Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Antonio Aretxabala, geologoa eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea: "Frackingarekin ziria sartu nahi digute"

 

"Gasa eta petrolioa fracking sistemaren bidez ateratzea espekulazio burbuila bat da. Burbuila hori lehertu egin da, eta hondakin eta zor mordoa utzi du bidean". Antonio Aretxabala geologoa eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da, eta frackinga erabiltzearen aurka dago, haren iritziz, ingurumenari kalte egiteaz gain, ez delako teknika errentagarria, energia asko behar du-eta erregaia ateratzeko. Energia berriztagarrien erabilera areagotzearen aldekoa da bera; batez ere, etxeetan autokontsumoa sustatu behar dela dio, eta modu jasangarrian kontsumitu: "Ez dugu behar 4x4 bat ogia erostera joateko".

Oso argi dauzkazu gauzak...

Frackingarekin ziria sartu nahi digute. Burbuila lehertu egin zen, eta hondakin eta zor mordoa utzi du bidean, nahiz eta izango den tarteko espekulazio mugimenduekin dirua egin duen jendea. Nolanahi ere, 'fracking'a ez da salbazioa, eta AEBak ez dira autoaskiak energetikoki, hala esan den arren.

Orduan, zein da egoera egiaz?

Energiaren Estatu Batuetako Agentziak aitortzen du hidrokarburoak ateratzen aritzen diren 127 enpresa handiek (edozein metodo erabiltzen dutela ere) bilioika dolarreko zorrak pilatu dituztela 2010. urteaz geroztik. Energia ekoizpen guztiari eragiten dion arazoa da. 2005. urteaz geroztik, petrolioa gainbehera doa etengabe. Frackinga edo Kanadako harea bituminosoak (ohikoa ez den petrolio mota bat da, oso kutsatzailea) ahalegin desesperatuak dira erregai fosilak erretzen dituen ekonomia ereduari eusteko.

Frackingaren aldekoek esaten dute herritarrak desinformatu egiten direla.

Duela urte batzuk esaten zuten gauza bera diote, baina ordutik hona azterketa asko argitaratu dira. Frackinga berrikuntza bat da erregaia ateratzeko teknologiari dagokionez, baina betiko gauza bera egiteko: erregaia erre, energia sortzeko.

Orduan, petrolioa bukatzen ari al da?

Beti izango da petrolioa. Arazoa da gero eta energia gehiago behar dela petrolioa ateratzeko. Nahasi egiten da zer den baliabidea eta zer erreserba. XX. mendearen erdian, ehun upel petrolio atera zitezkeen upel bati zegokiona gastatuz. Gaur egun, upel batekin hamabost ateratzen dira, eta hori Saudi Arabiako erreserbarik onenetan. Orain ez dago erraz ateratzen den petroliorik. Frackingarekin, bi upel behar dira bat ateratzeko, eta zorpetuta lortzen da. Jendeak kezkatu egin behar luke hurrengo bizpahiru urteetako energia hornidurak sortuko dituen arazoekin. Hurrengo belaunaldiek ordaindu egin beharko dute hondamendi hau.

Aipatu izan da ohiko ekoizleek petrolioaren prezioa merkatzea erabaki dutela fracking enpresak merkatutik ateratzeko helburuz.

Jarduera ekonomikoa izugarri erortzen ari delako jaitsi dira prezioak. Petrolio stock handia dago pilatua, eta ez da saltzen, ez dagoelako energia eskaririk, baina ez ustezko gerra makiaveliko batean sartu direlako herrialde arabiarrak eta AEBak, Errusia edo Venezuela.

Frackingari aurka egiteko arrazoia zer da, ekonomikoa gehiago ingurumenari dagokiona baino?

Ez, alderdi guztiak biltzen ditu. Hala ere, egiaz, berraztertu egin behar da egungo eredu ekonomikoa; ez diezaiokegu eutsi ez frackingarekin eta ez gainerako erregai fosilekin ere.

Zer egin behar litzateke?

Lehenik, gizartea informatu diagnostikoa izan dezan, eta erreakzionatu. Bigarrenik, erakundeetako arduradunek ongi aholkatuta egon behar lukete. Eta, hirugarrenik, deshazkundeari ekingo dion mundu bat planteatu, non bukatu egin den erraz ateratzeko moduko petrolioa.

Berriztagarriek arindu ote litzakete arazo horiek?

Eredu ekonomikoaren aldaketa soziala bada, bai, baldin eta baliabide horiek eskura badaude. Alemanian, adibidez, eraikinak autoaskiak dira energetikoki, eta Espainian, aldiz, zigortu egiten da.

Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioa frackingaren aldekoa da, haren esanetan, horri esker, txikiagoa delako inportazioekiko mendekotasuna.

Espainian, argiaren faktura izugarri handia da, mantendu egin behar delako sistema. Alemanian, berriz, duela gutxi, opari eman dute argia zenbait unetan, asko ekoitzi dutelako eguzki energia fotovoltaikoaren bidez.

Frackingaren aldekoek nabarmentzen dute Espainiak izugarrizko aukerak eskaintzen dituela.

Frackinga zulo energetiko bat da, eta zorra gero eta handiagoa da. Itxaropena da teknologiak lortuko duela orain errentagarria ez dena etorkizunean izatea, baina zientzia fikzioa da. Kanarietan antzeko zerbait gertatu zen. Norbaitek dirua egin zuen prospekzio horiekin, eta zer aurkituko, eta bi poltsa zeudela, batere balio ez zutenak. Espekulazio mugimenduak dira.

Hala ere, baikorra al zara etorkizunari begira?

Gizarteek gaitasuna dute egoerarik txarrenei gaina hartzeko. Baditugu zenbait aukera energetiko berriztagarriak gehitzen badira. Jaitsi egin behar litzateke kontsumoa: ez dugu behar 4x4 bat ogia erostera joateko, edo ez dugu zertan ekarri kiwiak Zeelanda Berritik. Zoriontsuak izan gaitezke eta bizi maila ona eduki gaur egun gastatzen dugun energiaren %20rekin bakarrik. Ez da hain zaila, eta iraunkorra da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto