Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 65 eta 80 urte arteko 1.200 pertsonari eta kontsumoaren arloan zer-nolako zailtasunak dituzten galdetu diegu: Haien gaitasun ekonomikoak, teknologikoak eta mugikortasun arlokoak baldintzatzen dute adineko pertsonen kontsumoa

65 urtetik gorako pertsonen diru sarreretatik bizi diren etxeek gastatu zuten iaz espainiako estatuan kontsumitu zenaren %24

 

Bizitzako prozesu bat da zahartzea, eta faktore batek baino gehiagok baldintzatzen du prozesu horren emaitza: osasun egoerak, baldintza ekonomikoek, bizimoduak, etxe motak eta baita norberaren maila kulturalak eta teknologikoak ere. Ez daude adineko bi pertsona berdin.

Adinekoek kolektibo askotarikoa osatzen dute, urtetik urtera handitzen ari dena. Osasuneko Mundu Erakundeak (OME) egindako kalkuluen arabera, mende honen erdialderako bikoiztu egingo da 60 urtetik gorako pertsonen kopurua, eta, historian lehenengoz, 5 urtez azpiko haurrak baino gehiago izango dira 65 urtetik gorakoak.

Kolektibo garrantzitsua den arren, adinekoek oso sarritan sumatzen dute gizarteak bizkarra ematen diela. Baina etorkizun iraunkor bat eraiki nahi badugu, funtsezkoa da adinekoek zeregin aktiboa izan dezatela gizartean. Halaxe uste dute hainbat adituk, tartean Alexandre Kalachek, zeina zuzendari izan baita OMEren Zahartze Aktiboa programan; gaur egun, nazioarteko zenbait programa gidatzen dihardu. Espezialista horrek dioenez, adinekoak ez dira zama ekonomiko bat; guztiz bestela, zeregin positiboa izan dezakete kontsumitzaile aktibo gisa.

Etorkizuneko populazio hori begi bistatik ez galtzeko, inkesta egin die HISPACOOPek (Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kooperatiben Espainiako Konfederazioa da, eta bertako kide da EROSKI Fundazioa). Kontsumoaren arloko zenbait eremutan zer-nolako zailtasunak dituzten jakitea izan da helburua. Honako eremu hauek hautatu dira: eguneroko elikadura eta ondasunak, osasuna, etxebizitza eta haren gastuak, garraio eta aisialdi eskaintza, ekipamendu pertsonala eta finantza erakundeak.

Horretarako, iazko urria eta azaroa artean, 1.200 elkarrizketa egin zaizkio 65 eta 80 urte arteko jendeari; horietako batzuk gaur egun Golden Age esaten zaionaren barnean daude (65etik 75 urte bitarteko tartean) eta beste batzuk Grey Age delakoan (75 eta 90 urte bitartean). Guztiak beren etxeetan bizi dira, Estatuko 17 autonomia erkidegoetan (inkestan ez dira aintzat hartu asistentzia zentro eta unitateetan bizi diren adinekoak).

Horretaz gain, hiru bilera egin dira, kontsumoaren inguruko ikuspegian eta zahartze prozesuaren marko orokorrean sakontzeko. Gasteizen egin da bat (iparraldeko eremua), Madrilen bestea (erdialdeko eremua) eta Sevillan bestea (hegoaldeko eremua). Talde bakoitza 60 eta 75 urte arteko gizon-emakumeek osatu dute, gizarte klase ertainekoek.

Kontsumoa eta zahartze prozesua

Ez da gutxietsi behar 65 urtetik gorako herritarren kontsumoa. Espainiako Estatuan, 65 urtetik gorako pertsonen diru sarreretatik bizi diren etxeek batez beste 23.236 euroko gastua egin zuten 2013. urtean. Estatuko familiek urte horretan gastatu zutenaren %24 izan zen hori (etxe guztiek gastatu zuten lau euro bakoitzetik bat). Familia Aurrekontuen Inkestan ageri dira datu horiek (Espainiako Estatistika Institutuak egiten du), eta argi erakusten dute zer-nolako garrantzia duten adineko kontsumitzaileek. Batez ere, proportzio horrek zer bilakaera izan duen kontuan hartuta: %18koa zen 2007an eta %24koa egun.

 

Eta zertan gastatzen dute etxe horiek, non 65 urtetik gorako pertsonenak diren diru iturri nagusiak? Aurrekontuaren %41 etxebizitza, ura, argindarra, gasa eta beste erregai batzuk ordaintzeko erabiltzen dute. Elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak ordaintzeko erabiltzen dute beste %17. Gainerako guztia hainbat ataletan banatzen da. Hauxe da zerrenda, garrantzi gehien duenetik hasita: garraioak; hotelak, kafeak eta jatetxeak; etxeko altzariak eta ekipamenduak eta etxea zaintzeko beste gastu ohiko batzuk; osasuna; aisialdia, ikuskizunak eta kultura; komunikazioak, edari alkoholdunak eta tabakoa; eta irakaskuntza.

Krisia bete-betean sartu da 65 urtetik gorako pertsonen diru sarrerekin bizi diren etxeetan ere. Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonen iritziz, erretiratuak pobretu egin dira. Azken urteetan, etxeko aurrekontuaren atal batzuk asko igo dira (etxeko oinarrizko hornidurak; sendagaiak, Gizarte Segurantzak finantzatzen zituen produktuetan egindako murrizketen erruz...), eta, ondorioz, 65 urtetik gora pertsonek -erretiro saria dute diru iturri nagusia- uko egin behar izan diete zebait produktu eta ekintzari, eta, horretarako, aldatu egin behar izan dituzte beren ohiturak eta aurrezteko neurriak hartu, funtsezko jotzen dituzten arloei eusteko.

Inkestan parte hartu duten adinekoek esan dutenez, aldatu egin zaie kontsumoaren ikuspegia. Orain, osasunak eta nork bere burua zaintzeak daukate lehentasuna (%65ek hautatu dute atal nagusitzat). Bigarren lekuan, %53k elikadura jarri dute, eta hirugarren lekuan, %51k etxebizitza eta oinarrizko hornigaiak. Askoz garrantzi txikiagoa eman diete beste kontsumo atal batzuei (aisialdiarekin eta denbora librearekin zerikusia duena nabarmentzen da zertxobait).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto