Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: saldak eta zopak: Saldak eta zopak, etxeko usainak eta zaporeak

Bizkortu eta girotu egiten dute gorputza, eta osasunari oso lotuta egon izan diren arren, ez dago frogatuta sendatzeko balio dutenik. Mantenugairik aipagarrienak ura eta gatza izaten dituzte. Helduok, dena den, urtean bi errazio baino gutxiago hartzen ditugu salda eta zopa ontziratuetatik, eta, beraz, ez da horien errua gure dietan sodio gehiegi agertzea

Eltze bat kea dariola, horixe izango da agian etxe baten postalik onena. Eta usaina zoparena badu eta kanpoan hotza bada, jan baino lehen ere goxotasuna ematen digu. Ez da harritzekoa, beraz, zopek eta saldek leku berezia hartzea gure menuetan, lehen bezala orain ere. Kristo aurretik 4.000 urte atzera egin behar da horien historia aztertzen hasteko, eta esan liteke ezagutzen den edozein zibilizaziotan aurki daitezkeela. Hizkuntzan ere utzi dute arrastoa, eta horren erakusgarri da frantsesezko "restaurant" hitza (hortik dator gaztelaniazko "restaurante"); XVI. mendean sortu zen, zopa "bizkorgarria" ("restaudaror" gaztelaniaz) ematen zuten lekuari esateko.

 

Ikus daitekeen bezala, sukaldean bete duen zeregina ez da mugatu nutrizio arlora. Osasunari ere lotu-lotua egon da. Dirudienez, Maimonides mediku juduak, 1138. urtean Kordoban jaioak, adierazi zuen lehenengoz oilasko zopak gaixotasun batzuk sendatzen zituela. Ez da bakarra izan. Mendebaldeko Afrikan, piper zopa bat erabiltzen da ("enemudo oji" esaten diote) arnasketa gaixotasunei aurre egiteko, eta Txinan, berriz, erditzeko unea eta edoskitze aldia hobetzeko gaitasuna aitortzen diete zenbait zopari. Txinan, hain zuzen, ia-ia zopa bat daukate gaixotasun bakoitzarentzat (belar mota batzuekin edo besteekin egiten dituzte, gaitzaren arabera).

Gaur egun badakigu zopek ez dutela inor sendatzeko gaitasunik, edo, onenean ere, oso txikia dutela. Zenbait ikerketatan ageri denez, gripea duten gaixoei zenbait mesede egiten dizkie oilasko zopa hartzeak, baina berdin te bero bat hartzeak ere, eta horrek pentsarazten du, hidratazioaz gain, uraren lurrunaren eragina izango dela, arnasbideak ireki egiten baititu. Ikertu gabe dago, adibidez, tipula zopa hobea ote den urdaiazpikoz egindakoa baino, edo mihilu zopa mesedegarriagoa den hotzeriarentzat, arrain zopa baino. Zenbait ikertzaileren iritziz, ordea, zopa beroaren dohainak medikuntzatik eta nutriziotik harago doaz: norbaitek zopa bat prestatzen digunean bere arreta eta maitasun guztiarekin eta presarik gabe hartzera esertzen garenean, hobetu egiten da gure ongizatea, eta, horrekin, baita gure immunitate sistema ere.

 

Sendagarriak edo ez, gure zopekin eta saldekin gozatzen jarraitzen eta jarraituko dugu, hotzak izan edo beroak, norbaiten ondoan hartu edo bakarrik, eta elikadura arloko industriak aski ongi daki hori. Zopen eta salden eskaintza izugarri handia da gaur egun, eta, zenbaitetan, zaila izaten da bat edo bestea bereiztea. Orain dela urte batzuk hauts-estraktua edo "salda-pastillatxoak" baino ez zeuden, eta orain, berriz, era askotako salda eta zopa ontziratuak daude, hartzeko edo berotzeko prest datozenak.

Kremak ere ugari daude merkatuan, baina horiek ez dira salden eta zopen taldekoak. Azalpen erraza du horrek: saldak eta zopak estraktuak dira, eta kremak, berriz, zenbait osagai birrinduz edo xehatuz egiten dituzte, eta, ondorioz, oso bestelako osaera dute nutrizioaren ikuspegitik. Adibide bat jarriko dugu: berdura-krema errazio batek ugari ematen ditu bitaminak eta zuntz dietetikoa, eta saldek eta zopek, aldiz, oso gutxi. Kaloriatan ere alde nabarmena dago: krema errazio batek 100 kilokaloria baino gehiago izan ditzake, baina oilo salda errazio batek 20 kilokaloria baino gutxiago ematen ditu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto