Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Jesus Salido Navarro, Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioaren lehendakaria (CEAPA): "Ez gara etxeko lanen aldekoak gaur egun erabiltzen diren moduan eta daukaten formatuarekin"

 

Garbi diote. Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioan (CEAPA) ez daude ados etxeko lanekin, ez behitzat gaur egun erabiltzen diren moduan. Erakunde horretako presidenteak, Jesus Salido Navarrok, nabarmentzen du estresa eragiten dutela ikasleengan eta tentsioak eragin ditzaketela familien artean. Horretaz gain, iruditzen zaie gizarte desberdintasunak eragiteko faktore bat izan daitezkeela familien baldintza ekonomikoen eta formazio ezaugarrien arabera. Haren iritziz, hauxe da arazoaren muina: edukia ez omen dute azaltzen ikasle guztiek ulertzeko moduan eta egintzat ematen omen dute eskolaz kanpokoarekin osatuko dela ulertzeko falta den hori. "Hortik dator etxeko lanak agindu eta egiteko behar zabaldu hori". Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen du ikasle guztien beharrizanetara egokituko den ikasketa metodologia bat ezartzea.

Etxeko lanak, bai edo ez?

Gaur egun erabiltzen diren moduan eta daukaten formatuarekin, ez.

Etxeko lanek estresa eragin al diezaiekete haurrei?

Bai, ez egitearen ondorioek eragiten duten presioarengatik. Eragina izaten du ebaluazioan eta azken notan, eta ikasleek lehendik duten zama handiari eransten zaio eta lehentasuna hartzen du aisialdiko beste jarduera batzuen ondoan, nahiz eta horiek ere beharrezkoak diren ikasleen garapen osorako.

Etxeko lanek gizarte desberdintasunak eragin al ditzakete?

Jakina. Familien ordutegia, prestakuntzak, ezagutzak transmititzeko gaitasuna... asko aldatzen da eta baldintzatu egiten du seme-alaben ikaskuntza. Gainera, notei eragiten dienez, kontuan hartzen dira ikasturtea gainditzeko. Ondorioz, familiek eskola partikularrak edo akademiak bilatzen dituzte, eta, horrela, familien gaitasun ekonomikoaren mende gelditzen da bilakaera akademikoa.

Ikastetxe guztietara zabaldu behar al lirateke errefortzu zerbitzuak?

Errefortzua ez da konponbidea etxeko lanentzat eta ez du zerikusirik horien zamarekin. Edonola ere, komenigarria litzateke ikastetxe guztietara zabaltzea. Ikastetxe batzuetan, Hezkuntza Sailak aukera ematen du doako errefortzua izateko, baina ez dute eskatzen eta, aldi berean, akademietara joateko gomendatzen diete familiei.

Oro har, etxeko lanen alde al daude familiak?

Familiek irakasleen gomendioei jarraitzen diete. Irakasle batzuek ez dute bidaltzen etxeko lanik eta beste batzuek bai; eta familia batzuk etxeko lanen alde daude eta beste batzuk ez.

Etxeko lan gehiegi bidaltzeak eragin al diezaioke gurasoen eta seme-alaben arteko harremanari?

Eragiten dio, zeren etxeko lanak egitea jartzen baita familiako beste edozein jardueraren eta aisialdiko jardueren aurretik. Irakasleen gomendio bat izaten da, ez familien hautua. Gainera, kalte egiten dio gurasoen eta seme-alaben arteko harreman afektiboari, gurasoek jarraipena egiten baitiete seme-alabei, zaindu egiten dituzte eta atzetik ibiltzen zaizkie etxeko lanak egiteko, eta horrek tenkatu egiten du harremana.

Lehen Hezkuntzan, galarazita daude etxeko lanak. Gurasoek ba al dakite hori?

Etxeko lanak ez egitearen ondorioz kalifikazioa apaltzeak berekin dakar gurasoek arau hori onartzea. Irakasleei dagokienez, askok beren katedra askatasunean eta beren programazio didaktikoen ebaluazio irizpideetan sartzen dute jardunbide hori, eta, hortaz, hezkuntza komunitate guztiak onartzen duen arau bihurtzen da. Zenbait faktorek eragin dezakete irakasleek erabaki hori hartzea; adibidez, curriculum guztia emateko presioak, ratioak handitzeak eta kanpo probak egiteak.

Zer-nolako funtzioa bete behar dute etxeko lanek Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan?

Eskola ordutegitik kanpo ariketak egitearen funtzio bakarra izan behar du eguneroko bizitzan txertatzea ikasgelan bereganatu dituzten ezagutzak. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, borondatezkoa izan behar du curriculumari dagozkion ariketa horiek egitea, eta gai edo eduki jakin bat sendotzeko erabili behar da.

Zer-nolako zeregina dute irakasleek?

Sarri askotan, arazoa izaten da edukia ez dutela azaltzen ikasle guztiek ulertzeko moduan eta egintzat ematen dutela eskolaz kanpokoarekin osatuko dela ulertzeko falta den hori. Hortik dator etxeko lanak agindu eta egiteko behar zabaldu hori. Beharrezkoa da ikasle guztien beharrizanetara egokituko den ikasketa metodologia bat ezartzea. Bestalde, eskolako ordutegiak ere badu eragina etxeko lan kopuruan. Lanaldi jarraituko ikastetxeek gehiago izaten dituzte, murriztu egiten dutelako eskolen iraupena, ez delako izaten hainbesteko atseden tartetik batetik bestera, ikaskuntza erritmoa bortxatu egiten delako ulermenaren kaltetan, eta, gainera, irakasleek eta familiek barneratuta bezala dute arratsalde guztia libre dutela etxeko lanak egiteko.

Eskolaz kanpoko jarduerak ere etxeko lanak egiteko beste modu bat al dira?

Bai, curriculumeko jardueraren bat sendotzeko egiten direnean, adibidez beste hizkuntza batean egindako jarduerak, baina ez jolas jardueraren bat egiteko direnak. Haurrak berak nahita eskolaz kanpo egiten dituen jolas eta kirol jarduerak ez lirateke sail horretan sartuko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto