Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Manuel Moñino, dietista-nutrizionista, "Egunean 5" elkarteko Batzorde Zientifikoko presidentea eta Gizentasunaren Fisiopalogiako eta Nutrizio arloko ikertzailea CIBERen: "Haurrek etxean modu osasungarrian jan dezaten, elikadura plan bat eduki eta bete egin behar da"

Haurren elikadurari buruz hitz egiten duenean, Manuel Moñinok hiru hitz jartzen ditu mahai gainean: konpromisoa, erantzukizuna eta pazientzia. "Gure seme-alaben heziketak bizitza osoa hartzen du, eta, beraz, hobe da mantso joatea", adierazi du. Ez zaio iruditzen modu osasungarrian jatea garestiagoa denik, eta egingarria iruditzen zaio -baita ezinbestekoa ere- haurren dietan fruta eta berdura sartzea. Ardura gurasoena da, eta haiek ere ohitura osasungarriak hartu eta eredua eman behar diete seme-alabei. Elkarrizketa honetan, zenbait gako ematen ditu etxean giro egokia sortu eta haurren elikadura hobetzeko.

 

Gurasoek ulertzen al dute zein garrantzitsua den egunean 5 errazio fruta eta berdura jatea?

Bai, batez ere haur txikiak ditugunean. Hiru urte egin arte, arreta handia jartzen diogu haien dietari, eta oso zorrotzak izaten gara. Adin hori igarota, beste faktore batzuei aurre egin behar izaten zaie, neofobiei adibidez, edo haurraren apetitu aldakor eta gorabeheratsuari. Egoera horiek pazientziarekin kudeatu behar dira eta lasaitasun giroan, guk geuk eredu ona emateko gai izan behar dugu.

Eta ematen al dugu eredu ona?

Ez, estatistikek ezetz diote. 5 eta 14 urte arteko haurren %40k ez dute egunero jaten fruta, eta %20k astean bitan hartzen dute, gehienez ere. Berdurekin are okerragoa da: haurren %63k ez dituzte egunero jaten, eta zifra gehiago okertzen da 6 eta 9 urte arteko haurren artean: %85ekoa da. Aldiz, janari lasterra eta freskagarriak bai, astero hartzen dituzte, eta behin baino gehiagotan ere bai batzuek.

Zer egin daiteke haurren menuan frutak eta berdurak sartzeko?

Adibidez, etxean fruta freskoaren zati batzuk prestatzen baditugu gosaritan eta hartzen ari direnarekin batera eskaintzen badizkiegu (esnea, ogia edo zerealak), segur aski jan egingo dituzte. Batez ere, maiz egiten badugu eta geuk ere jaten badugu. Otordutik otordurako tarteak eta askariak ere onak dira fruta eskaintzeko. Postreak beti fruta izan behar du, ez dezakegu esneki batekin ordezkatu. Berdurak: bazkarian eta afarian. Aukera asko dago: espageti plater bat prestatu eta espinaka orri gordinak botatzea, edo tomate saltsan berdura gehiago jartzea, pisto eran. Asmoa da haurrek hainbat aukera ikus ditzatela, bai elikagaietan eta bai prestatzeko moduetan.

Zein da gakoa haurrek etxean ongi jan dezaten?

Plan bat eduki behar dugu. Funtsezkoa da aurrez ezartzea otorduen ordutegiak, zer plater jarriko diren, zenbateko errazioak, kontuan hartzea haurrek zer maite duten eta gurasoek koherentziaz jokatzea. Gainera, guk egiteko moduko plana izan behar du. Bestela, zilegi izango da gure seme-alabek ezetz esatea. Koherentzia garrantzitsua da, giro lagungarria izatea, tentsiorik gabea, oihurik gabea, inprobisaziorik gabea. Inprobisatzen dugunean, erraz prestatzen diren elikagaietara jotzen dugu, eta askotan aurrez prestatuak izaten dira, gantz eta gatz ugari dutenak.

Haurrek zergatik jaten dute hain ongi eskolan eta etxean ez?

Inguruarengatik. Eskolako jantokiko giroak lagundu egiten du: sozializatzailea da, ez dago tentsiorik, eta zaintzaileak ez dira aritzen etengabe presioa egiten. Etxean, telebista piztua egoten da askotan, gurasoak urduri jartzen gara haurrak ez duelako jaten guk nahi bezain agudo, oihu egiten dugu eta tentsioa eta inkoherentziak izaten dira mahaian. Oso garrantzitsua da giro lasaia sortzea eta kontrola ez galtzea. Haurrek izan dezakete apetaren bat, bereziki maite duten zerbait, baina egunero etxean egiten dena gurasoen ardura da.

Garestiagoa al da modu osasungarrian jatea?

Ez. "Egunean 5" Erakundeak egindako ikerketa batek erakutsi du 0,60 euro aski direla egunean jan beharreko fruta eta berdura (600 gramo) jateko. Beraz, prezioa ez da arazoa. Baina egia da elikagai osasungarriak erostea baino errazagoa dela osasungarriak ez direnak erostea. Askotan, eragin egiten digu publizitatearen presioak, "3x2"ak, eta gehienean elikagai gantzatsuak edo azukre erantsi ugari dituztenak izaten dira eskaintza horietan. Horrek, uneren batean, nutrizio arloko desorekak sortzen ditu prezio berezi horiek maiz samar hautatzen dituzten familietan. Frutak eta barazkiak bateragarriak dira ekonomia txikiekin. Hala ere, baliabide gutxien duten herritar taldeek arrisku gehiago eduki ohi dute gizentasuna eta gaixotasun kronikoak izateko, hautatzen dituzten elikagaien nutrizio ezaugarriak kaskarragoak izaten direlako.

Aitona-amonek zer-nolako zeregina dute haurren elikaduran?

Oro har, aitona-amonak atxikiagoak daude Mediterraneoko dietaren ereduari. Bilobak zaintzen ari direnean, adierazi egin behar diegu zein den gure elikadura eta osasun plana, azaldu egin behar diegu zer jaten duten haurrek eta zenbateko maiztasunez. Gure estrategian parte harrarazi behar diegu. Eta estrategiarik ez badugu, segur aski gurekin baino hobeki jango dute aitona-amonekin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto