Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: pizzak: Pizzak, Italiako zapore biribila mahai gainean

Noizbehinka jatekoak dira, baina badira aukera osasungarriagoak, adibidez etxean egindako pizzak, osoko irinarekin prestatuz gero, gaztarik gabe (edo oso gutxirekin), hestebeterik gabe eta gatz gutxirekin (hobe iododuna bada)

 

Segundo bakoitzean 350 pizza zati jaten dira munduan, eta urtero bost mila milioi pizza saltzen dira. Bi datu horiek emanda, erraz ulertzen da Italiako errezetarik adierazgarriena, pizza, ez dela nolanahiko elikagaia. Historiak esaten digu pizza hitza Italian agertu zela lehenik (Kristo ondorengo 997. urtean), baina aurkitu izan dira oso antzeko produktuen erregistro goiztiarragoak ere, Neoliko garaitik hasita hain zuzen. Badakigu egiptoarrek, erromatarrek eta greziarrek prestatzen zituztela ogi lauak zenbait osagairekin onduak. Antzinako greziarrek, esaterako, plakous izeneko ogi lau bat egiten zuten, eta belarrekin, tipularekin eta baratxuriarekin ontzen zuten; etruskoek, berriz, focaccia egiten zuten, hori ere ogi laua, eta olibekin estaltzen zuten besteak beste.

Espainiko elikaduraren historiak ere baditu nolabaiteko zerikusia duten errezetak, coca delakoa adibidez (gozoa edo gazia), Katalunian, Valentzian eta Balearretan jan ohi dena. Are gehiago, munduko beste herrialde batzuetako elikaduraren historia aztertzen badugu, horietan ere aurkituko ditugu oso antzeko elikagaiak, bai Europako zenbait herrialdetan eta bai beste kontinente batzuetakoetan ere.

Nolanahi ere, pizzaren historian, bada nahitaez aipatu beharreko data bat: 1889a. Urte horretako uztailaren 11n, Italiako erreginak, Savoiako Margaritak, Napoli bisitatu zuen. Agian aspertuta zegoelako Frantziako goi sukaldaritzarekin, herritarrek jaten zuten gauza bera nahi zuela esan zuen. Eta Brandi pizzeriara joan ziren. Han, Raffaele Esposito sukaldariak pizza berezi bat prestatu zuen, tomatea, mozzarella eta albahaka zeramatzana, Italiako banderaren hiru koloreak irudikatzeko. Dirudienez, Margarita erreginak atsegin handiz jan zuen, eta ordudanik, haren izena hartu zuen pizza mota horrek, Margarita pizza, eta oso litekeena da erreginak egindako harrera ona mugarria izatea Italiako pizzaren historian. Nolanahi ere, 1940. urtea arte pizzak ez zituen gainditu Italiako mugak, halaxe dio, behintzat, Carol Helstosky historiako irakasleak Pizza: A Global History liburuan (Pizza: historia global bat).

Benetakotasuna

Lehenbiziko pizzeria, gaur egun ezagutzen ditugun horien modukoa, Antica Pizzeria Port'Alba izenekoa izan zen. Napolin sortu zen, 1738an, kalean pizza saltzen zutenei laguntza emateko, nahiz eta ofizialki ez zuten inauguratu 1830. urtea arte, hiriaren erdian. Bezerorik gehienak herritar xumeak zirenez, pizzek osagai gutxi izaten zituzten gaur egungoen aldean (era guztietako produktuak jartzen zaizkie egun gainean).

Beste pizzeria garrantzitsu bat Da Michele da; zertxobait geroago sortu zuten, 1870ean, Napolin hori ere. Pizza saltzen duten toki purista horretan eta beste batzuetan, bi pizza mota bakarrik emango dizkigute. Da Michele pizzeriaren web-orrian bertan azaltzen da horren arrazoia. Hor esaten dute maisu pizzagileen bost belaunaldik jarraitu dietela sortzailearen tradizioari eta jarraibideei (Michele aitona). Napolitar pizza bi eratakoa baino ez dela azpimarratzen dute, Margarita eta Marinera, eta horiek egiterakoan ez dela "zaborra" erabili behar, "horrek aldatu egin dezakeelako horien zaporea eta munduan hain ospetsu egin dituen benetakotasuna".

Bi pizza mota horiek, italiar askok gehien maite dituztenak, aski plater sinpleak dira, hasieran ziren bezalaxe. Lehen aipatu dugu zein diren Margarita pizzaren oinarrizko osagai (urriak). Marinera esaten zaionak ez ditu askoz gehiago: tomatea, oreganoa, baratxuria eta oliba olio birjina estra. Izen horrek ere badu bere historia: arrantzaleen andreek prestatzen zuten pizza hori, senarrak Napoliko badian arrantza egitetik itzultzen zirenerako.

Benetakotasuna oso kontu larria da gastronomia tradizionalean. Eta pizza ez da salbuespena. Hain zuzen, badago erakunde bat arau jakin batzuk ematen dituena egiazko napolitar pizza egiteko: Associazione Verace Pizza Napoletana delakoa (Egiazko Napolitar Pizzaren Erakundea). 1984an sortu zen, eta mundu osoan "egiazko napolitar pizzak" egiten dituzten pizzeriak hautatzen ditu eta haien filosofia zabaltzen du. Haren lanak emaitza onak eman ditu. 2009an, izan ere, napolitar pizza "Espezialitate Tradizional Bermatua" izendatu zuen Europako Batasunak.

Eta Espainian?

 

Espainian, zalantzarik gabe, Italian baino askoz pizza gutxiago jaten da. Datu batzuen arabera, italiar batek urtean 500 euro gastatzen ditu batez beste pizzerietan, iparramerikarrek gastatzen dutena halako lau (haiek ere kopuru handietan kontsumitzen dute pizza).

Espainia urruti dago zifra horietatik. Datu adierazgarri bat DBK aholkulari etxeak 2013. urtean egindako azterketak eman zuen. Hor agertu zenez, oso ohikoa da Espainiako pizzeriak ixtea eta batez besteko fakturazioa jaistea. Txosten horrek dio Espainian 1.130 pizzeria daudela, Italian baino askoz ere gutxiago (gisa horretako 25.000 lokal baino gehiago daude, eta urtean 5,3 milioi euro fakturatzen dituzte). Egia da Italian jende gehiago bizi dela Espainian baino (60 milioi lagun Italian eta 47 milioi Italian), baina hori ez da halako aldea egoteko arrazoia. Proportzioan, Espainian 20.000 pizzeria egon behar lukete, eta 1.000 pasatxo daude. Alde handia dago, beraz.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto