Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: mazapanak, mantekadoak eta polboroiak: Mazapanak, mantekadoak eta polboroiak, Eguberrietako mokadu gozoak

Eguberrietako gutizia horiek ugari ematen dituzte gantzak eta azukreak, eta horregatik, noizbehinka jatekoak dira

 

Espainian ohikoak diren postreen artean, badira bi bereziki tentagarriak eta Eguberrietan ia saihestu ezinekoak: mazapanak eta, batez ere, mantekadoak. Nork egingo dio muzin polboroi bati, halako testura, zapore eta lurrin erakargarriak izanik (berez, mantekado mota bat da), nahiz eta orduantxe bukatu bazkari edo afari oparoa? Elikagai atsegin horiek, izan ere, haurtzaroa ekartzen digute gogora gutako askori, haurtzaroa eta garai horretan Eguberriek izaten duten magia kutsua.

Eguberrietako gozo hauek urte osoan sustatzeko ahalegina egiten da, baina, hala ere, ekoizten den zatirik handiena Eguberrietan kontsumitzen da. Etxe gutxitan falta izango da mantekado motaren bat Eguberrietan. Nondik ote dator arrakasta hori? Ezin esan marketinaren eraginez denik, tradizioak eta zapore gustagarriak ematen dieten indarragatik baizik, bi ezaugarri horiek askoz ahalmen handiagoa dute-eta edozein iragarkik baino.

Mantekadoak: jatorri bitxia eta nazioarteko arrakasta

Mantekadoen osagairik aipagarrienak txerri gantza, irina eta azukrea dira (txerri gantzari manteca esaten zaio gaztelaniaz, eta hortik datorkion izena). Garai batean, dirudienez, kopuru handietan izango zituzten zereala eta esneko txerriaren gantza, eta hortik sortu izango zen. Hala izan edo ez, gaur egun txarri gantzak baino kaloria gutxiago duten beste osagai batzuk erabiltzen dituzte, besteak beste esnearen gantza eta baita oliba olioa ere (azken horiei "polboroi begetarianoak" esaten diete).

Herri batek baino gehiagok aldarrikatu izan du mantekadoak han sortu direla, baina herria gorabehera, gauza jakina jatorria Andaluzian izan zuela, hori ez du inork zalantzan jartzen. Eta gaur egun ere hantxe dago horien ekoizpenaren eta industrializazioaren bihotza, Sevillako Estepa herrian.

Mantekadoei buruzko datu bitxi batek esaten du, XVI. mendean sortu arren, merkatuetara ez zirela iritsi XIX. mendea arte. Dirudienez, Filomena Micaela Ruiz Tellez andreak (La Colchona goitizena zuen) senarrari behin eta berriz esaten zion, hura garraiolaria izaki, merkatuz merkatu zebilenean saldu zitzala berak egindako mantekadoak. Garraiatzean hondatu ez zitezen, emakume buru argi hark pentsatu zuen lehortzea izango zela onena. La Colchonaren ideiak arrakasta handia eduki zuen, eta, denbora gutxian, hamar fabrika txiki baino gehiago zabaldu ziren Estepan. 2011. urtean, Estepako mantekadoak "Adierazpen Geografiko Babestu" izendatu zituzten, 1246/2011 Araudiari esker.

Mantekado esaten denean, leku guztietan ez dute ulertzen modu berean, denek ez baitiote adiera bera ematen. Kuban eta Filipinetan, adibidez, izozki krematsu bati esaten diote mantekadoa, zeina gurina (mantequilla gaztelaniaz) eta banilla nahasiz egiten baita, nahiz eta horren oinarrian ere Andaluzian sortu zen mantekado hori egon. Eta hain urruti joan gabe, Bizkaiko hainbat herritan ere "mantakaua" esaten diote izozki bolari. Bitxikeria gisa, interesgarria da jakitea Filipinetako independentzia aldarrikapena berretsi ondorengo oturuntzan, 1898an, mantekadoak zerbitzatu zituztela. Texasen ere badira mantekadoak ("hauts ogia" esaten diete).

Mantekado mota bat baino gehiago dago. Indutriako eta Elikadura Merkatuetako Zuzendaritza Nagusiak 2009ko azaroaren 19an hartu zuen Erabakian ageri dira mota nagusiak; agiri horretan, baben nazional iragankorra eman zitzaion «Mantecados de Estepa» adierazpen geografiko babestuari. Honako hauek dira:

  • Kanelazkoa.
  • Etxean egina eta artisau erakoa.
  • Oliba olio birjina estraz egina (txerri gantzaren ordez oliba olio birjina estra erabiltzen da).
  • Almendrazkoa.
  • Kokozkoa.
  • Kakaozkoa.
  • Limoizkoa.
  • Hurrekin egina.
  • Banillazkoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto