Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: edari begetalak: Edari begetalak: ordezko arrakastatsuak

Edari horiek eta ohiko behi esnea alderatuta, hiru mantenugaitan ageri da alderik handiena: kaltzioa, zuntza eta gantz saturatuak

 

Edari begetalak estraktu likidoak dira, lekaleetatik ateratzen direnak (sojatik, esaterako), fruitu lehorretatik (almendratik, adibidez) eta zerealetatik (olotik, arrozetik...). Laburbilduz, hauxe izaten da prozesua: alea beratzen jartzen da lehenbizi, eho egiten da gero eta, azkenik, iragazi. Hortik ateratzen den likidoak era bateko edo besteko nutrizio balioa izango du, eta kopuru batean edo bestean emango ditu proteinak, gantzak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak, likidoa lortzeko erabili den sistemaren eta lehengaiaren arabera. Sarritan, ekoizleek zenbait mantenugai eransten dizkiote likidoari, behi esnearen antzeko osaera izan dezan. Hori dela eta, zenbaitetan "behi esnearen ordezko" izendatzen dira edari horiek. Hortxatari, adibidez (tuberkulu batetik dator, txufatik hain zuzen), azukre dezente eransten diote. Arrazoi horregatik, eta osaeraz behi esnearen oso bestelakoa delako, ez dugu sartu gida honetan aztertu ditugun edarien artean.

Jatorria, oso antzinako errota batean

Edari begetalak ez dira berriak. Jendeak uste duen baino aspaldikoagoak dira. Dirudienez, Kristo aurreko 200. urtean hasten da horien historia, urte horretako harrizko errota bat aurkitu baitute, itxuraz soja beratuari likidoa ateratzeko erabiltzen zena. Zehazki, Huainam-en aurkitu dute (Txina) eta Han dinastiarena izan omen zen. Edari begetalen historiak, hortaz, 2.000 urte baino gehiago ditu, nahiz eta mendebaldean ez ziren zabaldu XIX. mendea arte.

 

Bistan da, errota bat baino gehiago behar izan zen horretarako. Soja edariak zapore sendo samarra izaten zuen hasieran, eta nahiko desatsegina gertatzen zen mendebaldeko herritar gehienentzat; XX. mendean, ordea, metodo berri bat asmatu zuen soja prozesatzeko, eta horri esker handitu zen soja edariaren arrakasta (horrek, zeharka, areagotu egin zuen gainerako edari begetalen kontsumoa ere). Almendra esnea, berriz, ohiko edaria omen zen Erdi Aroan, bai islamaren munduan eta bai kristautasunarenean ere.

Gaur egun, kontsumitzaileok gero eta joera handiagoa dugu behi esnearen ordezkoak erosteko, adibidez, soja esnea, olo esnea edo almendraz egina. Gure garaiko 2000. urtea baino lehen ere hartzen genituen edari horiek, baina urte horretatik gaur egun arte, bikoiztu egin da produktu horiek hartzeko joera.

Eskaintza gero eta ugariagoa eta askotarikoagoa da: orain dela urte batzuk arte, elikagai naturalak eskaintzen zituzten kooperatibetan eta dietetikako dendetan baino ez zitezkeen erosi produktu horiek, eta gaur egun, berriz, ohiko supermerkatuetan ere badira. Era berean, edari horietara jotzen duen pertsona multzoa ere asko handitu da. Lehen, barazki-jaleek eta alergiaren bat zutenek baino ez zituzten hartzen, eta orain, berriz, beste hainbat herritarrek ere hartzen dituzte.

Izan ere, barazki-jaleen edo erdibarazki-jaleen kopurua handitu egin da, eta alergiak eta elikadura arloko intolerantziak ere lehen baino gehiago diagnostikatzen dira (autodiagnostikorik ere ez da falta), adibidez, behi esnearen proteinarekiko alergia edo laktosarekiko intolerantzia; horren guztiaren ondorioz, edari begetalek lehen baino toki handiagoa hartu dute merkatuan.

Baina zaporeaz, alergiez eta intolerantziez gain, beste faktore batek ere eragin handia izan du edari begetalek halako arrakasta izan dezaten: esaten da (oinarri handirik gabe bada ere) behi esnea dela gaixotasun kronikoen egungo tasetan eragin handiena duen elikagaietako bat eta beste gaitz arinago batzuekin ere baduela zerikusia, adibidez mukiekin.

Nahiz eta ongi frogatu den esneak eta mukiek ez dutela zerikusirik, eta nahiz eta datu zientifiko zorrotz gutxi dagoen esnea eta gaixotasun akutuak edo kronikoak lotzeko, komunikabideek, interesa duten zenbait sektorek eta prestakuntza urrikoak baina oso mediatikoak diren zenbait pertsonaiak lagundu egiten dute behi esnea "kaltegarria" delako ustea zabaltzen. Uste hori, dena den, inolako oinarririk gabea da.

Ez elixirrak eta ez pozoia: dieta arloko mitoen pisua

Soja edaria da ezagunena, hein batean behi esnearen antzekoa duelako nutrizio osaera; alderik handiena kaltzioan dago, eta horregatik eransten diote mantenugai hori. Gertutik jarraitzen diote olo edariak eta arroz edariak.

 

Hala ere, aipatzekoa da Ameriketako Estatu Batuetan ustekabeko aldaketa bat gertatu zela 2013. urtean: almendra edariaren kontsumoak aurrea hartu zion soja edariarenari. Oso litekeena da hori ez gertatu izana almendra edariak ustez osasunari egiten dion mesedeagatik, behi esnea baztertzeko izan den arrazoi berberagatik baizik: pertsona askok uste dute (uste hori ere oinarririk gabea da) soja arriskutsua dela osasunarentzat. Ikerketek, ordea, behin eta berriro erakusten dute sojaren eratorriak hartzea (soja edaria, tofua, tenpeh-a...), guztiz segurua izateaz gain, onuragarria ere izan daitekeela osasunarentzat.

Edari begetalei lotutako ehunka mito dabiltza bazterretan. Horren adibiderik argienetakoa soja edariarena da: onura miragarriak egiten dituela esaten da batetik (gizentasuna sendatu edo bihotz-hodietako gaixotasunak tratatu), eta kalteak dakartzala bestetik (tiroideetako minbizia, osteoporosia...). Egiaz, ordea, sojaren eratorriak hartuta, ez da sumatu izan osasunari onura nabarmenik egiten zaionik, eta patologia batzuk izateko arriskua areagotzen duenik ere ez da ikusi.

Almendra esneak, berriz, digestioa hobetzeko gaitasuna duela esaten da edo hobetu egiten dituela odoleko kolesterolaren mailak, baina gizakiekin egin diren ikerketek ez dute halakorik erakutsi.

Gauza bera esan daiteke beste edari batzuei eta beste patologia edo gaitz batzuei buruz ere. Ez dira oinarrizkoak dieta osasungarria egiteko eta ez dira gaixotasun kronikoen edo akutuen eragileak ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto