Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

David Alameda, Shale Gas España elkarteko zuzendari nagusia: "Frackingak dirua aurrezten du kontsumitzaileen faktura energetikoan"

 

"Haustura hidraulikoa edo frackinga gasa eta petrolioa ateratzeko teknologia ezohikoa da, orain dela hamarkada batzuk erabiltzen hasi zena. Sistema horri esker, milioika lanpostu sortzen dira eta kontsumitzaileek dirua aurrezten dute energiaren fakturan". Besteren artean abantaila horiek nabarmendu ditu David Alamedak, Shale Gas España elkarteko zuzendari nagusiak (Espainian "fracking"a erabiltzearen alde dauden enpresak biltzen ditu). Alamedak nabarmendu du Espainiak 90 urteko gas kontsumoa egiteko adina baliabide duela 2014. urteko mailetan eginez gero, eta sistema segurua dela, ingurumen arloko legedi oso zorrotzak kontrolatzen duena.

Zer-nolako abantailak eskaintzen ditu frackingak kontsumitzaileentzat?

Gas ekoizpen ezohikoak murriztu egiten die energiaren faktura. AEBetan, familiek batez beste mila euro aurrezten dituzte urtean, eta industriarentzat, gas naturala Europan baino hiru edo lau aldiz merkeagoa da. Gainera, bi milioi lanpostu baino gehiago sortu ditu, zuzenak eta zeharkakoak, eta 200.000 milioi euro baino gehiago dakarzkio BPGari.

Zer ekarriko luke Espainian erabiltzeak?

Urtean 40.000 milioi euro baino gehiago gastatzen ditugu gas naturala eta petrolioa erosten Aljeriari, Qatarri, Nigeriari edo Norvegiari. Aurreztuko litzatekeen dirua erabili liteke gehiago finantzatzeko osasuna, heziketa eta, zergatik ez, energia berriztagarriak ere bai. Kontsumitzaileak eta Espainiako ekonomia mesedetzen dira.

Segurua al da teknika hau? Zenbait ikerketak zalantzan jartzen dute.

Komunitate zientifikoak onartzen du, legedi egokiarekin eta industriaren jardunbide onenekin, ez dagoela ez erabiltzeko arrazoirik. Teknika heldua da, joan den mendeko 40ko hamarkadatik erabiltzen dena. Mundu guztian, bi milioi operazio baino gehiago egin dira akuiferoak kutsatu gabe edo pertsonek antzemateko moduko lurrikararik eragin gabe. Edozein giza jarduerarekin gertatzen den bezala, badago modua arrisku guztiei aurrea hartu eta horiek saihesteko. Europako legedirik murriztaileenetakoa du Espainiak, zeinak behartu egiten baititu enpresak Ingurumen Eraginaren Azterketa bat aurkeztera esplorazio garaian ere.

Zer-nolako aukerak ditu sistema honek Espainian?

Gessal aholkularitza etxeak egindako ikerketa baten arabera, Espainiak 90 urteko gas kontsumoa egiteko adina baliabide du 2014. urteko mailetan eginez gero. Zer-nolako baliabideak dauden jakiteko, ezinbestekoa da ikerketa eta esplorazio fasea.

Zer ingurutan atera ahalko litzateke erregaia?

Euskal Herritik Kantabria bitarteko arroan daude ezohiko gasaren baliabiderik handienak. Inguru horretan, herrialde osoak 36 urtean kontsumitzeko adina dago.

Zenbat lanpostu sor litezke?

Esplorazioak eta ekoizpenak 250.000 lanpostu zuzen eta zeharkako sortu ahalko lituzke eta, eragin handieneko urtean, 40.000 milioi euro ekarriko lizkioke BPGari.

Noiz hasi ahalko litzateke erregaia ateratzen?

Lehenbiziko ikerketak egiteko zundaketak 2016. urtean hasi ahalko lirateke. Fase horrek hiru urte irauten du, gutxienez. Beharrezkoa izango litzateke ekoizpenerako baimen berria eskatzea eta Ingurumen Eraginaren beste Azterketa bat egitea. Prozesu luze eta oso teknifikatu baten hasieran gaude.

Herritar mugimendu eta GKE batzuk gero eta ozenago mintzo dira sistema honen aurka. Zenbait herrik "frackingik ez" esan dute, eta autonomia erkidego batzuek galarazteko arauak babestu dituzte. Ez al daude ongi informatuta?

Desinformazio handia dago, teknika honen aurka dauden taldeek eraginda, zeinak herritarrak asaldatzen ari baitira. Adibidez, berriki Ossa de Montiel-en gertatu den lurrikara (Albacete) haustura hidraulikoarekin lotu nahi izan da, nahiz eta teknika hori ez diren erabiltzen ari Espainiako ezein lekutan.

AEBetan, argitara eman dute galera handiak sortzen ari direla petrolioa gainbehera joan ondoren eta enpresak zabor bonuekin finantzatu zirela.

Baieztapen horiek behin eta berriro erabiltzen dituzte frackingaren inguruan, eta ez da egia. Hidrokarburo ezohikoen ekoizpenaren %80 enpresa handien esku dago; espresa dibertsifikatuak dira, finantza egoera onean daudenak eta zorra ongi egituratuta dutenak. Bada enpresa txikiagoen taldetxo bat prezio jaitsieraren eraginak jasan ditzakeena, baina inondik inora ez dute ordezkatzen sektorea. The Economisten berriki argitaratu den artikulu baten arabera, sektorean ari diren enpresa ertainen bi herenek baino gehiagok duten zorra bere balio nominalaren %80an edo hortik gora kotizatzen ari da, eta horrek erakusten du inbertitzaileek ez dutela kezkarik horien bideragarritasunarekin.

Eta nola eragiten du petrolioaren prezio jaitsierak?

Fracking bidez ekoizten den petrolio kantitatea handitu egin da 2015eko hilabete hauetan. Industria gero eta eraginkorragoa da. Petrolioaren prezioak gorabeherak izan ditu azken aldi honetan, eta duela hilabete batzuk baino apalago egoteak ez du esan nahi berriz igoko ez denik. Fracking operazioek izugarrizko inbertsioak eskatzen dituzte, eta horien inguruko erabakia ez daiteke hartu unean uneko egoeraren arabera. Industria ohitua dago prezioak joan-etorrian ibiltzera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto