Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: prest datozen saltsak: Prest datozen saltsak: 'gourmet' ukitu erabilgarriak

Espainiako Estatuko herritarrek egunero 15 gramo saltsa hartzen dute, eta elikagaiak gustagarriagoak egiteko balio duten arren, maiztasunaren eta kantitatearen araberakoa izango da nutrizioaren ikuspegitik egiten duten ekarpena

Latinezko salsa hitzetik dator euskarazko saltsa hitza ("gazia" esan nahi zuen latinez). Oraingo honetan, hitzaren etimologiak argibide gutxi ematen dizkigu bere jatorriaren inguruan. Baliteke izen horrek loturaren bat izatea dokumentatuta dagoen lehenbiziko saltsetako batekin, garum esaten ziotenarekin alegia; erromatarren garaiko saltsa bat zen, arrain beratuarekin eta gatzarekin egiten zena. Jatorria bat izan edo bestea, gauza jakina da saltsa batek, elikagai gazi gehienek bezala, suspertu egiten duela zaporea eta gustagarriagoa egiten duela ondoan daraman jakia.

Duela urte batzuk, ordea, oso saltsa gutxi geneuzkan eskura. Etxean prestatzen ziren bakan batzuekin batera (tomate frijitua, maionesa edo gatzozpina), saltokietan eros zitezkeen gutxi batzuk baino ez zeuden. Hirurogeiko urteen hasieran, izan ere, guztira ehun elikagai inguru egongo ziren salgai dendetan, eta gaur egun, aldiz, ohikoa da edozein supermerkatu ertainetan milaka produktu izatea (30.000raino ere iristen dira batzuk). Eta saltsak egoten diren apalategietan ere ugaritasuna ageri da. Bazirenik ere ez genekien saltsak sartzen dira orain gure etxeetan (barbakoa saltsa, boletus saltsa, mojo picón saltsa, Zesar saltsa...). Horrek argi erakusten du beste leku batzuetako sukaldaritzaren eragina iritsi dela gurera ere, gure kontsumo eredua globalizatu egin dela eta, zalantzarik gabe, gure bizimodu presatuak denbora kentzen digula etxean oinarrizko jakiak prestatzeko, adibidez tomate saltsa edo gatzozpina bera.

 

Baina... zer da saltsa bat? Indarrean dagoen legediaren arabera, hauxe da: jateko osagaiak nahasiz ateratzen den edozein prestakin, sukaldean dagokion tratamendua eman ondoren janaria laguntzeko erabiltzen dena. Araudi horrek bost multzo bereizten ditu saltsetan:

  • Tomate frijitua.
  • Ketchupa, catsupa edo catchupa.
  • Maionesa edo mahonesa eta saltsa fina.
  • Ziapea.
  • Bestelako saltsa batzuk.

Elikadura arloko industriak, berriz, elaborazio prozesuaren arabera bereizten ditu saltsak:

  • Saltsa emultsionatuak. Solido bat emultsionatu (edo irabiatu) egiten da disolbatuko ez den likido batean. Hotzean egin daiteke (maionesa) edo beroan (holandar saltsa).
  • Saltsa ez-emultsionatuak. Osagai solidoak eta likidoak nahasiz sortzen dira. Sail horretan daude tomate frijitua, ketchupa, ziapea eta emultsiorik gabe egindako saltsa guztiak.
 

Gaur egun, tomate saltsa kontsumitzen da gehien, alde handiz gainera. Saltsa hori XVII. mende inguruan agertu zen sukaldean, baina ekoizpen industriala XX. mendearen erdialdean hasi zen Espainian, halaxe dio Saltsa, Salda eta Zopa Ekoizleen Espainiako Elkarteak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto