Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: jogurtak: Jogurtak: hozkailuan falta ez diren elikagaiak

Askotariko prezio, zapore eta formatotan saltzen dira eta kalitatezko proteinak eta kaltzio ugari ematen dute. Azken urteetan asko handitu da horien kontsumoa. Batez beste, heldu batek 53 gramo hartzen ditu egunean, eta haur batek 120 gramo

Ez dago erabat argi noiz eta non sortu zen jogurta, baina bai nola sortu izango zen. Milaka urte egin behar da atzera (auskalo zenbat), herri nomaden garairaino iritsi arte. Batetik besterako ibilian, esne freskoa ere eramaten zuten, ahuntz larruz egindako zakuetan, hain zuzen. Beroak, eta zaku horietan izango ziren bakterioek, hartzitu egingo zuten esnea, eta horrela sortuko zen jogurta.

Non gertatu ote zen hori? Zenbait historialarik Balkanetan jartzen dute jogurtaren jatorria (Bulgarian edo Erdialdeko Asian); beste askok, berriz, Turkian izan zela esaten dute. Azken hipotesi hori nahiko sinesgarria da; izan ere, jogurt terminoa turkierazko jugurt hitzetik dator, eta hitz horrek, era berean, lotura du yogmak hitzarekin: hizkuntza horretan zaharkitua gelditu den aditza da, eta 'mamitu' edo 'gatzatu' itzuliko litzateke. Gauza jakina da, hori bai, hartziduraren teknika, jogurtak eragiten duena bezalakoa, aspaldi-aspalditik erabiltzen dutela gizakiek elikagaiei luzaroago iraunarazteko. Esnearen mantenugaiak kontserbatzea, jogurtak egiten duen bezala (edo beste esneki batzuek), oso garrantzitsua izan da giza nutrizioaren historian.

Antzinako garaietatik gaur egunera etorrita, bistan da jogurta oso ohiko elikagaia dela gure etxeetan. Bilakaera hori ulertzeko, berriz ere atzera egin beharra dago, eta idazki zaharrek Plinio Zaharraren ahotan jartzen dituzten aipamenak ekarri (gure aroko 23. urtean jaio zen). Pliniok idatzi zuen "herri barbaro" batzuek bazekitela "nola loditu esnea eta nola bihurtu azidotasun atsegina zeukan substantzia". Handik mende batera, Pergamoko Galeno medikuak (Grezian jaio zen, 130. urtean) esan zuen jogurtak on egiten ziela urdaileko arazoei.

 

Edonola ere, XX. mendea abiatzearekin bat hasi zen jogurta herritarren ohiko elikaduran lekua hartzen. Eta, neurri handian, Isaac Carasso-ri esker egin zuen, hura izan zen-eta jogurta merkaturatu zuen lehen enpresaburua, 1919an. Jogurtak egiteko negozio txiki bat sortu zuen Bartzelonan, eta Danone izena jarri zion enpresari, bere semeetako baten ohorez, zeinak Daniel izena zuen (etxean, nonbait, Danon esaten zioten). Marka hura Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu zen, Dannon izenarekin (oraindik ere izen hori dauka). Carassoren ekimenak arrakasta handia izan zuen, zalantzarik gabe. Gaur egun jogurt marka asko eta asko daude munduan, eta jogurt motak ere amaigabeak dira ia. Hain da horrela, ezen batzuetan zaila baita supermerkatu batean jogurt naturalak aurkitzea.

Munduan

Munduan barrena, modu tradizionalean egin izan da jogurta, bai ahuntz esnearekin eta bai ardi eta behi esnearekin ere. Kefirari -behi esnearekin egiten da- "Bulgariako jogurta" esaten zaio, eta Kaukaso ingurutik datorrela esaten da. Koumis delakoa ere -Erdialdeko Asian sortu zen- behi esnearekin egiten da, nahiz eta behorrarena ere erabil daitekeen. Herrialde anglosaxoietan ere badute behi esnearekin egiten den esneki hartzitua: buttermilk (gurin gazura). Munduan badira beste hainbat esneki hartzitu ere. Hungarian tarho, Txekiar Errepublikan biokys, Indian dadhi... Horietako bakoitzak mikroorganismo jakinen anduiak ditu, eta horrek ematen dio bakoitzari bere lurrin, testura, azidotasun eta zapore berezia.

Aukera asko

 

Betiko jogurt naturala ez da desagertu, baina haren ondoan, hainbat eta hainbat produktu hartzitu agertu dira. Lehenbizi, jogurt azukreduna sortu zuten, gero fruta zaporekoak edo fruta zatiak dituztenak (biak ere azukredunak), horien ondotik agertu ziren jogurt gaingabetuak eta eztitzaile kaloriagabeak dituztenak. Zerrenda hortxe bukatuko zela zirudien, baina inola ere ez. Jogurt likidoak etorri ziren ondoren, bifidusa dutenak, L-Casei dutenak, zuntz dietetikoa daramatenak edo esterol begetalak dituztenak (kolesterola murriztu dezaketen substantziak).

Esaten da mikroorganismo batzuen anduiek (bifidus, L-Casei...) onura nabarmenak egiten dizkiotela osasunari, baina Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziaren arabera, ez dago horri eusteko froga zientifiko sendorik. Bestalde, esterol edo estanol begetalak (fitoesterolak edo fitoestanolak) dituzten jogurtek badute eragina kolesterolean, eta %7 eta %11 artean murriztu dezakete hiperkolesterolemia duten pertsonetan 2 edo 3 asteren buruan. Hala ere, dietistak edo medikuak aholkatuta hartu behar dira produktu horiek, eta ez da ahaztu behar kopuru handiagoetan jateak ez dakarrela murrizketa handiagoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto