Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: Olibak: Olibak: Mediterraneoko kultura mahai gainean

Fruta oliodun horiek ugari ematen dituzte herdoilaren aurkakoak, E bitamina eta zuntz dietetikoa. Gatz eta gantz ugari izaten dute, baina ez dute kolesterolik, eta gantz azido saturatuak ere gutxi izaten dituzte

 

Elikagaiak ozpinez ontzea oso metodo ona da janaria kontserbatzeko. Gatza erantsiz egin daiteke, zeinak hartzidura laktikoa sortzen duen begetalaren karbohidratoekin (ozpinki hartzituak dira), edo azido azetikoa edo ozpina erantsiz (ozpinki ez hartzituak).

Ez dakigu gizakia noiz hasi zen metodo hori erabiltzen, baina badakigu antzinako egiptoarrek landareak eta animaliak hartzitzen zituztela eta, Kristo baino hirurehun bat urte lehenago, Harresi Handia eraikitzen ari ziren Txinako laborariek begetal nahasketa hartzitu bat jaten zutela. Ordudanik, aipamen asko bildu dira hango eta hemengo kulturek erabilitako begetal-ozpinkien inguruan, eta hor sartzen da olibak kontserbatzeko modua ere, gaur egun ezagutzen dugun bezala.

Horrek olibondoa aipatzera garamatza (Olea europaea), kontrako baldintzetan irauteko gai den zuhaitza; ezaugarri horri esker, munduko landaketa zuhaitzik zaharrenetakoa da. Olibak ematen dizkigu opari, gizakiaren ondoan 5.000 urtean baino gehiagoan bizi izan diren fruituak. Gauza jakina da, hain zuzen, olibondoak zeregin garrantzitsua izan duela antzinako zibilizazioetan; hain izan da horrela, Jainkoaren oparitzat ere hartu izan dituzte, eta haren inguruko hainbat kondaira eta inskripzio ageri dira liburu sakratuetan.

Prozesua

 

Oliba (hortik lortzen dugu oliba olioa) ez daiteke bere horretan jan, zapore mikatza izaten baitu Oleuropeina izeneko substantzia baten eraginez. Gozatzeko edo egosteko prozesu bat eman behar zaio, oinarri alkalinoekin (soda erregarriarekin edo potasarekin). Ondoren, gatzunetan jarri eta hartzitu egiten da. Dena den, olibak prestatzeko modu asko daude. Prozesu guztien artean, pitzatzea edo zapaltzea nabarmentzen da, zeinaren bidez Oleoeuropeina kendu egiten zaion mamiari, eta ondoren ondu egiten da zenbait osagairekin: ereinotza, laranja azala, baratxuria eta abar. Oliba mota bat baino gehiago ateratzen da hortik, besteak beste Alorako manzanilla jatorri izenekoa.

Eguzkitan lehortzen ere jarri daitezke olibak (ondoren, horiek ere ondu egiten dituzte askotariko osagaiekin), edo gatzetan. Azken metodo horrekin, Cuquillo erako olibak lortzen dira edo Sevillako Campiña eskualdeko oliba estua. Osagai alkalinoekin sukaldatzen edo gozatzen badira, olibarik ezagunenak lortzen dira, eta horien artean hiru motatakoak nabarmentzen dira: Sevillako Gordal delakoa, Manzanilla eta Campo. Era askotako olibak daude (kordobarra, arbequina, cornicabra, hojiblanca, verdial...), eta bakoitzak du bere zaporea, testura eta lurrina. Olibak egitea, ikus daitekeen gisan, arte bat da.

Bai olibek eta bai oliba olioak ekarpen handia egiten diote Espainiako ekonomiari (oliba gehien sortzen duen herrialdea da), baina gure kulturaren zati funtsezkoak ere badira, laurehun urtetik gorako historiarekin, eta baita Mediterraneoko dietarenak ere. Hain zuzen, Mediterraneoko dietaren ospea handitu ahala ari da handitzen olibena eta oliba olioarena ere; izan ere, gero eta ikerketa zientifiko gehiagok nabarmentzen dituzte dieta mota horren onurak. Horrek ekarri du, besteak beste, oliba olioak estimu handia eskuratu izana sukaldean, batez ere osasunaren kezka duten pertsonen artean, oso aipatzekoak baitira nutrizioaren ikuspegitik dituen ezaugarriak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto