Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Azterketa dokumentala egin dugu jakiteko gaur egun zertan diren kontsumitzaileek egiten dituzten erreklamazioak eta informazio eskaerak: Kontsumitzaileek 3.000 kexa eta galdera baino gehiago egiten dituzte egunean

Finantza zerbitzuekin eta telekomunikazioekin zerikusia dutenak dira arlorik aktiboenak kontu horietan

 

Urte sasoi honetan, Eguberrietan, izugarri handitzen da kontsumoa. Bategatik izan edo besteagatik, Eguberri sasoi honetan kontsumitzaileek errazago irekitzen dute diru zorroa. Deloitte aholkulari etxeak azterketa bat egin du Eguberrietako merkataritza jardunaren inguruan, eta hor ageri diren kalkuluen arabera, Espainiako Estatuko herritar bakoitzak 684 euro gastatuko ditu batez beste, iazko urterako kalkulatu zena baino %10 gehiago.

Kontsumo garai honetan (neurriz kanpokoa ere izaten da askotan), kontuan hartu behar da kontsumoari lotutako erabakiek (erosketak egiteak eta eguneroko erabilerak) eragina dutela herritarren bizi kalitatean. Are gehiago, Manuela Lopez Besteiro Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluko presidente andrearen ustez (CCU), zentzuz kontsumitzeak lagundu egiten du merkatuak beharrezko gardertasuna izan dezan, "prezioen erregulatzaile gisa eta baita herrialde baten hazkunde ekonomikoaren adierazle, arrazoi eta ondorio gisa ere".

Hori dela eta, kontsumitzaileek kritikoak izan behar dute, aktiboak eta arduratsuak. Kontsumitzaile trebatuagoa eta informatuagoa adi dagoen kontsumitzailea da, kontsumo aukera seguruagoak egingo dituena eta irizpide gisa ardura eta iraunkortasuna erabiliko dituena. Hortaz, jakin egin behar du eskubideak legez babestuta dituela: Espainiako Konstituzioaren 51. artikuluak babesten ditu, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorrak eta autonomia erkidego bakoitzak, bere eskumenen arabera, kontsumitzailea babesteko egin dituen arauek ere bai.

Kontsumitzailearen sentipenak aztertu

Ildo horretan, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du gaur egun zertan den erreklamazioen eta galderen gaia, hori aztertuz jakiteko herritarrek zer-nolako ikuspegia duten jasotzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen inguruan. Horretarako, zenbait iturri erabili dira: Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia, Espainiako Kontsumo Institutua (INC), Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseilua (CCU) eta kontsumitzaileen zenbait elkarte.

Horretaz gain, Eguberrietan kontrolik gabe gastatu ez dezaten, EROSKI CONSUMERek aholku sorta bat eman nahi izan die kontsumitzaileei, kontsumo arduratsua, zentzuzkoa, jasangarria eta solidarioa egin dezaten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto