek egin zuen beste bat Katalunian, eta atun gorriaren iruzur ezkutua aurkitu zuen.

Iruzur ezkutua?

Kontsumitzaile batek moja motako atuna erosten zuenean, atungorria saltzen zioten. Legez kanpo harrapatua zen eta beste espezie baten izena erabiliz ezkutatzen zuten. Zigorra jaso edo saltzeko aukera galdu baino nahiago dute gutxi irabazi.

Nola harrapatu daitezke legez kanpoko arrantzale horiek?

Nazioarteko krimen antolatuko sare gisa jokatzen dute. Oso zaila da identifikatzea. Hirugarren herrialde baten bandera daramaten ontziak erabiltzen dituzte, Indonesiakoa edo Nigeriakoa, eta Panama, Belize eta gisako paradisu fiskaletako enpresa fantasmen bidez lan egiten dute. Hala ere, vox populi da horien atzean Espainiako herritarrak badaudela. Hain da larria, Interpol ere hasi da neurriak hartzen pirata horiei mundu guztiko portuak ixteko.

Zein herrialdetan dago arrantza pirata gehien?

EBn Espainiako herritarrek dugu osperik handiena, garrantziagatik edo luzaroan aritzeagatik (90eko urteetatik, armadore berak identifikatu izan dira). Baina badira beste herrialde batzuk ere, ontzijabeak dituztenak edo bitartekari aritzen direnak. Europan merkatu guztietatik sartzen dira legez kanpoko produktuak, eta jokalari handietako bat Txina da, hari buruzko daturik ez dagoen arren.

Ez zaie legea betearazten?

EBk legez kanpoko arrantzarentzat duen araudia ez zaie berdin ezartzen herrialde guztiei. Espainiak asko indartu du mugetako kontrola, baina baztertzen diren produktuek beste herrialde batean buka dezakete, Alemanian edo Herbehereetan, adibidez, non araudia ez duten ezartzen hain modu eraginkorrean. EBk txartel horiak eta gorriak darabiltzan sistema bat sortu du laguntzen ez duten herrialdeentzat. Belizeri eta Gineari, adibidez, atera zaie txartel gorria, eta galarazia dute EB-ra esportazioak egitea.

Espainiak hobetu al du iruzur horren kontrola?

Espainia denen buru jarri da araudia ezartzeko orduan. Betebehar morala zuen nazioartean aspalditik daukan irudi txarragatik eta Espainiako arrantza industriari ekarri dion kalteagatik.

Nola eragiten digu arazo honek?

Espezieen kontserbazioari eragiten dio, estatuei eta sektoreari, galera ekonomikoengatik, baita lan eta giza eskubideei eta osasunari ere.

Zer egin dezakegu kontsumitzaile gisa?

Iristen zaigun arraina legezkoa eta eredu iraunkorrekin harrapatu dela bermatu behar duen lehena administrazio publikoa da, baina herritarrek kontzientzia gehiago har dezakete. Oilaskoa, txahalkia edo txerrikia, zer saltzen diguten berdin balitzaigu bezala da, guztia haragia denez; bada, arrainarekin horixe gertatzen da. Arrantzako baliabideak eta itsasoa herritarrenak dira, eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieten ondarea da.

Zer egin behar lukete erakundeek?

Badago berriki onartu den araudi bat, 2014ko abendukoa, zeinak behartu egiten dituen saltokiak kontsumitzaileari informazioa ematera espeziearen inguruan, zer izenekin ezagutzen den, nondik datorren eta nola arrantzatu duten. Baina ez da ari betetzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto