Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa gida: gaztak: Gaztak, zapore mosaiko bat

Kaltzioa ez ezik, beste hainbat mantenugai ere ematen ditu gaztak; pertsona bakoitzak, batez beste, 8 kilo gazta jaten ditu urtean

 

Gazta egitea da esnearen mantenugaiak kontserbatzeko modurik antzinakoenetakoa. Esan liteke, funtsean, "esne-kontzentratu" bat dela gazta. 5.000 urtetik gorako ibilbidea duen arren, oraindik ere ohiko osagaia da gure menuetan. Gure gazta kontsumoa bikoiztu egin zen Merkatu Bateratuan sartu ondoren (1986an), eta egonkor iraun du 1998. urteaz geroztik. Orduan bezala, orain ere pertsona bakoitzak 8 kilo pasatxo jaten ditu urtean, Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan gehien jaten diren gazten artean, gazta freskoa nabarmentzen da, eta horren ondotik, erdiondua.

Estatuan gazta asko jateko ohitura dago, zapore oneko eta mantenugai ugariko elikagaia delako batetik, eta gaztari lotutako berezko tradizioa ere baduelako bestetik. Era askotako gaztak egiten dira -munduan katalogorik osatuena du Espainiak-, eta, horretaz gain, Jatorri Izen Babestua duten 16 gazta daude eta Adierazpen Geografiko Babestua duten bi (Valdeon eta Los Beyos). Jatorri Izen Babestua daramaten gaztek inguru naturalak ematen dien ezaugarriak izaten dituzte, eta lekuko ekoizleen trebetasunak ematen dien ukitu berezia. Gazta horien ekoizpen fase guztiak jatorrizko leku horretan bertan gauzatu behar izaten dira. Adierazpen Geografiko Babestua daramaten gaztek, bestalde, ekoizten diren lekuari lotzen dituzten ezaugarri espezifikoak eta izen ona eduki ohi dituzte.

Nekazaritza Ministerioak mosaiko hitza erabiltzen du Espainiako Estatuko gazten ugaritasuna azaltzeko. Mosaiko hori hain aberatsa izan dadin, ingurunearekin zerikusia duten faktoreak daude oinarrian: aniztasun handia dago orografian, lurzoruan, landaredian eta kliman, eta horren guztiaren ondorioz, esne azienda arraza bat baino gehiago agertu da (behiak, ardiak eta ahuntzak), eta ezaugarri bereziak dituen lehengaia eskuratzen da horietako bakoitzetik, betiere kalitate onekoa.

Beste bi faktore ere erantsi behar zaizkio esan berri dugunari. Batetik, penintsulan eta uharteetan bizi izan diren kulturek eta zibilizazioek arrastoa utzi dute gaztaren munduan ere. Eta, bestetik, gazta egiteko prozesuan, dohain handia eta jardunbide egokiak erakutsi dituzte ekoizleek, bai eskuz egiten dituztenek eta bai modu industrialean aritzen direnek ere; gaur egun, 550 enpresa baino gehiago daude Estatuan, handiak, tartekoak eta txikiak, eta badaude, gainera, esnea etxean bildu eta gazta han bertan egiten dutenak ere. Horrexegatik da hain "zabala, askotarikoa eta aberatsa Espainiako gazten katalogoa", Nekazaritza Ministerioaren hitzak erabilita. Ekoizten diren lekuan soilik dauden berezitasunak dituzten gaztak dira, ekoizle bakoitzak ematen dien testura, zapore, lurrin eta kolore berezia izaten dutenak. Ez da harritzekoa, beraz, zientzia oso bat sortu izana gaztak dastatzeko ekintzaren inguruan, bakoitzaren ezaugarri organoleptikoen ñabardurak zorrotz antzematen dituena.

Horrela, inguruko gaztak jatea geure burua elikatzea baino zerbait gehiago da; aspaldiko tradizio bati eustea ere bada eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzea. Horrek mesede egingo dio tokiko ekonomiari eta ingurumenari berari. Produktu horiek, gainera, ezin hobeki betetzen dituzte elikadura arloko segurtasun arauak, zorrotz kontrolatuta daude eta: osasun azterketak egiten dizkiote aziendari, zaindu egiteko dute animaliak jezteko eta esnea bildu eta garraiatzeko prozesuak, eta jarraipena egiten diete ekoizpen fasean, ontze garaian eta banatzeko unean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto