Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 3.100 pertsonari, eta 200 elikagai mota baino gehiago zenbateko maiztasunez hartzen dituzten aztertu dugu: Dieta: maiztasun handienarekin jaten ditugun elikagaien egunerokoa

Letxuga, gazta, oilaskoa, legatza, dilistak, nahaski zein opilean prestatutako arrautzak, meloia, ogi zuria, eta azukrea dira gehien kontsumitzen ditugun elikagaiak

Piramide nutrizionalak eskaintzen dituen gomendioak beti ez ditugu ongi barneratzen. Bistakoa da zerbaitetan huts egiten ari garela, bestela ez lirateke agertuko elikatzeko ohitura desegokiei hain lotuta dauden gaixotasunak. Espainiako Osasun Inkestak frogatzen du hori: sei heldutatik batek nahasmendu kronikorik ohikoenetakoak ageri ditu, besteak beste, arteria hipertentsioa eta kolesterol handia. Gaitz horiek, diabetesarekin batera, areagotu egiten dute bihotz-hodietako arazoak izateko arriskua, eta gero eta jende gehiagori eragiten diote.

 

Gai horren inguruan datu gehiago eskuratzeko, EROSKI Fundazioa sakon eta zorrotz aztertzen ari da Espainiako Estatuko herritarren dieta ohiturak eta nutrizio egoera, kalitate estandarrik onenak erabilita eta ahalik eta babes gehiena lortuta. Espainiako Herritarren Nutrizio Azterketa egiten ari da (ENPE), Javier Aranceta doktorearen gidaritzapean hain zuzen (Medikuntza prebentiboaren eta Osasun Publikoaren arloko irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitatean, Nutrizioa Ikertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa (FIN) eta SENC Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteko Batzorde Zientifikoko presidentea). Ikerketa horren helburua da zorrotz aztertzea Espainiako herritarren lagin adierazgarri batek zer-nolako ohiturak dituen elikatzeko, zer teknika erabiltzen dituen sukaldean, zenbateko pisua eta neurria duten, eta haien nutrizio-egoera baldintzatzen duten beste zenbait alderdi.

2013. urteko irailean ekin zitzaion lan horri, eta Estatu guztiko 6.800 norbanako elkarrizketatzea jarri zuten helburutzat (400 autonomia erkidego bakoitzean). Lana ez da erabat bukatu, baina egin liteke emaitzen aurrerapen bat Estatu osoko 3.100 lagunek 2014ko apiriletik irailera emandako datuekin. Horien artean, emakumeak izan dira %54, eta adinari dagokionez, 18 urtetik 65 urterako tartean ibili dira %70.

Azken dokumentu horretan ageri denez, Estatuko etxe bakoitzak 2013. urtean 4.000 euro baino gehiago gastatu zituen elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan. Honako hauek izan ziren atalik garrantzitsuenak: haragia (aurrekontuaren %24), ogia eta zerealak (%15), eta arraina eta esnea, eta gazta eta arrautzak (bi atal horiek %12 hartu zuten aurrekontu osotik).

Hainbat alderdi aztertu nahi ditu ENPEk, eta horien artean, zein elikagai ageri diren maiztasun handienarekin Estatuko herritarren dietan. Hori jakiteko, 200 elikagai mota baino gehiago zerrendatu zaizkie inkestan parte hartu dutenei, eta horiek zenbateko maiztasunarekin jaten dituzten galdetu zaie. Azterketa hori egiteko garaian, "Elikadura Osasungarriaren Gida" hartu da eredutzat (SENC Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteak argitaratzen du) eta Familia Aurrekontuen Inkesta (INEk egina). Orokorrean hauek dira gehien kontsumitzen diren elikagaiak, hurrenkera honetan: letxuga, gazta, oilaskoa, legatza, arrautza-nahaskia, dilistak, ogi zuria, meloia (udan egin zen inkesta) eta azukrea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto