Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: Zereal barratxoak: Zereal barratxoak, energia kontzentratua

Gailetek adina azukre izaten dute, baina gantz gutxiago. Hala ere, adituek ez dute erabateko adostasunez finkatu zer-nolako lekua duten dieta osasungarri batean eta zenbateko maiztasunez jatea komeni den

 

Gosaritarako zerealek ia 200 urte daramatzate gure artean. Garai hartan, Ameriketako Estatu Batuetako herritarrak zenbait nahasmendu izaten hasi ziren elikadura txarraren eraginez; besteren artean, hiperkolesterolemia eta idorreria. Arazoari irtenbidea emateko, apaiz presbiteriano batek proposamena egin zuen: gosari anglosaxoi ohikoa baztertu (arrautzak, hirugiharra, gurina...), eta osoko zerealak jaten hastea. Era horretan sortu ziren lehenbiziko errezetak, eta ordutik gaur arte, hobetuz joan dira etengabe.

Gaur egun, esaten da gure aitona-amonek hartzen zituzten esne-zopa haien bertsio modernoa direla gosaritarako zerealak. Elikagai funtzionaltzat jotzen dira, hau da, jaten dituenaren nutrizio egoera eta osasuna hobetzeko gaitasuna izan dezakete.

Zerealen inguruan eskaintza izugarria dago gaur egun, eta zerealekin egindako hainbat errezeta eta produktu aurki daitezke merkatuan. Adibidez, zerealekin egindako barratxoak. Arrakasta handia lortu dute barratxo horiek, eta ez da harritzekoa ere. Izan ere, gutxi pisatzen dute, ia edozein sakeletan sartzen dira, hobeto eusten diote beroari eta hotzari isolamendu termikorik gabe, ia ahaleginik gabe desegiten dira ahoan eta erraz digeritzen dira.

Zereal barrak 1960. urte inguruan agertu ziren merkatuan, astronautek espaziora egiten zituzten bidaietarako asmatu zituzten barratxo batzuk ospetsu bihurtu ondoren. Astronautentzako produktu horiek izan ziren zereal barratxoen lehenbiziko bertsioa eta baita barratxo energetikoena ere (antzeko produktuak dira biak, baina ez guztiz berdinak). Bi barratxo horien arteko aldea ez da espero litekeen bezain handia, baina badago alde pixka bat: energetikoek azukre portzentaje handiagoa izaten dute, teorian kirolarien beharrizan energetikoak asetzeko pentsatuta daudelako.

Zereal barratxoez eta barratxo energetikoez gain, merkatuan badira beste bi motatako barratxoak ere: proteina ugarikoak eta otordu baten ordezko izateko sortu direnak. Lehenbizikoei dagokienez, ez dago argi zer-nolako zeregina betetzen duten nutrizioaren arloan. Baliteke zentzua izatea ahalegin handi eta jarraituak egiten dituzten atleta batzuen dietan, nahiz eta ikerketek ez duten antzeman gabeziarik proteinetan, ez ohiko herritarrekin egindako azterketetan eta ez eliteko atletekin egindakoetan ere. Askotan, asetasuna sortzeko gaitasuna aitortzen zaie barratxo horien proteinei eta, hedaduraz, gorputzeko pisua kontrolatzeko gaitasuna ere bai, baina Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak (EFSA siglak ditu ingelesez) galarazi egiten du ohar edo aipamen hori egitea 2010. urteaz geroztik.

Otorduen ordezko diren barratxoak, berriz, gorputzeko pisua kontrolatzeko sortu ziren, eta legeak baldintza jakin batzuk ezartzen dizkie (ez da halakorik gertatzen orain arte aipatu ditugun barratxo motekin). EFSAk, gainera, onartzen du osasun arloko aipamen bat jartzea horietan: "Lagundu egiten dute gorputzeko pisua mantentzen edo murrizten". Zientzialarien artean, dena den, auzi eztabaidatua da horrako hori. Ez da argi ikusten barratxo horiek zer neurritan diren eraginkorrak epe luzera pisua galtzeko, eta halaxe nabarmendu zuen "Nutrición Hospitalaria" aldizkarian argitaratu zuen berrikusketa sistematiko batek (2011. urtean agertu zen, azaro-abenduetako zenbakian). Gehiegizko pisuari aurre egiteko tratamendua, izan ere, hartutako kaloriak murriztea baino askoz gauza konplexuagoa da. Barratxo horiek hartuz gero, dietistek eta nutrizionistek gidatuta egin behar da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto