Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa Gida: atun kontserbak: Atun kontserbak: itsaso zati bat etxeko mahaian

Dezente ematen dute burdina, iodoa, B taldeko bitaminak eta gantz azido esentzialak

Atuna, hegaluzea, mendreska... zein da zein?

Aldeak eta antzekotasunak: Atuna edo hegaluzea?

Antzekoak dira, baina ez berdinak. Espezie berekoak dira, baina genero desberdinetakoak. Legeak berak ere bereizten ditu. 2009. urtean, 1385 Errege Dekretuak zehaztu zuen zer-nolako espezieak merkaturatu daitezkeen izen batekin eta bestearekin.

 
  • Atun izena ematen zaie Thunnus generoko espezieei (atun zuria edo Albacora, hegats-horia, atungorria edo hegalaburra, eta Patudo delakoa) baita Katsuwonus pelamis espezieari ere (Listado ere esaten zaio), zeinak marra beltzak baititu sabelaldean.
  • Hegaluzea izena hartzen dute, berriz, Sarda generoko espezieek (Atlantikoko hegaluzea, Pazifiko ekialdekoa eta Indikokoa), Euthynnus generokoek (atuntxikia, ekialdeko atuntxikia edo beltza) eta Auxis generokoek (melba).

Izenak izen, nutrizioaren ikuspegitik ez dago alde handirik latako atunaren eta latako hegaluzearen artean. Hegaluzeak gantz gehiago izaten du, eta, ondorioz, kaloriak ere bai. Aldea, edonola ere, oso txikia da: oliotan ontziratuta dagoen hegaluzeak (50 gramo) 0,3 gramo gantz gehiago ematen du era berean ontziratuta dagoen atunak baino. Gantz horiek, gainera, saturatugabeak dira gehienbat, eta onuragarriak dira bihotz-hodien osasunarentzat.

Xerratan, papurtua edo mendreska

Merkatuan hainbat eratan aurkeztua aurki dezakegu atuna, baina zaporea edo testura kenduta, alde handirik ez dago horien artean. Produktua ez bada "berezko eran" edo "naturalean" ontziratua (hau da, oliorik erantsi gabe) edo "gatz erantsirik gabea", nutrizioaren aldetik antzeko balioa izango dute guztiek. Atuna aurkezteko hiru modurik ohikoenak hartu, eta horien ezaugarriak zerrendatuko ditugu hemen:

 
  • Atun xerrak. Atunaren jatorrizko xerraren zati trinko bat izaten da, hau da, arrainaren zati bat. Ohikoena izaten da oliotan ontziratua egotea, nahiz eta "berezko eran" ere saltzen duten ("naturalean")
  • Papurtua. "Atun papurrak" ere esaten zaie. Atun xerra papurtuak izaten dira, eta oliotan eta eskabetxean (ozpinetan) ontziratzen dituzte. Entsaladak egiteko eta jakien barrenak betetzeko erabiltzen da.
  • Mendreska. Atunaren eta hegaluzearen zatirik estimatuena da, sabel ingurukoa hain zuzen. Zapore delikatuagoa izaten du, zertxobait gantz gehiago izan ohi duelako, eta testura, berriz, gelatinatsuagoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto