Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: haurrentzako gailetak: Haurrentzako gailetak, gozotasun mokadutxoak

Balio energetiko handiko elikagaiak izaten dira, ugari ematen dituztelako karbohidratoak eta gantzaK, eta, ondorioz, noizbehinka eta neurrian jatekoak dira

 

Pertsona bakoitzak urtean bost kilo gaileta jaten ditu Espainian, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren arabera. Zifra hori gorantz eta gorantz joan da azken hirurogei urteetan, batez ere gailetak jateko ohitura mendeetako kontua delako gure elikaduran. Elikagai horiek hezetasun gutxi izaten dute, eta horrek luzatu egiten du haien bizia eta murriztu egiten du mikroorganismoen erruz hondatzeko arriskua. Horrek azaltzen du historian zehar zergatik jan izan diren hainbat bidaia epikotan. Lehenbiziko gailetak labe bero batean egiten zituzten eta gero labe hotz batean lehortzen; "labealdi bikoitza" esaten zaio teknika horri (orain ez dituzte horrela egiten).

Dirudienez, gaileta hitza frantsesezko galette terminotik dator (pastel biribil bat da, lodiera txikikoa). Garai batean, itxura biribilekoak izateaz gain, oso noizbehinka jateko elikagaiak izaten ziren gailetak; gaur egun, berriz, ia egunero agertzen dira gure etxeetan (haurrak egon edo ez), eta askotariko neurriak eta formatuak izaten dituzte. Zalantzarik gabe, elikadura arloko industriak zeresan handia izan du horretan, zeinak produktu horiek zentzuzko prezioan eta hainbat eratan aurkeztuta eskaintzen baititu. Orain dela 50 urte arte etxean egiten ziren gailetak, eta gehienetan, amonaren ardura izaten zen, hura zen-eta aditua.

Gaileten arloak jakin izan du kontsumitzaileen beharrizan berrietara egokitzen; garaiotan, gero eta gehiago eskatzen dituzte formatu erosoak (poltsatxoetan datozen banakako errazioak) eta produktu berritzaileak. Kontsumitzaile horiek, gainera, osasunari ere garrantzia ematen diote, eta oso aintzat hartzen dute produktuaren nutrizio ezaugarrietan egiten den edozein aldaketa ere (adibidez, azukre, gantz eta gatz gutxiago izan dezatela, eta zuntz, bitamina eta mineral gehiago); elikadura arloko industria ere ohartu da horretaz, eta ahaleginak egiten ditu produktuak hobetzeko eta osasun arloko aipamenak egiteko, gisa honetakoak, adibidez: "balio energetiko murriztua", edo "zuntz ugarikoa".

Merkatuan aurki dezakegu gaileta aukera ugariaren artean, gozoak saltzen dira gehien: bolumena aintzat hartuta, gozoek %96,3ko merkatu kuotak dituzte Espainiako kontsumitzaileen artean. Gaziak askoz ere gutxiago saltzen dira, eta are gutxiago gaileta dietetikoak. "Maria" gailetak dira guztietan zabalduenak, baina beste hauek ere ez dabiltza urruti: txigortuak, barne-beteak, bainatuak eta estaliak, erliebe erakoak, gaziak, askotarikoak, olatak edo barkilloak, eta bizkotxo erakoak. Hainbesteko aukera dagoen arren, gida honetan haurrentzat diren gailetak baino ez ditugu aztertuko.

Merkatuan aurki daitezkeen gaileta guztien %10 inguru dira propio haurrentzat eginak, nahiz eta "Maria" erakoak diren ezagunenak (saltzen diren 10 gaileta bakoitzeko, 3 dira era horretakoak).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto