Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 9 autonomia erkidegotako 1.050 laguni, sendagaiak nola hartzen dituzten eta zentzuz erabiltzen ote dituzten jakiteko: Sendagaiak: kontsumitzaileek gorde egiten dituzte, berrerabili eta gomendatu

Erantzun duten herritarren %77ri soberan gelditzen zaie sendagaiaren zati bat medikuak jarritako tratamendua bukatuta, eta hirutik batek etxean gordetzen dute %72k noizbait hartu izan dituzte sendagaiak beren kabuz, medikutara joan gabe Noiz edo behin, %19k lagunei eta familiakoei gomendatu izan diete medikuaren errezeta behar duen sendagairen bat

 

Gauza ohikoa da sendagaiak hartzea. Pastillak edo jarabeak hartzen ditugu minaren kontra, bai geure kabuz eta bai osasun arloko adituak edo farmazialariak aginduta. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) dioenez, sendagaien %50 modu desegokian agintzen, eskaintzen edo saltzen dira, eta gaixoen erdiek ez dituzte behar bezala hartzen. "A pill for every ill" esaten zaion garaian gaude, hau da, sendagaiekin ia edozer tratatu daitekeen garaian.

Sendagai bat egoki eta zentzuz erabiltzen denean, on handia egin diezaioke osasunari, baina neurriz kanpo eta behar ez den garaian hartuz gero, kalte egin diezaiokegu geure buruari. Eta zer da, bada, sendagaiak zentzuz erabiltzea? OMEren arabera, beharrizan klinikoei dagokien hori hartzea, norbanako bakoitzak behar duen dosian, denbora tarte egokian eta ahalik eta kostu gutxiena sortuz gaixoentzat eta komunitatearentzat.

Egoera zein den ikusita, EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du kontsumitzaileek nola hartzen dituzten sendagaiak eta zentzuz erabiltzen ote dituzten. Horretarako, uztailean zehar, telefono bidezko inkesta egin die 9 autonomia erkidego hauetako 1.050 laguni: Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

Pertzepzioa eta errealitatea

Oro har, inkestan parte hartu duten kontsumitzaileei ez zaie iruditzen sendagaiak desegoki erabiltzen dituztenik. Azken urtean, %14k bakarrik utzi omen dute medikuak agindutako tratamendua garaia baino lehen, eta, gehienetan, ongi sentitzen zirelako. Sendagaien argibide orria beti irakurtzen dutenak, berriz, %54 dira.

Inkestan parte hartu duten herritarren %77ri soberan gelditu ohi zaie sendagaiaren zati bat tratamendua bukatuta, eta gehienek (%63k) gorde egiten dute etxean. Hain zuzen, inkesta egin dugun garaian, %70ek beste tratamendu batzuetatik soberan gelditutako sendagaiak zeuzkaten etxean. Batez ere, analgesikoak edo minkentzaileak, hanturen aurkakoak (antiinflamatorioak), hotzeriaren edo gripearen aurkakoak eta antibiotikoak.

Sendagaiak beren kabuz eta medikutara joan gabe hartu izan ote dituzten galdetuta, baietz erantzun dute %72k. Jokabide hori zuritu nahian edo, osasun arazo txikiak izan direla adierazi dute eta farmaziara joan izan direla aholku eske. Baina okerrena da %19k familiakoei eta lagunei gomendatu izan dizkietela medikuaren errezeta behar duten sendagaiak. Jokabide arriskutsua da hori.

Zeini galdetu diogu?

Elkarrizketatu ditugun guztien artean, emakumeak izan dira %51. Guztiak izan dira 18 eta 65 urte artekoak, nahiz eta multzorik handiena 25 eta 44 urte arteko jendeak osatu duen (galdekatu ditugun guztien %49 izan dira). Batez besteko adina 46 urtekoa izan da. Erantzun dutenen artean, unibertsitate ikasketak eduki dituzte %34k eta Lanbide Heziketakoak %18k. Beste %19k Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ostekoak zituzten eginak, eta %27k derrigorrezkoak. Ikasketarik gabekoa %2 bakarrik izan da.

Osasunari dagokionez, hiru lagunetatik batek gaixotasun kroniko bat dauka (emakumeek gehienbat, eta 45 eta 65 urte artekoek), eta pastillak hartu beharra izaten du edo tratamendu bati jarraitu beharra. Hauek izan dira gehien aipatu dituzten gaixotasunak: bihotz-hodietakoak, hipertentsioa, diabetesa eta tiroideko gurinarekin zerikusia duten nahasmenduak.

KONPARAKETAKO TAULA

Sendagaiak nork bere kabuz hartzeko ohitura,
EROSKI CONSUMER*en arabera

Noizbait hartu izan ditu sendagaiak bere kabuz, medikutara joan gabe Osasun arazoak medikutara joan gabe konpontzen saiatzen da beti edo batzuetan(1) Ez du nahi gabeko ondorioen beldurrik medikuak agindu edo gomendatu gabeko sendagaiak hartzean(1) Noizbait hartu izan ditu etxean gordeta zeuzkan sendagai iraungiak ohartu gabe(1) Familiakoei edo lagunei gomendatu izan dizkie medikuaren errezeta behar duten sendagaiak
GUZTIRA - %72,4 %71,4 %85,2 %12,3 %19,0
SEXUA Gizona %71,7 %73,3 %84,2 %12,2 %17,4
Emakumea %73,0 %69,7 %86,2 %12,3 %20,5
ADINA 18 urtetik 24ra %85,0 %74,1 %92,4 %13,4 %32,4
25 urtetik 44ra %83,4 %74,5 %82,2 %15,2 %19,9
45 urtetik 64ra %54,7 %64,4 %87,8 %6,1 %13,9
AUTONOMIA ERKIDEGOA Andaluzia %70,7 %74,6 %76,2 %17,1 %28,4
Balearrak %66,2 %54,3 %88,6 %12,9 %20,9
Gaztela Mantxa %62,6 %62,9 %88,9 %19,4 %31,4
Katalunia %80,9 %86,5 %92,2 %9,3 %8,1
Valentziako Erkidegoa %66,1 %59,7 %86,4 %10,9 %18,9
Galizia %73,7 %65,1 %85,9 %11,3 %13,1
Madril %76,1 %66,3 %82,7 %9,9 %20,9
Nafarroa %79,7 %83,8 %92,1 %8,4 %6,8
Euskal Autonomia Erkidegoa %60,9 %60,6 %91,0 %12,2 12,4%

ITURRIA: Telefono bidez egindako inkesta, honako autonomia erkidego hauetako 1.050 laguni: Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

(1) Sendagaiak beren kabuz eta medikutara joan gabe hartu izan dituzten herritarrak hartu dira oinarritzat, 760 lagun.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto