Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

erosketa gida erosketa osasungarria: Modu osasungarrian jateak ez du zertan garestiagoa izan

Produktuak egoki hautatuta, otordu osasungarriak egin daitezke eta INEren arabera herritarrek elikaduran egiten duten batez besteko gastua baino %14 gutxiago kosta daiteke

Aurrezteko adibideak

Aurreztea.

 

Hasieran esan bezala, INEren arabera, etxe bakoitzak 341,5 euro gastatzen ditu hilean janaritan eta edari ez-alkoholdunetan (etxe bakoitzean, batez beste, 2,53 lagun bizi dira). Zifra hori kontuan hartuta, pertsona bakoitzak 33,75 euro gastatzen ditu astean elikagaietan. EROSKI CONSUMERek egin duen azterketan, 4 laguneko familia bat hartu da abiapuntutzat (2 heldu eta 2 haur), eta, hortaz, astean 135 euro gastatuko lituzkete guztira.

INEren datua batez besteko kalkulu bat da, eta, beste elikagai batzuen artean, haragia, ogia, zerealak, gazta, arrautzak eta arraina sartzen ditu hor, modu orokorrean. Analisi honetan sortu ditugun gurditxoek, berriz, elikagai osasungarriak bakarrik dauzkate. Horrela, "gurdi normala" esan diogun hori -batez besteko prezioa duten produktuak sartu ditugu- INEk egindako kalkulua baino %43,3 gehiago kostatzen da. Alderaketa hori aintzat hartuta, beraz, berretsi egiten da azken azterketek diotena: elikagai osasungarriak bakarrik hartzea 60 euro garestiagoa ateratzen da osasungarriak ez direnak hartzea baino. Aldiz, "aurrezteko gurdia" -prezio merkeak dituzten produktuak dauzka- %13,6 merkeagoa da (eta "gurdi normala" baino %40 merkeagoa). Produktuak multzoka hartuta, honako hauetan ageri dira alderik handienak: esnekiak (21,50 euroko aldea), haragi gorriak (19,30 eurokoa) eta berdurak (14,50 eurokoa).

Emaitza hori, itxaropentsua izateaz gain, oso interesgarria ere bada, kontsumitzailea jartzen baitu erdigunean eta produktuen hautaketa ere bai (hori ere haren esku dago). Gainera, garrantzitsua da nabarmentzea erosketa osasungarri hori are merkeagoa ere izan litekeela. Nola? Adibidez, olioa 5 litroko txanbiletan erosita eta frutarik merkeenak bakarrik hautatuta (adituen arabera, nutrizioaren ikuspegitik ez dago alde handirik horien eta garestienen aldean), edo lekale mota bakarra erosita (dilistak dira merkeenak, eta nutrizioaren ikuspegitik ez dute gainerako lekaleek baino profil txarragoa). Horrekin batera, garrantzitsua da aldian behin izaten diren eskaintzak kontuan hartzea ere.

KONPARAKETAKO TAULA

2 gurdi betetzeko erosketa proposamena, 4 lagunek osatutako familia batek aste betez jan dezan

  (1) Asteko Kopuru Gomendatua. 7 egunetan 4 pertsonako familia batek elikagai horretatik behar duen kopurua. (2)Gurdi normala. Batez-besteko prezioa duten produktuak (Prezio guztiak www.eroski.es webgunetik hartu dira, 2014ko abenduan). (3)Aurrezteko gurdia. Prezio merkea duten produktuak. (Prezio guztiak www.eroski.es webgunetik hartu dira, 2014ko abenduan). (*) Produktuen prezioak, aste beterako prorrateatuta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto