Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Jorge Soto doktorea, Espainiako Dermatologia eta Benereologia Elkarteko lehendakariorde lehena: "Depilazio ona eta profesionala egiteko, aurrez dermatologo batengana joan behar da gure larruazala azter dezan"

 

Iraupen luzeko depilazioa gero eta prozedura estetiko ohikoagoa da. Jorge Soto dermatologoaren iritziz, argi eta laser iturriak erabiltzen dituen depilazioa segurua da, baldin eta mediku batek egiten edo zuzenean kontrolatzen badu. Unibertsitateko irakaslea eta AEDV Espainiako Dermatologia eta Benereologia Elkarteko kidea da Soto, eta haren ustez, aurrerapen teknologikoa ez da aski: "Trebatuta ez dagoen norbaiten eskuetan, erdipurdiko emaitzak lortuko dira eta, zenbaitetan, erredurak eta beste ondorio batzuk eragin ditzake".

Depilatzea larruazalari eraso egitea al da?

Ilea desagerraraztea eraso kontrolatua eta segurua da baldintza batzuk betetzen direnean. Ohiko jardunbidea da, eta batzuetan larruazaleko gaixotasunen tratamendu gisa erabiltzen da.

Zer-nolako pertsonentzat izan daiteke bereziki egokia?

Zenbait egoera patologikotan, adibidez aurpegian edo bularrean ile gehiegi duten emakumeetan (hirsutismoa), edo ile folikuluan behin eta berriz infekzioak izaten dituzten pazienteetan, depilazioak emaitza bikainak eman ditzake tratamendu farmakologiko egoki batekin konbinatzen bada. Konbinazio hori gabe, erabateko porrota izango da.

Metodo batzuek gogorrago erasotzen dute beste batzuek baino?

Larruazalaren gaineko edozein ekintzak izaten ditu onurak eta eragin kaltegarriak. Kasu honetan, onurak gehiago dira. Tratamendu eraginkorragoetara hurbiltzen ari garen neurrian, laser bidezkoetara adibidez, erabiltzen den tresnak gero eta gaitasun handiagoa du ehuna modu selektiboan hondatzeko. Ondorioz, terapeutak prestakuntza eduki behar du fisikaren eta medikuntzaren arloetan. Prestakuntza hori eskatu egin behar litzateke, horrek bermatzen du-eta emaitzarik onenak lortzea eta arrisku gutxien izatea.

Nola funtzionatzen du laser bidezko depilazioak?

Saio bat baino gehiago behar izaten da ilearen sustraia ahultzeko. Teknologia bat edo bestea erabili, asko aldatu daiteke saio kopurua. Profesional espezializatu baten eskuetan, beti izaten da aukera emaitza onak lortzeko, eta sor daitezkeen konplikazioak konpondu egin daitezke tratamendua esperientzia eta ezagutza egokiekin egin bada. Esperientziarik eta prestakuntzarik gabe, arriskuak askoz handiagoak dira.

Behin betiko depilazioa kaltegabea al da?

Ez dago behin betiko depilaziorik, iraupen luzekoa baizik. Depilazio metodoek esperientzia eta ezagutza espezializatua eskatzen dituzte eragin iraunkorra eta arriskurik gabea lortzeko. Profesional onenaren eskuetan jarrita eta teknologia onena erabilita, ilearen %80-90 kentzen da ia, eta askotan, ia behin betikoa izaten da. Argia eta laser iturriak erabiliz zentro medikoetan egiten den depilazioa, non tratamendua mediku batek egiten edo zuzenean kontrolatzen duen, oso prozedura segurua da. Baina trebatuta ez dagoen norbaiten eskuetan, erdipurdiko emaitzak lortuko dira eta, zoritxarrez, zenbaitetan, erredurak eta beste ondorio batzuk eragin ditzake.

Depilazio mota hori metodo kaltegabea al da, ia edozein lekutan egin daitekeena eta arriskurik gabe?

Prestakuntza jasoa duten espezialistek bakarrik egin behar lituzkete tratamendu horiek. Dermatologo batek betetzen ditu baldintza horiek: ongi ezagutzen du pazientearen larruazala eta bikain prestatuta egon daiteke teknologia erabiltzeko, aurretik argibide batzuk eman ditzake, konplikazioei aurrea hartzeko gai da eta, sortzen direnean, pazienteari ondoriorik utzi gabe konpondu ditzake.

Eskaintza asko daude merkatuan. Nola hautatu daiteke metodo on bat?

Zentro bat hautatzeko, langileek zer-nolako prestakuntza duten hartu behar da kontuan, eta ezagutu egin behar da tratamendua egiteko erabiliko den teknologia. Bi faktore horietan dagoen aldeak azaltzen du emaitzetan eta hartzen diren arriskuetan dagoena.

Zer-nolako neurriak hartu behar dira gisa horretako tratamendu bati ekin aurretik?

Depilazio ona eta profesionala egiteko, aurrez dermatologo batengana joan behar da gure larruazala azter dezan, tratamendu egokiena zein den esan diezagun, une egokiena zein den eta larruazala nola zaindu behar den tratamendua hartzen ari garen bitartean eta hartu ondoren.

Ba al da depilatu behar ez litzatekeen atalik?

Gorputzeko edozein ataletan egin daiteke depilazioa. Baina gune batzuk sentiberagoak dira, eta larruazalean anestesia eman behar izaten da mina urritzeko, eta anestesia horren errezeta medikuak bakarrik egin dezake.

Nola zaindu behar da larruazala tratamendua hartu ondoren?

Ongi hidratatzea komeni da eta eguzkiak zuzenean ez jotzea tratamendua hartu eta hurrengo astean.

Zer-nola eragiten du larruazalaren tonuak laser edo argi pultsatu bidezko depilazioetan?

Fototipoa oso kontuan izan beharreko alderdia da. Larruazala zenbat eta argiagoa izan, orduan eta energia handiagoa erabil daiteke. Horrekin, laburtu egiten da saio kopurua eta murriztu egiten da erredurak izateko arriskua.

Eraginkorrak al dira behin betiko depilaziorako etxetresnak?

Etxean erabiltzeko tresnek potentzia txikiagoa izaten dute beti, eta ez dira izaten batere eraginkorrak. Onenean ere, eta modu jarraituan erabiltzeko ohitura hartuz gero -ez da erraza izaten-, erabilera medikoa duten tresnekin lortutako emaitzak mantentzen laguntzeko balioko lukete. Gaizki erabilita, erredura larriak eragin ditzakete eta ondorioak utzi.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto