Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: urdaiazpikoa: Urdaiazpikoa, gure sukaldeko enbaxadorea

Ugari ematen ditu bitaminak, mineralak eta kalitate handiko proteinak, eta Espainiako Estatuan herritar bakoitzak 400 gramo inguru jaten ditu hilean

 

Espainian haragi bat besteen gainetik nabarmentzen bada, urdaiazpikoarena da hori. Zaila da esaten zein garaitan hasi ziren txerritik datorren produktu hori egiten. Egile batzuek Kristo aurreko ehunka urte batzuk lehenago jartzen dute abiapuntua (halaxe esaten du Katon Zaharrak De Agri Cultura liburuan), eta beste batzuek, berriz, are zaharragoa dela diote, Txinako kulturan ezagutzen omen zuten eta. Edonola ere, badirudi erromatarrak izan zirela lehenak urdaiazpikoa gure sukaldaritzari lotutako produktutzat jotzen. Hala ageri da Marco Terentzio Varronen idatzietan, behintzat.

Badakigu erromatarren garaian urdaiazpikoa ontzeko ohitura zegoela Iberiar penintsulan, non bereziki famatuak ziren urdaiazpiko zerretarrak ("pernac cerretanae" esaten zieten). Ordutik gaurdaino, idazki askok nabarmendu dute elikagai horren garrantzia, hasi Hitako artzapezarekin eta Miguel de Cervanteseraino, baina nazioarteko ospea XVII. mendearen bigarren erditik aurrera lortu zuen Espainiako urdaiazpikoak.

Zer da eta nola egiten da?

Gaur egun, Nekazaritza Ministerioak honela definitzen du urdaiazpikoa: "Txerriaren atzeko gorputz-adarrei dagozkien pieza osteomuskularrak, sinfisi iskio-pubianotik zatituak eta honako hezur hauek ditiztenak: kokzisa, femurra, errotula, tibia, peronea, tartsoa eta, aukerako gisa, metatarsoa eta falangeak, baita horiek biltzen dituen gihar masa ere". Hau da, urdaiazpikoak txerriaren atzeko hankak dira, eta "paleta" esaten zaienak, aurreko hankak (besoak). Haragia kontserbatzeko oinarria gatza eranstea izaten da, hori da produktua kontserbatzeko modua. Teknika horrek 3.000 urte baino gehiagoko historia du, eta istripu bati esker hobetu zen, gatza potasio nitratoarekin kutsatu zenean; hortik sortu ziren haragi ondu modernoak, kolore eta usain erakargarriz hornituak.

Horiek egiteko prozesu tradizionalak moldatuz joan dira legediari esker, eta gaur egun, gero eta kalitate eta segurtasun handiagoa duten produktuak egiten dira, sukaldaritza eta nutrizio arloetako ezaugarriei kalterik egin gabe. Gaur egungo urdaiazpikoek garai batekoek baino gatz gutxiago dute, gutxiago behar izaten da-eta produktua kontserbatzeko. Urdaiazpikoa ontzeko erabiltzen diren osagaien artean, ura, gatza, azukrea, fosfatoak, nitritoak, sodio eritrobatoa eta espeziak agertzen dira. Metodo bat baino gehiago dago haragiak ontzeko, baina ohiko gatzak eta gatz nitrifikatzaileek agertu behar dute produktua segurua, zaporetsua eta testura uniformekoa izan dadin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto