Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Julio Moreno, Madrilgo Auto Taxi Gremio Elkarteko presidentea: "Espainia osoko taxi sektorea punta-puntan dabil aplikazioen teknologian"

 

Julio Moreno Madrilgo Auto Taxi Gremio Elkarteko presidentea da, eta eztabaida betean dabil bidaiariak garraiatzeko Uber aplikazioarekin, hori darabilten gidari ez-profesionalek kobratu egiten baitiete plataforma horren erabiltzaileei autoan bidaiatzeagatik. Arauek guztientzat berdinak izan behar dutela dio, eta legea bete egin behar dela. Haren esanetan, bidaiari batek berme gehiago dauka taxi batean igotzen denean, eta ez hainbeste ia erabat ezezaguna zaion auto batean. Eta, gainera, Uber-en prezioak ez omen dira taxienak bezain lehiakorrak.

Uber aplikazio erabilgarri gisa aurkeztu dute kontsumitzailearentzat elkarlanerako ekonomiaren sistema barrenean. Zuek zergatik zaudete aurka?

Ez dugu aurka egin aplikazioengatik eta teknologiarengatik. Espainia osoko taxi sektorea punta-puntan dago aplikazioen teknologian, eta erabiltzaileen esku jartzen ditugu. Protesta egin dugu arauek berdinak izan behar dutelako guztientzat. Badago lege bat Lurreko Garraioak Antolatzeko, eta hark esaten du zer-nolako baldintzak bete behar diren turismo autoetan zerbitzu publikoa emateko. Inola ere ez daiteke zerbitzu hori eman zenbait baldintza betetzen ez dituzten autoekin eta gidariekin: lizentzia edo baimen bat behar da, BTP erako gidabaimena eta taxi zerbitzuaren erabiltzaileak estaliko dituen asegurua.

Eta hori dirua da.

Taxiak gidariaren profesionaltasuna eskaintzen dio erabiltzaileari, zergak eta gizarte kotizazioak ordainduak ditu, laneko jardunean hirugarrenei eta bidaiariei gertatzen zaizkien kalteak estaltzen dituen aseguru poliza ere bai (gidari pribatuen ohiko aseguruek ez dute estaldura hori), eta ibilgailua kanpotik identifikatzeko modua dago. Tarifak agerian jartzen dira, bezeroek ikusteko eskubidea dutelako, bermatu egiten da taxilariak identifikazioa agerian daramala eta justiziarekin arazorik ez duela. Gainera, taxilariak BTP erako gidabaimen berezia du, hiriaren ezagutzari buruzko azterketa bat gainditu behar izaten du eta gai da edozein helbide aurkitzeko gida edo nabigatzaile batekin.

Zuen iritziz, Uber segurua al da erabiltzaileentzat?

Ez, zenbait arrazoirengatik. Ez dute zertan bete laneko legediak ezartzen dituen mugak, eta nahi adina ordutan lan egin dezakete, horrek erabiltzailearentzat dakarren arriskuarekin. Ibilgailuen egoera ez du kontrolatzen ezein Administraziok. Bidaiariak ez daude aseguruarekin babestuta. Gidariek ez dute inolako prestakuntza berezirik. Ezartzen dituzten tarifak Uber-ek nahi dituenak dira. Bidaiariok ez dakigu gidatzen ari denak baduen edo ez aurrekari penalik. Zerbait gertatzen bada, zer? Bidaiariak kexua agertuko dio egoitza Amsterdamen duen aplikazio bati... edo, besterik gabe, zerbitzua baloratu eta enpresa berak kudeatzen duen estatistika batean agertuko da... Eta zer esan beste hiri batzuetan segurtasun faltarekin izan diren adibideei buruz, zeinak komunikabideetan agertu baitira.

Baina sistema arrakastatsua da.

Sistema honen arrakasta da lege guztien gainetik pasatu nahi duela, lan, zerga, garraio eta bide-segurtasun arloko legeen gainetik. Arauak guztientzat berdinak ez direnean eta norbaitek arau horiek guztiak betetzen ez dituenean, haren jarduera beti izango da erakargarriagoa eta emankorragoa, modua izango duelako taxiarenak baino lehiakorragoak diren prezioak eskaintzeko, nahiz eta, hori guztia eginda ere, eta bitxia den arren, azkenerako garestiagoak diren.

Zuek Uber-i leporatu diozue ezkutuko ekonomia sustatzen duela, iruzurra egiten duela eta legez kanpokoa dela. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legea (LGAL) beteko balute eta konkurrentzia desleiala izango ez balira, onartuko al zenituzkete?

Jakina. Bidaiariak turismo autoetan garraiatu nahi lituzkeen edozein herritar onartuko genuke, LGALak dioena bete eta dagozkion zergak eta tasak ordainduko lituzkeen edonor.

Zenbaitek leporatu dizue teknologia berrien aurka zoaztela, ez duzuela onartzen gauzak egiteko modu berri bat.

Halakoak esan zituen Espainiako Ekonomia ministroak, Luis De Guindos-ek. Taxiaren sektoretik, aholkatuko genioke noizean behin auto ofizialetik jaitsi eta erabili dezala taxi zerbitzu publikoa. Horrela ikusiko luke Espainia guztiko taxilariak punta-puntan gaudela teknologia berri horietan. Ez dakiguna da Ekonomia ministroak zera nahi ote duen, herrialde guztiko 70.000 taxilariek gure zergak eta tasak ordaintzeari utz diezaiogun eta multinazional horiek nahi duten bezala joka dezagun.

Zer-nolako irtenbidea emango zenioke zuk gatazka honi?

Irtenbidea emana dago. Lurreko Garraioak Antolatzeko Lege bat dago, eta hark esaten du zer arau eta baldintzari jarraitu behar zaion. Betetzen ez dutenak zigortu egin behar dira. Zeregin hori administrazio publikoei dagokie, haiek galarazi behar dituzte legez kanpoko jokabide horiek. Haiek legeak egin eta indarrean jartzen badituzte, betearazi eta errespetarazi ere egin behar dizkiete herritar guztiei.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto