Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Carlos Casabona doktorea, pediatra (haur nutrizioan espezializatua),'Tú eliges lo que comes' liburuaren egilea: "Bidegabea da eskoletako jantokiei leporatzea gehiegizko pisuak eta gizentasunak gure inguruko haurrengan sortu duten epidemiaren errua"

Carlos Casabona pediatra da, haur nutrizioan eta osasunean aditua, eta guztiz konprometitua dago bere lanbidearekin. Haren balioak ongi islatzen dira Tú eliges lo que comes liburuan, non haurren gizentasunari eta gehiegizko pisuari buruzko gaiak landu dituen, besteak beste. "Haur askok gehiegi jaten dituzte gatz ugariko elikagaiak, azukretsuak eta frijituak, eta horrek gehiegizko pisua hartzeko arriskua dakar ezinbestean", adierazi du. Eta ohartarazi du egungo joera aldatu ezean gaur egungo haurrak urte gutxiago bizi izango direla gu baino. Testuinguru horretan, eskoletako jantokiek funtsezko zeregina dute.

 

Nork aukeratzen du haurrek zer jango duten eskolan?

Eskoletan jantoki-zerbitzua ematen duten enpresek (erregistratuak eta homologatuak izaten dira) dietista-nutrizionista tituludunak izaten dituzte, eta haiek diseinatzen dituzte menuak.

Hobetu al dira menu horiek?

Bai, kalitatean eta aniztasunean. Enpresa horiek badakite zorrotz zaintzen dituztela, haurtzaroan neurriz kanpo elikatzeko joera nagusitu delako, eta, hortaz, inoiz baino gehiago hartzen dituzte kontuan nutrizio arloko espezialisten eta erakunde ofizialen gomendioak. Jantokirik gehienek ahalegina egiten dute gatz gutxiagoko jakiak eskaintzeko, sukaldean eta ongailu gisa batez ere oliba olioa erabiltzeko, menuak urte sasoietara egokitzeko, tokiko platerak edo errezeta tradizionalak eskaintzeko eta azukre gehiegi duten postreak saihesteko.

Zer iruditzen zaizu eskola jantoki batetik hartu dugun menu hau? Astelehenetik ostiralera: bi egunetan, lekaleak; beste bitan, karbohidratoak (arroza eta pasta); batean, zopa; behin arraina, behin saltxitxak, behin hanburgerra eta beste behin haragi bolak. Postrerako, fruta eta jogurta, txandaka.

Hala-holakoa... nahiko kaskarra. Asteko menu batek berdura edo entsalada osatua eduki behar du behin gutxienez. Gainera, komeni izaten da bigarren platereko haragiak edo arrainak laguntzeko guarnizioan berdurak, entsalada edo barazkiak jartzea. Astean behin, arrautza duen bigarren plater bat komeni izaten da (adibidez, kuiatxo tortilla). Gantz ugariko haragiak (saltxitxak, hanburgerra eta haragi bolak) astean behin jan behar dira, gehienez ere. Azkenik, sasoiko fruta freskoa astean 4 edo bost egunez jarri behar da, eta esnekiak behin eskaini behar dira, eta aukerako gisa. Menu horrek ez ditu betetzen gomendio horiek.

Menu hori 102 euro kostatzen da hilean. Zer iruditzen zaizu?

Egunean 4,63 euro aterako litzateke, tarteko zerbait. Prezioak asko aldatzen dira erkidego batetik bestera: merkeenak Kanarietakoak eta Asturiaskoak dira, 3 euroren inguruan dabiltza, eta garestienak Aragoi, Nafarroa eta Kataluniakoak, 6,10 eta 6,80 euro artean.

Nola prestatzen dira menuak?

Autonomia erkidego bakoitzeko osasun publikoko agentziek edo sailek oso ongi zehazten dituzten jarraibideak kontuan hartuz egiten dira hilabete edo hiruhileko baterako menuak. Ondoren, dagokion erakunde ofizialak berrikusi egiten ditu, eta aldaketak egiteko ere eska dezake. Gidak oso zehatzak dira: xehe-xehe adierazten dituzte hainbat alderdi; adibidez, haurrek zenbat denbora eman behar duten jaten (30 minutu), eta menuak zenbat kolore behar dituen haien arreta erakartzeko (3 gutxienez).

Gurasoek ba al dute behar adina informazio elikadurari buruz?

Jendeak ez daki elikadura industriak eskaintzen dituen ehunka produktuk kilokaloria asko izaten dutela eta desoreka ageri dutela hidratoen, gantzen eta proteinen arteko proportzioan. Industria hori, nonbait, gure osasun nutrizionalarekin baino kezkatuagoa dago bere balantza ekonomikoarekin.

Zer esan haurren gizentasun tasen eta gehiegizko pisuaren inguruan?

Handienetakoak dira munduan. Etsigarria da hori gertatzea komunitate zientifikoak bermatutako nutrizio-eredu bat eduki duen herrialde batean, non frutak, barazkiak eta lekaleak izan diren eguneroko elikaduraren oinarriak. Gaur egun, etengabe ditugu eskura zapore biziko produktuak (azukreak, gatzak edo gantzak emana), kaloria dentsitate handikoak eta oso modu onean eros litezkeenak, publizitate eraginkorrak, oldarkorrak eta nonahi ageri denak lagunduta, eta horrek erabateko aldaketa eragin du elikatzeko moduan. Gehiegizko elikadura gure garai hauen ezaugarrietako bat da.

Nork du erantzukizun handiagoa haurren elikaduran: eskolako jantokiak edo familiak?

Urte osoa aintzat hartuta, haur batek jaten duen guztiaren %9 besterik ez da izaten eskolako jantokikoa. Horrek esan nahi du gainerakoa (jaten duen beste %91) familiak kudeatzen duela. Hori dela eta, haur batek duen nutrizio egoeraren azken ardura familiarena da. Ikastetxeak osatu baino ez du egin behar familiaren heziketa jarduna, eta jakinda eskola jantokiak hobetzen ari direla, bidegabea da haiei leporatzea gehiegizko pisuak eta gizentasunak sortu duten epidemiaren errua. Guraso eta administrazio askok eskola jantokiak bezain zorrotz aztertuko balute hainbat haurrek asteburuetan izaten duten elikadura, milaka familia isun jarri beharko genituzke azukre, gantz eta gatz asko duten elikagai eta produktu gehiegi jateagatik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto