Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

erosketa gida erosketa osasungarria: Modu osasungarrian jateak ez du zertan garestiagoa izan

Produktuak egoki hautatuta, otordu osasungarriak egin daitezke eta INEren arabera herritarrek elikaduran egiten duten batez besteko gastua baino %14 gutxiago kosta daiteke

Espainiako Estatuan, etxe bakoitzak urtean 4.098 euro gastatzen ditu batez beste elikagaietan eta edari ez-alkoholdunetan, eta gastu horrek aurrekontuaren %15,1 hartzen du (aurrekontu horretan beste gastu batzuk ere sartzen dira, garraio gastuak, hornidurakoak, eta bar). Datu horiek ageri dira Espainiako Estatistika Institutuak (INE) familien aurrekontuaren inguruan azkena egin duen inkestan. Horrek esan nahi du etxe bakoitzean 341,5 euro joaten direla hilero janaritan eta edari ez-alkoholdunetan. INEk zehazten duenez, diru atal horren %3,6 haragia erosteko izaten da, %2,3 ogia eta zerealak erosteko, %1,9 gazta eta arrautzak, eta %1,8 arraina. Gainerako %5,5arekin berdura eta barazkiak erosten dira; azukrea, eztia, txokolatea, gozoak eta izozkiak; olioa eta gantzak; ur minerala, freskagarriak eta zukuak; eta kafea, tea eta kakaoa.

 

Datu horiek batez bestekoak dira, eta Estatuan, etxe bakoitzean, batez beste, 2,53 lagun bizi dira. Baina zer gertatzen da etxe batean lau lagun bizi direnean (bi heldu eta bi haur)? Are gehiago: ba al da modurik lau laguneko etxe batean elikagaietan egiten den gastua murrizteko dieta osasungarria egiteari utzi gabe? Galdera hori egon da gida honen abiapuntuan, eta horixe jakin nahi dugu, hain zuzen: jan ote daitekeen modu osasungarrian eta modu onean.

Datu etsigarriak

Maiz esaten da modu osasungarrian jatea garestia dela, eta baieztapen horrek eztabaida handiak eragiten ditu familian eta baita osasun arloan eta arlo zientifikoan ere. Adibide gisa, PLoS One aldizkarian 2014ko urrian argitaratu zen ikerketa batek erakusten zuen (Nicholas R. V. Jones doktoreak koordinatu zuen), 2002tik 2012rako tartean, elikagairik osasungarrienen prezioa askoz gehiago garestitu zela osasungarritik gutxien zutenena baino. Ikerketa horretako daturik okerrena, hala ere, beste hau da: modu progresiboan garestitu direla. Hau da, batzuen eta besteen prezioan dagoen aldea handituz joango da etengabe, egileen iritziz, baldin eta ez badira neurri politikoak hartzen eta joera geldiarazten.

Edonola ere, gai horren inguruan egin den azterketarik sendoena BMJ Open aldizkari ospetsuak 2013ko abenduan argitaratu zuena da. Ikerketa horretan, modu sistematikoan berrikusi zen literatura zientifikoa, eta ondorioztatu zen elikagai osasungarriak hautatzea zertxobait garestiagoa dela hain osasungarriak ez direnak aukeratzea baino. Zehazki, elikagai osasungarri asko dituen dieta egitea 435 euro garestiagoa izan daiteke urtean, ikerketa horren arabera. Datuak, bistan da, etsigarriak dira. Baina jakin-mina eragiteko ere balio dute. Zenbat kostatzen da erosketa osasungarria egitea? Murriztu al daiteke batez besteko prezioa dieta orekatua egiteari utzi gabe? Galdera horiei erantzuteko, lehen pausoa da zehaztea zer-nolako elikagaiak izan behar dituen erosketa osasungarri batek, eta bakoitzetik zenbat behar den lau laguneko familia baten beharrizanak asetzeko (bi helduk eta bi haurrek osatutako familia batenak).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto