Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Esteve Fernandez, Tabakismoa Kontrolatzeko Saileko burua Kataluniako Onkologia Institutuan (ICO): "Zigarreta elektronikoaren erabiltzaileen %50etik %70artekoek erretzen jarraitzen dute"

 

Esteve Fernandezek bizitza osoa darama Kataluniako Onkologia Institutuak Tabakismoa Kontrolatzeko duen Sailean, tabakismoa aztertzen eta horrek minbizian zer-nolako eragina duen ikertzen. Zenbait ikerketak frogatu dute zigarreta elektronikoak ez direla horien banatzaileek esaten duten bezain kaltegabeak, eta ikerketa horietan parte hartu du Fernandezek. Osasunerako Mundu Erakundearen "zuhurtzia printzipioaren" aldekoa da bera. Nahiz eta zenbait ikerketak frogatu duten kaltegarriak direla epe motz eta ertainean, ez dakigu epe luzean minbizi-sortzaileak izan ote daitezkeen.

Tabakoa bezain txarrak al dira zigarreta elektronikoak?

Ez, ohiko tabakoak konposatu toxiko asko izaten dituelako. Baina horrek ez du esan nahi osasungarriak direla edo osasunaren ikuspegitik onak direla tabakoaren ordezko gisa. Saltzen dituzten konpainiek esaten dute "onerako" direla osasunarentzat, daramatzaten konposatuak ohiko zigarretetan baino kontzentrazio txikiagoetan ageri direlako.

Balio al dute erretzeari uzteko edo gutxiago erretzeko?

Oraingoz, ez da frogatu tabako kontsumoa murrizten duenik edo horri atxikita doazen kalteak gutxitzen dituenik. Argi dago ez daramatzala hainbeste toxiko eta ez dela tabakoa bezain kantzerigenoa, baina lurrunkatzen duten pertsonen erdiek elektronikoaren lurrunak inalatzeari esaten zaio jarraitu egiten dute ohiko zigarretak erretzen. Erretzaile asko gailu horietara hurbildu eta harrapatuta geratzen dira; ez bakarrik nikotinarekin, baita keinuzko mendekotasunarekin ere.

Zer-nolako kalteak dakartza?

Zigarreta horietako gehienek izaten duten nikotina inalatzeak mendekotasuna sortzen du. Gainera, ebidentzia zientifikoek frogatu dute epe motzera narritatu egiten direla arnasbideak (likido mota bat baino gehiago lurrunkatzen dute, ez soilik ur lurruna) eta biriken gaitasuna apaldu egiten dela. Epe luzera, ordea, ez dakigu zer gerta daitekeen. Nikotinak hainbat eragin izan ditzake bihotz-hodietan.

Zenbait elkarte zientifikok ez dute baztertzen minbizia sor lezaketela. Ba al dago hori esateko froga zientifikorik, edo gehiegikeriatzat hartu behar da?

Ez dakigu epe luzera zer gerta daitekeen lurrunaren kontzentrazio toxikoekin, adibidez nitrosaminekin eta formaldehidoekin. Ez dakigu kontzentrazio txikietan minbizia sor ote dezaketen. Emaitza erabakigarrien zain egon behar da. Zenbait ikerketak jarraipena egin diete zigarreta elektronikoen erretzaileei denbora batez, baina eragin kantzerigenoak ez dira berehalakoak. Ikerketa berrien zain egon beharko dugu, baina zaila izango da, zeren lurrunkatzearen eraginak erantsi egiten baitzaizkio erretzeak dituenei.

Eta lurrunkatzaile pasiboei ere egin al diezaiekete kalte? Hau da, e-zigarretek giroan zabaltzen duten lurruna arnasten dutenei?

Lurrunkatzaile pasiboak badaude. Zigarreta elektronikoek lurruna askatu soilik ez, likidoak ere zabaltzen dituzte giroan. Ohiko erretzaile pasiboarekin gertatzen den bezala, nikotina lurrunkatzean, gerta daiteke haren eratorriaren partikula txikiak, kotininarenak, airean geratzea. Kasu horretan, oso kontzentrazio txikiak izaten dira eta oso azkar barreiatzen dira, baina giroan daude eta gainerako pertsonek barneratu egiten dituzte.

Ba al da kalte gutxiago egiten duen zigarreta elektronikorik?

Herrialde batzuetan, Erresuma Batuan esaterako, lehendik ere badute esperientzia ahoan erabiltzeko tabakoarekin. Europa iparraldean, berriz, snus delakoak zituzten, mihipean jartzen diren poltsatxo txikiak. Hori galarazita dago Europako gainerako herrialdeetan. Produktu mota hori izateak ez du esan nahi arriskurik ez dutenik. Komunitate zientifikoak eskatzen du, nahiz eta e-zigarreta tresna itxaropentsua izan, ez ditzala baliorik gabe utzi tabakoaren aurka lortu diren aurrerapenak. Orain jatetxe batean e-zigarreta elektroniko bat lurrunkatzea aurrerapen horien aurkakoa da. Gainera, kontrola falta da, produktu mota askotakoak zabaldu direlako, hemen eginak izan daitezkeenak edo atzerrian. Europan ez dago horri buruzko araudirik, eta zigarreta elektronikoak egiten dituzten markarik ospetsuenak hori eskatzen ari dira.

Osasunerako Mundu Erakundearen aholkua izan da zigarreta elektronikoak ez erabiltzeko harik eta erakunde arautzaile batek frogatzen duen arte eraginkorrak, seguruak eta kalitatezkoak direla.

OMEk zuhurtzia printzipioa erabiltzera dei egiten du, ez dakigulako zer-nolako eraginak izan ditzaketen. Erretzeari uzteko produktu kaltegabe gisa aurkeztu dituzte zigarreta elektronikoak, baina zientziaren ikuspegitik ez dakigu hala ote den. Ikerketa gehiago behar dira, eta, bitartean, zuhurtziaz erabili. Horrek ez du esan nahi, etorkizunean, ez dela izango tabakoaren aurka egiteko tresna bat gehiago, baina oraindik ez dugu frogarik. Oraingoz, OMEk esan du osasun sistemek mugak jarri behar dizkiotela tabakoa galarazia dagoen lekuetan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto