Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 1.020 laguni, eta jakin nahi izan dugu zenbateraino ezagutzen dituzten egunero kontsumitzen diren produktuen ontzietan ageri diren piktogramak: Piktogramak: kontsumitzaileek ezagutzen dituzte, baina haien esanahiari buruzko informazio gehiago eskatzen dute

Kontsumitzaileen%38ak uste du piktogramek informazio erabilgarria ematen dutela eta %36k adierazi dute piktogramen esanahia jakin gabe erosten dituztela produktuak

 

Informatu egiten dute, aholkatu, ohartarazi eta erne jarrarazi. Piktogramek ezinbesteko zeregina izaten dute kontsumitzaileentzat. Jendeak, hala ere, beti ez ditu ezagutzen sinbolo edo irudi horiek, eta interpretatu ere ez ditu egoki egiten zenbaitetan.

EROSKI CONSUMERek, Envase y Sociedad Plataformak eta Hispacoop-ek (Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kooperatiben Espainiako Konfederazioa da, eta bertako kide da EROSKI Fundazioa) jakin nahi izan dute kontsumitzaileek zenbateraino ezagutzen dituzten egunero kontsumitzen diren produktuen ontzietan ageri diren piktogramak eta zenbateko sentsibilizazio daukaten horien inguruan.

Horretarako, ikerlan bat egin dute, eta ordenagailuz lagundutako web elkarrizketak egin dizkiete 1.020 laguni (CAWI metodoa esaten zaio), maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenbizikoan.

Elkarrizketatu guztien artean, emakumeak izan dira %51. Adinari dagokionez, guztiak izan dira 18 urtetik gorakoak, eta talderik jendetsuenak hauek izan dira: 30 eta 45 urte artekoak (%32) eta 65 urtetik gorakoak (%20). Erkidegoak aintzat hartuta, Andaluziakoak izan dira gehienak (%18), Kataluniakoak (%16), Madrilgo Erkidegokoak (%14) eta Valentziako Erkidegokoak (%11).

Nola egin dugu

Berrogei galderako galdetegi bat egin zaie: 40 galdera, erantzunak geuk proposatuta. Alde batetik, piktogramei buruz zer-nolako iritzia eta jarrera duten galdetu zaie, eta, bestetik, eduki grafiko jakin batzuei buruz egiaz duten ezagutza aztertu da.

Horretarako, 20tik gora irudi edo sinbolo hautatu dira, batzuk nahitaez jari beharrekoak (adierazle ezinbestekoak dira produktu batek legezko oniritzia izan dezan) eta besteak borondatezkoak. Ingurumenari buruzko informazioa ematen dute irudi batzuek, produktuaren segurtasunari, jatorriari eta materialari buruzkoa, erabiltzeko gomendioei buruzkoa eta ontzia kudeatzeari buruzkoa ere bai.

Zenbait taldetan sailkatu dira:

  1. Segurtasun piktogramak: produktua gaizki erabiltzeak osasunari eta ingurumenari egin diezaiekeen kaltearen berri ematen duten sinboloak dira, eta ezaugarri fisiko eta kimikoei buruzko informazioa ematen dutenak. Ertz gorriko erronbo bat daukaten sinboloak dira, eta ez dira irentsi behar, ez elikagaiekin nahasi eta ezta haurrek hartzeko moduan utzi ere.
  2. Kosmetikako produktuetako piktogramak: produktu horiek erabiltzeko modurik seguruena zein den azaltzen duten irudiak dira.
  3. Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuarekin zerikusia duten piktogramak: produktua nola kudeatu eta birziklatu behar den adierazten duten eduki grafikoak dira.
  4. Zenbakiak eta siglak dituzten piktogramak: zer-nolako materiala erabili den esaten dute eta produktua berrerabili ote daitekeen edo ez.
  5. Produktuaren jasangarritasunarekin zerikusia duten piktogramak: adibidez, ontzia birziklatzeko modukoa ote den esaten dute edo produktua arrantza eredu iraunkorretik datorren edo nekazaritza ekologikotik.

Azkenik, azterlana osatzeko, kontsumitzaileek piktogramei zenbateko interesa eta garrantzia aitortzen dieten aztertu da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto