Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

erosketa gida erosketa osasungarria: Modu osasungarrian jateak ez du zertan garestiagoa izan

Produktuak egoki hautatuta, otordu osasungarriak egin daitezke eta INEren arabera herritarrek elikaduran egiten duten batez besteko gastua baino %14 gutxiago kosta daiteke

Nola egiten da erosketa osasungarria?

Zerrenda, prezioak, aurreztea

Lekaleak, berdurak, olioa, arraina... Erosketa osasungarria zer-nolako elikagaiek osatzen duten ikusi ondoren, lau laguneko familia batek (bi heldu eta bi haur) aste osorako behar duena zerrendatuko dugu orain. Produktuak eta kopuruak zehazteko, kontsumo gomendioak erabiliko ditugu abiapuntutzat.

 

Zerrenda horretan kopuru batzuk zehaztu ditugu, baina merkatuan dauden formatuak eta ontziak beti ez datoz bat kopuru horiekin. Elikagai asko pisura eros daitezke, adibidez berdura, arraina eta fruta. Baina beste batzuk ez. Esnea eta arroza dira horren adibide. Elikagai horiek (baita oliba olioa eta pasta ere) behar baino kopuru handiagoetan erosiko ditugu lehenbiziko aldian, eta hurrengo asteetan ere erabiliko ditugu. Bukatzen direnean, berriz ere erostera joan beharko dugu. Horrela, lehenbiziko astean 7 litro esne erosten baditugu, hurrengo bietan 6 erosiko ditugu. Edo lehenbizikoan 3 kilo arroz hartu baditugu, hurrengo lauretan 2 hartuko ditugu. Aste osoko erosketa zenbat kostatzen den kalkulatzeko, kasu jakin horietan, hainbanatu egin dugu eta etxean bizi diren lau lagunen artean modu proportzionalean banatu ditugu kantitateak.

Produktuak hautatzea.

Erosketa zerrenda eginda, prezioak alderatzeari ekingo diogu. Horretarako, bi gurditxo hartu eta biak beteko ditugu (antzeko osaera izango dute nutrizioaren ikuspegitik). Bi gurditxoetako bati "gurdi normala" esango diogu, eta batez besteko prezioa duten produktuak sartuko ditugu hor (www.eroski.es web-orrian egindako azterketaren araberako sailkapena da); beste gurditxoa "aurrezteko gurdia" izango da, eta preziorik merkeena duten produktuek osatuko dute (sail horretakoak ere EROSKIren web-orrian egindako azterketaren arabera finkatu dira). Badira kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk ere:

  • Bi kasuetan, saihestu egin dugu markarik garestienak hartzea edo jatorri izena duten produktuak hautatzea, horiek garestitu (dezente, gainera) egin baitezakete erosketaren azken prezioa. Adibidez, jatorri izena duten babarrunek ia hamar halako balio dute ohiko babarrun zurien aldean. Baliteke merkeen horiek ez izatea hain bikainak, baina nutrizio balioa bietan da ona.
  • Fruta eta berdura mota batzuk ere ez ditugu sartu erosketan, arrazoi berberagatik. Adibide gisa, tomate batzuek (cocktail erakoek) zazpi aldiz gehiago balio dezakete entsaladako ohiko tomateek baino.
  • Ahal den neurrian, produktu freskoak eta sasoikoak hautatu ditugu. Askoz garestiagoa ateratzen da familiak dituen beharrei latako sardinekin erantzutea sardina freskoekin egitea baino. Berdin gertatzen da frutekin ere: bazter batera utzi ditugu sasoikoak ez direnak eta moztuta eta ontziratuta datozenak. Erabilgarriak dira, egia esan, baina garestiagoak ere bai.
  • Azkenik, oinarrizko hautuak egin ditugu. Esnearen eta jogurten kasuan, esaterako, gomendatzen dena hautatu dugu: esne eta jogurt gaingabetuak. Bi gurditxoetako bakarrean ere ez dugu aukeratu ez esne aberasturik, ez zerealak dituen jogurtik, ez frutadunik eta ez bestelako mantenugaiak erantsita dituenik. Produktu horiek, izan ere, gustagarriak dira, baina garestiak ere bai.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto