Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: landare olioak: Landare olioak, oliba oliotik harago

Bateragarriak dira dieta osasungarriarekin, eta bitaminak eta herdoilaren aurkakoak ematen dituzte, besteak beste omega-3 eta omega-6 gantz azidoak eta E bitamina

 

Nutrizioaren zientzia erritmo bizian ari da aurreratzen, eta horrek ezinegona eragiten die zenbait pertsonari ("egunero gauza bat esaten digute", pentsatzen dute), nahiz eta aurrerapen horiek albiste onak ekarri gure osasunarentzat. Ikerkuntzaren arloan azken urteetan egin den aurrerapenik handienetakoari esker, orain badakigu landare jatorriko olioak guztiz bateragarriak direla dieta osasungarriarekin. Oraintsu arte, izan ere, olio horietako batzuek zalantzak eragiten zizkieten nutrizio arloko adituei, adibidez ekilore olioak.

Oliba olioa: osasungarria, ez miragarria

Mediterraneoko dietaren ikurretako bat, zalantzarik gabe, oliba olioa da. Ikerlan askok lotzen dituzte oliba olioa eta osasunari ustez egiten zaizkion onurak. Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak, ordea (EFSA siglak ditu ingelesez, eta hark erabakitzen du elikagai batek osasun adierazpenenen bat eraman dezakeen edo ez), honako baieztapen hau baino ez du onartzen oliba olioarentzat: "Oliba olioaren polifenolek babestu egin dezakete odoleko kolesterola oxidaziotik". Horretarako, olioak bost miligramo hydroxytyrosol (polifenol mota bat da) eman behar ditu, gutxienez, 20 gramo oliba olio bakoitzeko.

EFSAk, hortaz, ez du uzten Europan honako adierazpen hauek jartzea oliba olioari: "sustatu egiten du bihotzaren osasuna", "erregulatu egiten ditu triglizeridoen kontzentrazioak", "zifra normaletan eusten die odoleko kolesterolari eta glukosari", edo "larruazala babestu egiten du eguzkiaren izpi ultramoreen kalteetatik". Eta ez du uzten, ez dagoelako baieztapen horiei eusteko moduko froga erabatekorik. Are gehiago, Antonis Zampelas doktoreak Atherosclerosis aldizkariaren 2013ko azaroko zenbakian adierazi zuenez (Atenasko Unibertsitateko Nutrizio Ataleko kidea da), baliteke Mediterraneoko dietak kolesterol mailarentzat dakartzan onurak gehiago izatea fruitu lehorren ondorio oliba olioaren ondorio baino.

Edonola ere, oliba olioak ugari izaten dituenez zenbait mantenugai, E bitamina adibidez, baliteke etiketan idatzita agertzea mantenugai horiek zer-nolako funtzioa duten gure organismoan. Gisa horretako adierazpenek eta oliba olioak osasunari egiten dion onura neurriz kanpo goraipatzen duten adierazpenek ez dute eragin behar desorekarik dietaren arloan (goraipamen horiek maiz samar zabaltzen dituzte komunikabideek eta osasun arloko profesional batzuek). Hain zuzen, Ameriketako Nutrizio eta Dietetika Akademia kezkatua dago oliba olioaren ezaugarriak gehiegi handitzen direlako gaur egun, eta halaxe aitortzen du 2014. urtean Journal of the Academy of Nutrition and Dietetics aldizkarian argitaratu zuen dokumentu batean (dietako gantzen inguruan zeukan jarrera argitzeko dokumentua zen).

Laburbilduz, inork ez du zalantzan jartzen oliba olioa onuragarria izan daitekeela osasunarentzat (batez ere, animalia jatorriko gantzen ordez erabiltzen bada), baina ez da egokia uste izatea elikagai hori bera bakarrik aski dela dieta eredu desorekatu bat hobetzeko. Era berean, ez dator bat errealitate zientifikoarekin (eskura dauden ikerlanetan hala ageri delako) eta, hortaz, ez daiteke esan beste olio batzuk kaltegarriak direla edo ez ditzaketela sortu oliba olioari atxikitzen zaizkion mesede eta onuren antzekoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto