Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Azterketa dokumentala, haur gizentasuna nazioartean eta Estatuan nola dagoen jakiteko: Haur gizentasuna: zer erakusten du pisuzko arazo horren bilakaerak

Eskolan hasteko adina bete ez duten 42 milioi haurrek gizentasuna edo gehiegizko pisua dute munduan, eta Espainiako Estatuan, 7 eta 8 urte arteko bost haurretatik bik pisu gehiegi daukate

Osasunaren Mundu Erakundea (OME) aspaldi samar hasi zen esaten izurrite global bihurtu direla gizentasuna eta gehiegizko pisua. Ingelesez, globesity terminoa asmatu dute bi kontzeptuak aldi berean izendatzeko: globala eta gizentasuna edo obesitatea. Adituen esanetan, osasun publikoak XXI. mendean duen arazorik garrantzitsuenetakoa da haurren gehiegizko pisua. Beste muturrean, berriz, desnutrizioaren arazo larria dago, osasun arloko gaitzik handienetakoa. Biak aldi berean gertatzen ari dira gure munduan...

Gizentasunaren gaiari helduta, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du zer-nolako datu estatistikoak ditugun gaur egun eta azken urteetan zer bilakaera izan duen arazoak. Horretarako, nazioarteko eta Estatuko zenbait erakundek argitaratu dituzten ikerketak hartu ditu abiapuntu. Honako hauek, besteak beste: Osasunaren Mundu Erakundea, Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa (Eurostat), Espainiako Estatistika Institutua (INE) eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AECOSAN).

Ondorio nagusia da haur gizentasuna arazo larri bihurtu dela eta ondorioak izango dituela etorkizuneko helduen osasunean, ez badira premiazko neurriak hartzen. Azken hamarkadetan, mantso-mantso handituz joan da gehiegizko pisua duten haurren kopurua, eta gizentasunaren eta gehiegizko pisuaren aurka abian jarri den ezein neurrik ez du lortu emaitza egokirik. Gizentasunaren zifrek handitzen jarraituz gero, etorkizuna ez da izango batere ona.

Bi hamarkada gehiegikerian

 

Eskolan hasteko adina bete gabe duten 42 milioi haurrek (0 eta 5 urte artekoak) gizentasuna edo gehiegizko pisua izan zuten 2013. urtean. Census Bureau erakundearen arabera (Ameriketako Estatu Batuetako Estatistika Zentroa da), 2013ko urte hartan adin horretako 760 milioi pertsona bizi ziren munduan. Hortaz, 0 eta 5 urte artean zituzten haurren ia %6k zeukaten gizentasuna eta gehiegizko pisua.

Bi hamarkada pasatxotan, OMEk sumatu du gizentasuna areagotu egin dela haurren artean. Zehazki, 1990. urtetik 2013. urtera, 32 milioi haur eta bularreko haur gehiagok dute gehiegizko pisua; ehunekoetan, %290eko igoera da. Adibiderik aipagarrienetakoa Afrikako Eskualdean dago (OMEk sei eskualdetan banatzen ditu erakundeko kide diren estatuak, eta halaxe izendatzen du sei horietako bat): 1990ean 4 milioi haurrek zuten gehiegizko pisua eta gizentasuna, eta 2013an 9 milioi haurrek; hau da, %125 gehiagok.

Gizentasunak munduan duen eraginaren argazki horretan, ekonomiak ere badu zeresana. OMEren arabera, garapen bidean dauden eta ekonomia suspertzen ari zaien herrialdeetan (diru sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeak dira, Munduko Bankuaren arabera), %30ekoa da haur gizentasunaren prebalentzia eskolan hasteko adinik ez duten haurretan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto