Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Azterketa dokumentala egin dugu jaiotza kopurua nazioartean eta Espainiako Estatuan nola dagoen jakiteko: Jaiotzak jaitsi eta jaitsi ari dira. Espainiako Estatuan 18,7 haur jaio ziren 1.000 pertsonako 1976. urtean, eta 2014an, aldiz, 9 baino ez.

Adituek behin eta berriz nabarmendu dute ugalkortasuna laguntzeko politikak jarri behar direla abian lehenbailehen; besteak beste, seme-alaben kostuak birbanatzea proposatzen dute, lanaldia berrantolatzea eta aitatasun eta amatasun baimenak emateko politikak berrikustea

 

Jaiotza tasa kezka iturri handia da gaur egun herrialde askotan, eta Espainiako Estatuan ere halaxe da. Hamarkada batzuk badira ordezkatze tasara iristen ez dela; tasa hori 2,1 haurrekoa da emakume bakoitzeko, eta horixe da gutxieneko ugalkortasun indizea populazioak denboran iraun dezan bolumenik galdu gabe.

Ugalkortasun tasa egokiari esker, gizarteek eutsi egin diezaiokete ongizate mailari eta hazkunde ekonomikoari. Paul Wallace ekonomialariaren arabera, "gizarte baten inbertsio nagusia bere buruari segida ematea izan behar du". Izan ere, ugalkortasun indizeak modu jarraituan jaisten badira, populazioa zahartzeak eragin kaltegarria izan dezake BPGaren hazkundean. Espainiako Estatuan muturrekoa da egoera, jaiotza tasak jaitsi eta jaitsi ari direlako; kalkuluen arabera, adineko herritarrenganako mendekotasun ratioa %140 handituko da 2050. urterako.

Bestalde, jaiotzen auzia funtsezkoa da gizakiarentzat, ez baita ahaztu behar haurrak izatea bizitza honetako desiretako bat dela herritar askorentzat. Hain zuzen, herrialde aurreratuetako gizon-emakumeek bi haur edo gehiago edukitzeko asmoa agertzen dute. Baina alde handiak ari dira sortzen herritarrek izaten duten haur kopuruaren eta izan nahi luketenaren artean. Espainian, adibidez, emakumeen %30ek haur bakarrarekin etsi behar izaten dute.

Egoera horren aurreran, EROSKI CONSUMERek lehen eskutik aztertu nahi izan ditu datu estatistikoak, ugalkortasunaren egoera nola dagoen jakiteko bai munduan eta bai Espainiako Estatuan ere. Datu horiekin, jaiotza tasaren arazoak zer-nolako bilakaera izan duen ikus daiteke. Horretarako, nazioarteko erakundeek berriki argitaratu dituzten zenbait ikerketa berrikusi ditugu (Nazio Batuak eta Datuen Munduko Bankuak), baita Espainiako erakundeek egindakoak ere (INE Estatistika Institutuak emandako datuak, besteak beste).

Ondorio nagusia da herrialde aurreratuak galtzen ari direla ugalkortasuna, eta Espainia ere horien artean dago. Europako herrialde batzuk hasi dira neurriak hartzen joera hori iraultzeko, eta lortu ere egin dute ugalkortasun tasa orekatuari eustea.

Espainian ez da neurririk hartu, eta joerak lehengo bera izaten jarraitzen du: jaiotza tasak behera eginez jarraitzen du. Hori dela eta, adituek behin eta berriro diote ugalkortasuna laguntzeko politikak jarri behar direla abian, horrela jarraituz gero etorkizuna ez baita izango batere itxaropentsua.

KONPARAKETAKO TAULA

Jaiotzak, jaiotza tasa eta ugalkortasuna Espainian. Bilakaera
Urteak Jaiotzak Jaiotza Tasa Gordina Ugalkortasun Adierazle Koiunturala (haur kopurua emakume bakoitzeko)
1976 677.456 18,7 2,80
1981 533.008 14,1 2,03
1986 438.750 11,4 1,56
1990 401.425 10,3 1,36
1995 363.469 9,2 1,17
2000 397.632 9,9 1,23
2001 406.380 10,0 1,24
2002 418.846 10,1 1,25
2003 441.881 10,4 1,30
2004 454.591 10,6 1,32
2005 466.371 10,6 1,33
2006 482.957 10,8 1,36
2007 492.527 10,9 1,38
2008 519.779 11,3 1,44
2009 494.997 10,6 1,38
2010 486.575 10,4 1,37
2011 471.999 10,1 1,34
2012 454.648 9,7 1,32
2013 425.715 9,1 1,27
2014 426.303 9,1 1,32
ITURRIA: Espainiako Estatistika Institutua (INE).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto