Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa Gida: atun kontserbak: Atun kontserbak: itsaso zati bat etxeko mahaian

Dezente ematen dute burdina, iodoa, B taldeko bitaminak eta gantz azido esentzialak

Ezaugarri nutrizionalak eta atunaren inguruko eztabaidak

Zer leku hartu behar du dietan

Latako elikagaiei esker, erraz samarra zaigu modu osasungarrian elikatzea, elikagaia jateko prest etortzen baita, kalitatean deus ere galdu gabe. Ulertzekoa da, beraz, kontsumitzaileek maiz samar erostea gisa horretako elikagaiak (etxe askotan, "B plana" esaten diote). Kalitatez, gainera, nabarmen hobetu dira azken urteetan. Prozesu teknologiko modernoei esker, produktu freskoaren antzeko nutrizio-balioa dute latan ontziratuta dauden arrainek. Nutrizioaren ikuspegitik atun freskoak eta latakoak ez lukete halako antzekotasunik izango, baldin eta arraina ez balute harrapatu eta berehala ultraizoztuko.

 

Arrain kontserbetan mantenugai ugari biltzen dira, besteak beste burdina, iodoa, B taldeko bitaminak (batez ere B12 bitamina) eta gantz azido esentzialak (omega-3 esaterako). Horrekin batera, kontuan hartu behar da gatz dezente izaten dutela, non eta ez den "gatz gutxiko" produktua; izan ere, latako produktu askotan gatza erabiltzen dute kontserbatzaile gisa edo zaporea hobetzeko.

Atunak dituen osagaien artean -bereziki, atungorriak edo hegalaburrak- bada nabarmendu beharreko beste elementu bat ere, nahiz eta ez den mantenugaia. Merkurioa hain zuzen ere. Ingurumeneko kutsaduratik dator, eta arrain handietan pilatzen da (harrapari handietan, adibidez). Metal astuna da, eta, dosi handietan, toxikoa izaten da, batez ere fetuarentzat eta haur txikientzat. Hori dela eta, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak, gaur egun Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia izena hartu duenak (AECOSAN), txosten bat argitaratu zuen 2011. urtean, eta zerrenda bat egin zuen merkurio gehien izaten duten arrainekin: ezpata arraina, marrazoa, lutxoa eta atungorria edo hegalaburra -Thunnus thynnus-, zeina espezie handia baita, gehienean fresko edo izoztuta jaten dena eta xerratan.

Atun mota horrekin bereziki kontuz ibili behar dute (ez hegaluzearekin) emakume haurdunek edo haurdun egon daitezkeenek, bularra ematen ari direnek eta adin txikiko haurrek (urtebete eta hiru urte bitartekoak). Herritar talde horrek era askotako arrainak jan ditzake -eta komeni ere bai-, baina saihestu egin behar lituzke merkurio gehien dutenak. Honako gomendio hauek ematen ditu AECOSANek:

 
  • Ugaltzeko adinean dauden emakumeak, haurdunak eta bularra ematen ari direnak: ez dezatela jan.
  • Hiru urtez azpiko haurrak: ez dezatela jan.
  • Hiru eta hamabi urte arteko haurrak: gehienez ere, astean 50 gramo edo bi astean 100 gramo jan ditzatela, eta ez dezatela hartu sail horretako beste arrainik aste berean.

Espainiako Estatuko helduek, batez beste, egunean 11,5 gramo atun edo hegaluze hartzen dute (astean lata bat izango litzateke hori, gutxi gorabehera), baina izango dira astean hiru lata jaten dituztenak eta bat bera ere jaten ez dutenak.

Eztabaidarako

Uneotan, eztabaida zientifiko handiak daude atunaren inguruan. Alde batetik, eztabaidaezina da ugari ematen dituela omega-3 gantz azidoak, zeinak onuragarriak baitira bihotz-hodien osasunarentzat. Bestetik, merkurioa ere badu, eta gerta liteke bereziki sentiberak diren giza taldeek komeni baino kantitate handiagoak hartzea. Hori dela eta, zenbait kolektibok "zuhurtzia printzipioa" erabiltzearen alde egin dute. Zera esan nahi du horrek: proposamen dietetiko batek arriskua badakar osasun publikoarentzat eta egiten duen onura ez bada arrisku hori onartzeko modukoa, "berrogeialdian" jarri behar da. Horixe egin zuen 2011. urtean Dietisten-Nutrizionisten Espainiako Elkarteko Berrikuste, Aztertze eta Jarrera Hartze Taldeak (GREP-AEDN). Egokia iruditu zitzaion gomendio horiek latako atun guztientzat ezartzea, araudiak zenbait ñabardura onartzen dituelako "atun argia" izenarentzat (atungorria edo hegalaburra ere aurki daiteke "atun argia" izenarekin) eta, bestalde, dieta bidez omega-3a hartzeko beste bi bide ere badaudelako: sardinak eta fruitu lehorrak jatea, hain zuzen. Edonola ere, auzi hori berrikusten ari dira gaur egun ere.

 

Zenbat lata jan litezke astean?

Osasuntsu dauden gizonezko helduek 50 gramoko bi lata har ditzakete astean; zalantzarik gabe, egon litezkeen arriskuak baino (merkurioarenak) handiagoak izango dira alderdi onuragarriak. Ugaltzeko adinean dauden emakumeek, haurdunek eta hiru urtez azpiko haurrek saihestu egin behar lukete, baldin eta ez badute argi atungorria den edo ez (Thunnus thynnus). Hiru eta hamabi urteko haurrek astean lata bat hartu behar lukete (50 gramo), gehienez ere, baldin eta, berriz ere, ez badute argi atungorria den edo ez (Thunnus thynnus).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto